Igorren, Ortuellan, Amoroton eta Eibarren piztutako suteak itzali dituzte
Azken orduotan Muskizkoaz gain beste hainbat sute piztu dira han eta hemen: Igorren, Ortuellan, Amoroton eta Eibarren. Dena den, horiek guztiak itzali dituzte dagoeneko.
Igorren, gauerdia pasata hasi da sua Basauntz auzoko basogune batean. Suaren gertutasuna tarteko, gutxienez lau baserri jendez hustu behar izan dituzte.
Gauerdia pasatxoan piztu dira garrak Eibarko Barrenetxe gunean ere. Kasu horretan, zortzi baserri jendez hustu dituzte badaezpada, baina dagoeneko bizilagun guztiek etxera itzuli ahal izan dute.
Goizaldean suaren kontra borrokan aritu dira Amoroton ere, atzo itzalitzat eman zuten sua berpiztu ostean. Sua itzali ostean, suhiltzaileak 03:00 aldera itzuli dira euren gunera.
Azkenik, goizaldean kontrolpean hartu eta itzali egin dute atzo 20:30 aldera Ortuellako Triano auzoan piztutako sutea.
Bestalde, beste hainbat sute izan ziren atzo Gangurenen, Galdakaon; Galean, Getxon; edota Lemoizen.
Zure interesekoa izan daiteke
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zeinekin geratzen zara?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon