Artur Mas
2015/11/08 - 15:01
Kataluniako prozesu independentistak urrats nagusiena emango du bihar
Kataluniako Parlamentuak ebazpen independentista onartuko du astelehen honetan eta, horrez gain, Artur Masen inbestidura eguna ere izango da.
2015/11/08 - 13:45
Aste garrantzitsua Katalunian, prozesu independistari begira
Minutuz minutu jarraitu dezakezu Kataluniako parlamentuan independentziaren inguruan egite ari diren eztabaida.
2015/11/06 - 23:06
Kataluniako Estatua sortzeko adierazpena astelehenean onartuko dute
Proposamena eztabaidatzeko eta bozkatzeko osoko bilkura 10:00etan hasiko da. Espainiako Gobernuak astelehenean bertan inpugnatuko du ebazpena.
2015/11/06 - 13:51
Forcadellek Mas inbestidurarako hautagai bezala proposatu du formalki
Inbestidura eztabaida astelehen arratsaldean egingo dute Ganberan. Parlamentuko presidenteak agerraldi laburra egin du erabakiaren berri emateko.
2015/11/04 - 14:27
CUPek Forcadelli jakinarazi dio ez duela Masen inbestidura babestuko
"Iraganeko izenak atzean utzi ditugula erakusten duen adostasunezko izenak nahi ditugu", adierazi du Bañosek bileraren ostean.
2015/11/03 - 13:24
A9ko ordenagailuen kudeaketari buruzko informazioa eskatu du Justiziak
Kontsultan erabili zituzten ordenagailuen inguruko “dokumentazio guztia” eskatu die Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak Inet Inst eta Securitas Direct España enpresei.
2015/10/29 - 14:38
CUPek ez du 'ukatu ezta baieztatu ere' Masekin ezkutuan bildu izana
Benet Salellas CUPeko diputatuak gaia saihestu du. Independentziaren aldeko agiria azaroaren 6an eztabaidatzearen alde egin du, bestalde.
2015/10/27 - 12:20
'Kataluniako estatu independentea' sortzeko prozesua, abian
Parlamentuan prozesuari ekiteko mozioa aurkeztu dute Junts Pel Sik eta CUPek. Auzitegi Konstituzionalaren balizko erabakien menpe ez egoteko deia egin dute testuan
2015/10/23 - 16:17
Masen agerraldia, ustezko dohaintzen gainean azalpenak emateko
Mas Kataluniako Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorraren aurrean agertu da, eta Generalitateko obra publikoa esleitzeko orduan irregulartasunik ez dela egon defendatu du
2015/10/23 - 14:27
% 3aren ikerketak CDCri kalte egin nahi diola salatu du Masek
Generalitatearen kontratuak esleitzeko prozesua “garbi-garbia” dela esan du jarduneko presidenteak, eta miaketekin “ikuskizuna” eman nahi izan dutela salatu du.
2015/10/22 - 15:59
Bihar goizean emango ditu azalpenak Artur Masek Parlamentuan
Convergenciaren ustezko iruzurrarekin lotuta atxilotutako 11 kideak epaile aurretik pasako dira gaur eta litekeena da diruzaina eta azpiegituretako goi karguduna espetxera bidaltzea.
2015/10/22 - 10:41
Masek azalpenak emango ditu gaur Parlamentuan, % 3aren aferaz
Ustez, Generalitateko obra publikoa esleitzeko orduan irregulartasunik ez dela egon defendatuko du Kataluniako diputatuen aurrean.
2015/10/22 - 01:23
CUP: 'CDCren zamak Artur Mas presidentegai izatea baliogabetzen du'
CUPen iritzian, nabarmena da CDCren aurkako operazioak “helburu politikoak” dituela, baina balizko ustelkeria kasu hori Artur Mas Generalitateko presidente ez izateko arrazoi bat gehiago da.
2015/10/21 - 16:06
Mas, CDCren miaketaz: 'Ehiza nagusia egiten ari dira gure aurka'
Infraestructuras.cat enpresaren jardun "super gardena" defendatzeko agerraldia egiteko prest dagoela azpimarratu du Kataluniako jarduneko presidenteak.
2015/10/21 - 15:41
Masek Convergenciaren aurkako 'ehiza nagusia' salatu du
Mas prest agertu da aste honetan bertan Diputazio Iraunkorrean infraestructures.cat-en inguruan behar diren azalpenak emateko.
2015/10/21 - 15:10
Parlamentua eratzeko dekretua sinatu du Artur Masek
Artur Masek Kataluniako Parlamentua eratzeko dekretua sinatu du gaur goizean. Parlamentu berria osatzeko saio urriaren 26an izango da.
2015/10/21 - 11:34
Astelehenean osatuko dute Kataluniako Parlamentua
Artur Mas jardueneko presidenteak Junts Pel Siren eta CUPen arteko "negoziazio zailei" egotzi dio saioa astelehenera atzeratzea.
2015/10/16 - 16:12
Bere aukako kereila Auzitegi Gorenera iritsi daitekeela uste du Masek
Artur Masek tinko eusten dio bereari, bai independentzia nahiari eta baita inhabilitatzen badute aginduari bizkar emateko duen asmorari.
2015/10/15 - 21:55
Legea betetzeko exijitu dio Rajoyk Masi, 'espainiar guztiek bezala'
Espainiako Gobernuak esan du Artur Masek Justiziari “mehatxu” egin diola eta hori “onartezina” dela.
2015/10/15 - 16:11
Artur Masek bere gain hartu du erantzukizun guztia
Masek adierazi duenez, ez omen daki zer egiten duen epaitegiak azalpenak ematen, inon ematekotan Parlamentuan eman beharko omen lituzkeelako.