Artur Mas
2015/11/23 - 09:51
Artur Mas: 'Alderdi berri bat behar dugu herri berri batentzat'
CDCren "onena hartuko duen eta balio ez duena bazter utziko duen" erreminta politiko berria sortzearen alde agertu da jarduneko presidentea.
2015/11/22 - 17:10
Kataluniak adierazten duenarekin amaitzeko nahia salatu du Masek
Bestalde, independentziaren aldeko alderdien arteko batasuna berreskuratzeko esfortzu bat eskatu du ANCk Bartzelonako Ciutadellan.
2015/11/19 - 23:35
Junts Pel Siren proposamen orokor bat batzarrera eramango luke CUPek
CUPen lehentasuna akordio orokor bat lortzea da, katalanen arazo sozialei aurre egiteko plana eta independentzia lortzeko urratsak zehaztuko dituen bide-orria bilduko dituena.
2015/11/13 - 12:41
Urkulluk batera jardutea proposatu zion Masi, estatu-eredua aldatzeko
Lehendakariak gogoratu duenez, aspalditik dauka harreman politikoa Kataluniako Gobernuko jarduneko presidentearekin.
2015/11/13 - 12:36
'Estatu eredu berrian elkarrekin lan egitea proposatu nion Masi'
Iñigo Urkulluk argitu duenez, Estatu eredu berri batean elkarrekin lan egitea proposatu zion Artur Masi, baina 'Kataluniak bere bidea egitea erabaki zuen'.
2015/11/13 - 01:02
Junts pel Sirekin akordiora heltzeko oinarriak argitaratu ditu CUPek
CUPek ez du aurreikusten hauteskundeak aurreratzea, ituna lortu nahi du eta horretarako baldintzak murriztu ditu, baina “txeke zuririk” inoiz ez duela sinatuko azpimarratu du.
2015/11/12 - 17:52
Masen inbestidura, ez aurrera ez atzera: Eta orain, zer?
Alderdi politikoek urtarrilaren 9 arteko epea dute akordioa adosteko. Lortu ezean, berriz ere deitu beharko lituzkete hauteskundeak.
2015/11/12 - 15:05
CUPek, ezetz bigarrenez Artur Masi
Artur Masek ez du behar adina babes lortu berriro presidente izateko. CUPek ezezkoa eman die azken bi egunetan egindako eskaintzei ere.
2015/11/12 - 14:53
Masek ez du presidente izateko babes nahikoa lortu, bigarrenez
Asteartean bezala, Junts pel Si hautagaitzako 62 diputatuek soilik babestu dute jarduneko presidentearen hautagaitza. Gehiengo soila behar zuen, ordea. CUPek
2015/11/12 - 08:53
Zer egin dezake Konstituzionalak bere agindua betetzen ez badute?
Ebazpen independentista bertan behera uzteko erabakia bete ezean, beren zereginetatik kendu eta desobedientzia delitua leporatu dakiekeela ohartarazi die Konstituzionalak Kataluniako 21 goi-karguduni.
2015/11/12 - 07:51
Artur Masek inbestiduraren bigarren bozketari egingo dio aurre gaur
Jarduneko presidenteak bere eragina gutxitzeko CUPi hiru presidenteordetza eskaini zizkion atzo bilera batean, baina antikapitalistek ez dute proposamena onartu.
2015/11/11 - 21:33
Kataluniako Parlamentuaren agindua beteko duela esan du Generalitateak
Auzitegi Konstituzionala Kataluniako “askatasun eta demokrazia nahiaren aurka erabili” izana leporatu dio Generalitatek Espainiako Gobernuari.
2015/11/11 - 20:16
Hiru presidenteorde izendatzea proposatu du Masek
Horrela, CUPen babesa lortu nahi du Generalitateko jarduneko presidenteak.
2015/11/10 - 21:08
Parlamentuak ezezkoa eman dio Artur Masen hautagaitzari
Aurreikusitakoa bete da eta Artur Mas ez dute presidente aukeratu Kataluniako Parlamentuan amaitu berri den bilkuran. CUPeko diputatuek ez diote babesa eman Juns Pel Siko hautagaiari.
2015/11/10 - 20:07
Artur Masek ez du Parlamentuaren babesa lortu presidente izateko
Ostegunean egingo da bigarren bozketa eta orduan CUPeko bi diputaturen aldeko botoak eta gainerako zortzi parlamentarien abstentzioa nahikoa izango lituzke presidente izateko.
2015/11/10 - 19:05
Rajoy Sanchezekin bildu da erronka independentistari aurre egiteko
Mariano Rajoy, Kataluñak botatako erronkaren aurrean bakarrik ez dagoela erakutsi nahian, gaur Pedro Sanchezekin batu da Moncloan.
2015/11/10 - 15:07
Mas hautagai, baina CUPek Romeva proposatu du
Katalunian presidentea aukeratzeko lehen bozketa arratsaldean egingo dute eta hautagai bakarra Artur Mas izan arren, CUPek Raul ROmeva proposatu du.
2015/11/09 - 22:22
Oposizioak gogor kritikatu du Mas
Hitzaldi "biktimista" eskaini izana eta "autokritikarik egin ez izana" egotzi diote jarduneko presidenteari.
2015/11/09 - 21:08
Mas: 'Mundu guztia beharrezkoa da prozesu independentista gauzatzeko'
Parlamentuan egin ditu adierazpenok, inbestidura saioko lehen egunean. Hain zuzen ere, CUP da berriz presidente izateko oztopo nagusia, alderdi ezkertiarrak errefusatu egin baitu horren alde egitea.
2015/11/09 - 19:54
Mas: 'Inbestidura barik, prozesua ez aurrera ez atzera geratuko da'
"Prozesu independentistan ez dago inor soberan", ohartarazi dio jarduneko presidenteak CUPi.