Arratia-Nerbioi
2022/07/28 - 14:36
Bizkaiko lehen Duintasunaren Kolunbarioa inauguratu dute Urduñan
60 pertsonaren gorpuzkiak hartzeko prest dago, eta Euskadiko bigarrena da; izan ere, Elgoibarren beste bat dago. Urduñako kontzentrazio esparruko errepresaliatuen eta hildakoen hainbat senide izan dira ekitaldian.
2022/07/28 - 14:11
Urduñako Duintasunaren Kolunbarioa ireki dute: "Herrialde baten memoriaren eta duintasunaren sinboloa da"
Gogora Oroimenaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak bultzatuta, Bizkaian inauguratutako lehenengoa da, eta Euskadiko bigarrena. Urduñako kontzentrazio esparruko errepresaliatuen eta hildakoen hainbat senide izan dira ekitaldian.
2022/07/27 - 09:44
Emakume bat larri zauritu da Igorren, bere autoak kamioi baten aurka talka eginda
Asteazkeneko 2:00ak aldera jazo da, N-240 errepidean; hainbat orduz itxita izan da hori, baina zirkulazioak normaltasuna berreskuratu du.
2022/07/22 - 16:09
Lemoako suteko lanak gaur amaitzea aurreikusi dute suhiltzaileek
Atzo, ostegunean, lanean jarraitu zuten amiantoaren aztarnak izan zitzaketen material batzuk aurkitu arren, hala nola uralitazko teilatu baten hondarrak. Hori dela eta, hondakin horien tratamendu kontrolaturako ohiko protokoloa aktibatu zuten.
2022/07/21 - 22:08
Amianto arrastoak topatu dituzte Lemoan kiskalitako pabiloian, eta garrak itzaltzea zaila izaten ari da
Suak pabiloi handi bat kiskali zuen atzo Lemoan, eta oraindik ez dute lortu garrak erabat itzaltzea. Suhiltzaileak eremua urez bustitzen ari dira, eraikinaren hondakinak erretiratu ahal izateko.
2022/07/21 - 16:44
Lemoan suteak eraitsitako eraikinaren lurzoruan dauden sugarrak itzaltzen ari dira oraindik suhiltzaileak
Lemoan suhiltzaileak atzoko sutearen eraginez jauzitako eraikinaren lurzoruan sua itzaltzen jarraitzen dute gaur oraindik. Une honetan lehentasuna sutearen ondorioz etxebizitzarik gabe geratu direnei bizitoki bat eskaintzea da..
2022/07/21 - 13:34
Suhiltzaileek lanean jarraitzen dute Lemoako sutearen sugarrak berpiztea ekiditeko
Sua asteazken goizaldean piztu zen pabiloi batean, eta 21 pertsona etxetik atera behar izan zituzten.
2022/07/20 - 23:54
Suak Lemoan kiskalitako pabiloian jarraitzen dute suhiltzaileek garrak berpiztea ekiditeko
Suak industria-pabiloi bat suntsitu du Lemoan eta hogei bat pertsona ebakuatu behar izan dituzte. Gainera, emakume bat ospitalera eraman dute kea arnastu duelako. Garrek inguruan aparkatuta zeuden hainbat ibilgailu ere kaltetu dituzte.

2022/07/20 - 15:31
Sutea Lemoako pabiloi batean: eraikina behera etorri da, eta 20 bat lagun etxetik atera behar izan dituzte
Sua goizaldean piztu da Estazino auzoan, eta oraindik ez dute amatatu. Pertsona bat ospitaleratu behar izan dute kea arnasteagatik. Kalte materialak handiak dira. Lemoako alkateak jakinarazi duenez, "pabiloi gaineko etxebizitzako bizilagunek dena galdu dute".

2022/07/20 - 14:35
Ricardo Ituarte: ''Kalera ez ateratzeko eta leihoak ixteko eskatu diegu inguruko bizilagunei''
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko zuzendariak adierazi duenez, lehentasuna pertsonen segurtasuna bermatzea izan da uneoro, sutearen ingurua perimetratuz.

2022/07/20 - 14:09
Lemoako sutea kontrolpean dago, baina ez dago itzalita
Bizkaiko Suhiltzaileek jakitera eman berri dutenez, sua itzaltzeko taldeek lanean jarraitzen dute. Oraindik ez dute sua guztiz itzaltzea lortu, baina kontrolpean dute.
2022/07/20 - 11:32
Eraikin bat behera etorri da Lemoan, pabiloi batean izandako sute baten ondorioz
Pertsona bat artatu behar izan dute kea arnastu duelako. Hogei bizilagun inguru euren etxetik atera behar izan dituzte.

2022/07/20 - 10:52
Sutea Lemoan
Eraikin baten zati bat behera erori da Lemoan, pabiloi batean izandako sute baten ondorioz. 25 pertsona etxetik atera behar izan dituzte.
2022/07/20 - 10:31
25 pertsona etxetik atera behar izan dituzte Lemoan, pabiloi bateko sutearen ondorioz
Sutean ez da inor zauritu, baina kalte materialak handiak dira pabiloia behera etorri baita. Goizaldean piztu da sua Geltoki auzoan, eta goiko aldean dagoen etxebizitzako bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte.