Artur Mas
2019/02/02 - 19:19
Urkullu, 'Proces' auzian lekuko
Mariano Rajoy, Soraya Saenz de Santamaria, Roger Torrent eta Artur Mas ere izango dira Kataluniako buruzagi independentisten auzian lekuko.
2018/12/20 - 07:39
Kataluniako presidente ohiek gose greba bertan behera uzteko eskatu diete presoei
Kataluniako presidente ohiez gain (Pujol, Maragall, Montilla, Mas eta Puigdemont), Kataluniako Parlamentuko presidente ohiek eta sindikoak ere gose grebarekin amaitzea eskatu dute idatzi baten bidez.
2018/12/17 - 21:24
Auzitegi Gorenak murriztu egin du Artur Masi ezarritako inhabilitazioa
Halaber, Joana Ortega presidenteorde ohiari eta Irene Rigau kontseilariari ezarritako zigorrak ere murriztu ditu. 2014ko azaroaren 9ko galdeketa antolatzeagatik zigortu zituzten hirurak.
2018/11/12 - 16:26
A9an inbertitutako 5 milioi itzultzera zigortu du Kontu Auzitegiak Artur Mas
Epaia “inola ere ez onartzen” ez dutela ohartarazi dute Masek eta kontseilari ohiek, “zentzugabea” delako. Horrela, helegitea aurkeztuko dutela iragarri dute.
2018/02/20 - 16:12
Artur Mas fidantzarik gabe aske gelditu da, hiru orduz deklaratu ostean
Pablo Llarena epaileak Neus Lloveras Independentziaren aldeko Udalerrien Elkarteko (AMI) presidente ohia ere libre utzi du, deklaratu ostean.
2018/02/20 - 14:07
Independentzia deklarazioa 'sinbolikoa' izan zela esan dio Masek epaileari
Mas aske geratu da Llarena epailearen aurrean deklaratu ostean. Bere egoerarekin ez dagoela pozik adierazi du, beste lau pertsona espetxean daudelako.
2018/02/20 - 10:39
Artur Mas Llarena epailearen aurrean deklaratzen hasi da
Kataluniako Generalitateko presidente ohia, Artur Mas, Pablo Llarena epailearen aurrean deklaratzen ari da. Ondoren, Neus Lloverasek deklaratu beharko du.
2018/02/01 - 17:38
Auzitegi Gorenak deklaratzera deitu ditu Artur Mas, Anna Gabriel eta Marta Rovira
Mireia Boyak (CUP), Marta Pascalek (PDeCAT) eta Neus Lloverasek (Independentziaren aldeko Udalerrien Elkartea) ere deklaratu beharko dute Llarena epailearen aurrean.
2018/01/13 - 17:41
Puigdemontek eta Masek batasuna eskatu diote PDeCATi JxCATekin elkartzeko
Demokraten Batzar Nazionalak bilera egin du gaur goizean Bartzelonan, eta mezu hori helalarazi dute bi politikariek. Horrez gain, PDeCATeko presidente gisa agurtu da Mas.
2018/01/10 - 13:51
Mas: 'Puigdemontek beti izango du nire babesa'
Artur Masek adierazi duenez, sekula ez du desadostasun publikorik izan Puigdemont presidentearekin.
2018/01/09 - 22:12
Artur Masek dimisioa eman du PDeCATeko presidente gisa
Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidente ohiak dimisioa eman du arratsalde honetan PDeCATeko presidente gisa.
2018/01/09 - 20:18
Artur Masek dimisioa eman du PDeCATeko presidente gisa
Artur Masek esan du arrazoi politikoak eta judizialak tarteko utzi duela kargua. Aurrerantzean Neus Muntek zuzenduko du alderdia.
2017/12/22 - 21:12
Artur Mas, Marta Rovira eta Anna Gabriel ikertuko dituzte, matxinatzea egotzita
Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epailearen arabera, hiru pertsona horiek eta beste hiruk Kataluniaren independentzia aldarrikatzeko batzorde estrategikoan parte hartu zuten.
2017/12/21 - 21:58
Mas: 'Hauteskundeak ez dira legitimoak, baina emaitza onartuko dugu'
EiTBk elkarrizketa egin dio PDeCATeko presidenteari hauteskunde-gauan; Mas pozik azaldu da, parte-hartze handia izan baita.
2017/12/12 - 21:39
Artur Masen eta Kataluniako kargu ohien etxebizitzak enbargatuko dituzte
Espainiako Kontu Auzitegiak 5,2 milioi euroko zigorra ezarri zien Artur Mas, Francesc Homs, Joana Ortega eta Irene Rigauri 2014ko azaroaren 9ko galdeketa antolatzeagatik.
2017/11/15 - 12:21
Mas: 'Prozesuarekin jarraitzeko gehiengorik dagoen ikusiko da abenduaren 21ean'
Artur Masen esanetan, izan zuena baino garrantzi handiagoa eman zitzaion independentzia deklarazioari.
2017/11/02 - 11:27
Artur Mas: 'Auzitegiak eta indarkeria erabiliz ez da gatazka konponduko'
"Euren defentsa legitimoaren estrategiaren barruan" kokatu du Puigdemonten eta kargugabetutako bost kontseilariren erabakia, alegia, Auzitegi Nazionalera deklaratzera ez joatea.
2017/11/02 - 11:17
Artur Mas: 'Auzitegiekin eta biolentziarekin ez da gatazka konponduko'
Deklaratu behar dutenei babesa ematera joan da Artur Mas Audientzia Nazionalaren aurrera. Geroz eta Auzitegi eta biolentzia gehiago erabili ezkero, independentzia indartuko dela esan du.
2017/10/16 - 15:14
Artur Masek 2,2 milioi sartu ditu Kontu Auzitegian A9a antolatzeagatik
Kataluniako Generalitateko presidente ohiak fidantzaren beste zatia ordaintzeko epea luzatzea eskatu du. Guztira 5,2 milioi eurokoa da.
2017/10/06 - 21:35
'Kataluniak merezi du independentzia, eta orain erabakiak hartu behar dira'
Artur Masek ukatu egin du deklaratu izana Katalunia independentziarako "prest" ez dagoela.