Arratia-Nerbioi
2017/05/02 - 21:41
Urduñako Otxomaio jaietako egitaraua
Hauek dira Urduñako kaleak girotzeko aurten prestatu dituzten ekitaldi guztiak. Ongi pasatzeko eta festaz gozatzeko mota anitzeko 70 ekintza egongo dira.
2017/04/10 - 16:11
Bedian desagertutako 35 urteko gizon baten bila ari dira
Haren bizikideak igandean aurkeztu zuen salaketa, gizona etxera joan ez zela ikustean.
2017/04/02 - 19:14
Onik aurkitu dute desagertuta zegoen 74 urteko Igorreko gizona
Senideek ostiral gauean salatu zuten falta zela, eta Ertzaintzak ikerketa martxan jarri zuen.
2017/03/09 - 22:13
Renfe Urduñako geltokia egokitzera behartu du Maria Luisaren borrokak
Irisgarritasuna hobetzeko lanak iragarri ditu konpainiak mugikortasun murriztua duen emakume honek sartzeko erraza den trena eskatzeko 120.000 sinadura aurkeztu eta gero.
2017/02/26 - 17:23
Bondardaketetako biktimek Sabino Arana saria Gernikan utzi dute
Gernikako Juntetxeko Ohorezko Liburuan eskaintza idatzi dute.
2017/02/21 - 18:04
Igorren eraso sexistak izan direla salatu du Mugimendu Feministak
Joan den larunbatean hiru emakumezkok jazarpenak pairatu zituzten Igorreko taberna ezberdinetan.
2017/02/19 - 18:55
Auto-istripua izan ostean ihes egin du gizonezko batekk Urduñan
Autoa aldapa batetik behera erori da. Ibilgailuan zihoan beste pertsona erreskatatu dute.
2017/02/19 - 12:39
Gizon bat ihes eginda ibili da, Urduñan auto-istripua izan ondoren
Ibilgailuan zihoan lagunetako erreskatatu egin dute, baina besteak ezbeharraren lekutik alde egin du. Arratsaldean bere burua aurkeztu du Laudioko ertzain-etxean.
2017/01/29 - 14:45
Kezkatuta daude Otxandion azken urtean izandako lapurretengatik
Herriko taberna guztietan lapurtu dute behin gutxienez, eta 1.300 bizilagunen artean ezinegona zabaldu da, etxeren batean ere saiatu baitira sartzen.
2017/01/29 - 14:33
Otxandioko bonbardaketa, bi bilaunaldiren ahotik
1936ko uztailaren 22an bonbez josi zuten Otxandio Logroñotik etorritako bi hegazkinek. 61 lagun hil ziren, gehienak zibilak. Bizirik atera ziren lagunekin izan gara.
2017/01/17 - 11:50
Luizia gertatu da AP-68an, Ugao parean
Luizia gertatu da astearte honetan AP-68an, Ugao (Bizkaia) parean. Trafikoa moztu behar izan dute errepidera heldu bait da mendiko lur pila.
2016/12/30 - 10:21
Hiru auto kaltetu dira Ugaon, sute baten ondorioz
Guztiz kiskali den autoan hasi da sutea, eta baliteke akats mekaniko bategatik sortu izana; halere, Ertzaintzak ikerketa bat ireki du.
2016/12/02 - 16:20
Lemoako ikasle talde batekin izan gara Azokako lehen egunean
J.B. Eguzkitza Meabe Ikastetxeko DBHko ikasleak gaur (ikasleen egunean, hain zuzen) izan dira Durangoko Azokan. Guk beraiekin igaro dugu goiza, tailer zein gune ezberdinetan zehar.
2016/11/27 - 14:38
Bakaiku eta Dima, euskal estatu baten alde
16 urtetik gorako 1.500 lagun daude bozkatzera deituta (300 Bakaikun eta 1.200 Diman).
2016/11/19 - 12:33
Gure Esku Dagok Dima eta Bakaikuko herritarrak bozkatzera animatu ditu
Azaroaren 27an galdeketetan parte hartzeko deia egin die herritarrei erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak. Horrez gain, 2019ra arte egingo duten ibilbide-orria onartu dute.
2016/10/23 - 17:57
Erabakitzeko eskubidearen alde, bat eginda
Demokrazia garaiko berrogei zinegotzi eta alkate inguruk bat egin dute gaur Diman, Gure Esku Dagok azaroaren 27rako deitu duen herri-galdeketari babesa adierazteko.
2016/10/15 - 18:35
Bediako zaldiketa eskolan bi zaldi gosez hiltzen utzi dituzte
Bizkaiko Foru Aldundiko albaitariek hartu dute zaldien kargu nola hil ziren jakiteko, eta zaldiketa eskolan dauden beste animalien jarraipena egiten ari dira.
2016/10/15 - 11:25
Bi zaldiren heriotza salatu dute Bedian
Aprova talde animalistaren hitzetan, jabearen 'utzikeriagatik' hil dira animaliak, ez zituelako behar bezala zaindu.
2016/09/16 - 10:42
BI-635 errepidea moztuta dago Lemoan, zuhaitz bat erori ostean
Zuhaitzak telefonia kable bat arrastatu du eta errepidea moztu behar izan dute bi noranzkoetan. Langileak arazoa konpontzeko lanean ari dira.
2016/09/06 - 22:36
'Erre ezin izan zenituzten sorginen bilobak gara' idatzi dute Igorreko eliz
Herriko apaizak esan digunez, ez da lehen aldia, uztailean inskripzio berberak agertu ziren Lemoako parrokian ere. Horma berehala garbitu dute.