Arratia-Nerbioi
2019/05/22 - 15:50
Kamioilari bat hil da Barazarren, bi kamioik elkar jota
Istripuaren ondorioz, Barazarko igoera erabat itxi dute. Beste gidaria ere zauritu da, baina ez dute zehaztu zaurien larritasun maila.
2019/05/21 - 11:41
Gorbeia mendiko ur-jauzi sekretua
Zeanuriko Uribe auzoan, Gorbeia mendiaren magalean, hainbat ezkutuko ur-jauzi eder daude. Hara iristea ez da erraza, baina paisaia zoragarria da (Patxi Lopez Muñozen irudiak).
2019/03/20 - 21:40
Orozkoko emakume batek Bilboko ospitale batean jasandakoa gaitzetsi dute
Bilboko klinika pribatu bateko langile baten kontrako hiru salaketa aurkeztu dira sexu-erasoengatik. Bat Orozkokoa da eta erasoa gaitzetsi eta biktimari elkartasuna adierazteko bilkura egin dute.
2019/03/20 - 21:23
Hiru emakumek Bilboko klinika pribatu batean jasandako sexu-erasoak salatu dituzte
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko. Azken bi salaketak arratsalde honetan aurkeztu dituzte.
2019/03/20 - 15:57
Emakume batek Bilboko klinika pribatu batean jasandako sexu-erasoa salatu du
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko. Biktima Orozkoko emakume bat da. Hori dela eta, sexu-erasoa gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute 19:30ean Orozkoko Zubiaur plazan.
2019/03/06 - 11:45
Kontrolpean hartu dituzte Igorren eta Arrietan berpiztutako suteak
Hegoaldeko haize zakarrak bi foku berpiztu ditu.
2019/03/04 - 21:43
Igorreko Basauntz auzoan bart itzali zuten sutea berzpitu da goizean
Igorren, gaur ere sua aktibo egon da. Goizaldean itzali dute, baina goizean zehar berriro ere berpiztu egin da eta suhiltzaileek itzaltzeko lanak izan dituzte.
2019/03/04 - 08:44
Igorren, Ortuellan, Amoroton eta Eibarren piztutako suteak itzali dituzte
Azken orduotako suterik handiena Muskizkoa izan bada ere, beste hainbat piztu dira Bizkaian eta Gipuzkoan.
2019/02/04 - 14:01
Arratiako abesbatzaren emanaldia hunkigarria Begoñako basilikan
Begoñako basilikan zeuden pertsonek hunkituta jarraitu dute Arratiako abesbatzaren emanaldia, Santa Ageda bezperan.
2019/01/22 - 12:38
Gizon batek emakume bat larri zauritu du Urduñan
Genero-indarkeria delitua egotzi diote, bikotekide ohiari eraso egiteagatik. Emakumea leihotik erori zen, eta ospitalean dago, egoera larrian.
2019/01/10 - 20:28
1937an fusilatutako bost milizianoren gorpuzkiak senideei eman dizkie Jaurlaritzak
Altun mendiko basoetan zulatutako lubaki batean fusilatu eta hobiratu zituzten. 2017ko azaroan topatu eta hobitik atera zituzten, 80 urte geroago.
2018/10/22 - 14:15
Euskal pinudien egoera kezkagarria, airetik ikusita
Mavic Air drone batekin grabatu dituzte Arratiako bailarako pinudien irudi kezkagarri hauek (Patxi Lopez Muñozen irudiak).
2018/10/11 - 15:14
Langile bat zauritu da Igorreko zabortegian edukiontzi baten barrura jausi ostean
Hustuketa lanetan zebilen zabor-bilketako kamioiaren gidaria barrura jausi da, argitu gabeko arrazoiak tarteko. Galdakaoko Ospitalera eraman dute.
2018/09/27 - 18:31
Ume bat hil da Urduñan, futbolean jokatzen ari zenean istripu kardiobaskularra izanda
Ezbeharra irailaren 20an gertatu zen, mutikoa bere taldekideekin entrenatzen ari zenean. Orduz geroztik Gurutzetako Ospitalean egon da.
2018/09/17 - 19:56
Gorbeian lan egiten duten artzainen inguruko dokumentala aurkeztu dute
Artzain horien guztien historia kontatzeaz gain, haiek ordezkatzeko dagoen arazoa ere kontutan izan dute dokumentalean.
2018/08/27 - 12:15
Sute batek Lemoako okindegi bateko bigarren solairua kiskali du
Suhiltzaileek 23:00ak aldera itzali zuten sua. Suteak kalte material handiak utzi ditu bigarren solairuan, baina une horretan ez zegoen langilerik barruan, eta ez da inor zauritu.
2018/08/27 - 11:10
Sute handia, Lemoako okindegi batean
Lemona Okindegiak Mendieta industrialdean dituen instalazioetan kalte handiak eragin ditu sute handi batek (Irudiak: @BomberosIurreta)
2018/07/24 - 14:20
Gazte batek Euskotreneko langile bati eraso egin dio Lemoako geltokian
Euskotreneko batzordeak elkarretaratzea deitu du asteazken eguerdian Bilboko Zazpikaleak geltokian, erasoa gaitzesteko.
2018/07/22 - 21:14
Duela 82 urte Otxandioko bonbardaketan hildako 61 lagunak omendu dituzte
Herritarren aurka Euskadin izandako lehen aire-erasoa izan zen. Memoria historikoa aldarrikatu dute gaurko ekitaldian, jazotakoa ahaztu ez dezagun.
2018/07/22 - 17:11
Matt Damonek eta Elsa Patakyk ordu batzuk eman dituzte Otxandion
Hontza Extrem abentura parkeak Twitter sare sozialean jakitera eman duenez, Damon eta Pataky “asko dibertitu dira” bertako jarduera ezberdinetan.