Artur Mas
2016/01/09 - 19:18
Generalitateko presidentegai izateari uko egin dio Masek
Komunikabideen aurrean egindako ezohiko agerraldian Artur Masek azaldu duenez, Junts Pel Siren presidentegaia Carles Puigdemont Gironako alkatea izango da (jatorriz, katalanaz).
2016/01/09 - 19:18
Masek uko egin dio presidente izateari, eta Puigdemont proposatu du
Carles Puigdemont Gironako egungo alkatea izango da presidentegaia bihar 17:00etan izango den inbestidura-saioan.
2016/01/09 - 17:17
Mas alboratzeko akordioa lortu dute Junts pel Sik eta CUPek
Artur Mas Convergenciako buruzagiekin bilera egiten ari da Junts pel Siren eta CUPen arteko balizko akordioa jorratzeko.
2016/01/09 - 13:32
Junts pel Si eta CUP, bozak saihesteko azken orduko akordioaren bila
Kataluniako Parlamentuak igande gauerdia baino lehen izendatu behar du Generalitateko presidentea. Hala ez bada, Artur Masek astelehenean sinatuko du hauteskundeak deitzeko dekretua.
2016/01/08 - 23:53
Junts Pel Si eta CUP larunbat honetan bilduko dira, azkenekoz
Bi aldeek atzera bota dituzte ANCk egindako bi proposamenak: presidentegaia adosteko hautetsien asanblada bat osatzea edo hiru hilabete barru galdeketa bat egitea presidentea aukeratzeko.
2016/01/08 - 01:05
Artur Masek onartu du CUPekin akordioa lortzea ia ezinezkoa dela jada
"Hiru hilabetetan lortu ez badugu, akordioa orain lortzea oso zaila dela uste dut”, azpimarratu du elkarrizketa batean.
2016/01/07 - 10:43
Akordiorako azken ahalegina
Junts pel Si eta CUPeko ordezkariek bilera egingo dute gaur goizean, Kataluniako gobernua osatzeko akordio bila.
2016/01/06 - 19:04
ANC-k elkarretaratzeak deitu ditu, akordio independentista eskatzeko
Elkarretaratzeak bihar iluntzean egingo dira Bartzelonako Sant Jaume plazan (Kataluniako gobernuaren egoitza dago bertan) eta Gironako Vi plazan.
2016/01/05 - 23:57
Masen diskurtsoa 'oldarkorra eta fratizida' izan dela salatu du CUPek
CUPek esan du eurak mugitu direla, “erabaki zail bat hartuta”, eta orain CDCri eskatu diote egoerak eskatzen duen mailako urratsa ematea, hauteskundeak ekiditeko.
2016/01/05 - 15:14
Mas: 'Hilaren 11n bozak deituko ditut, baina astia dago ordura arte'
Generalitateko jarduneko presidenteak azpimarratu duenez, Junts pel Si 'asko mugitu da' eta ezin dio beste eskaintzarik egin CUPi.
2016/01/05 - 11:26
Junqueras: 'Herritarren agindua akordioa izan zen, ez hauteskundeak'
ERCko presidenteak ohartarazi duenez, martxoaren 6an hauteskunde berriak egiteak “gobernagarritasunerako agertokia sinpleagoa izatea” ez du bermatzen.
2016/01/04 - 20:56
ERCk azkeneraino negoziatzen jarraitzeko eskatu die CDCri eta CUPi
Oriol Junquerasek ez du esan Artur Masek bere hautagaitzari uko egin behar dion ala ez, eta ez du argitu akordioa ahalbidetzeko Kataluniako presidentegai izateko prest egongo litzatekeen.
2016/01/04 - 20:41
Kataluniako egoera politikoa geroz eta zailagoa da
CDCk berretsi du Artur Mas dela bere hautagaia eta ez duela aldatuko. CUPek, bere aldetik, esan du oraindik badirela beste aukera batzuk.
2016/01/04 - 18:35
Josep Rull: 'Mas inbestitzeko gure borondatea ez dugu aldatuko'
CDCko koordinatzaile nagusiak gaur adierazi duenez, Generalitateko presidentea izateko Artur Mas ez den beste inor ez dute aurkeztuko.
2016/01/04 - 18:03
Antonio Baños CUPeko buruak dimititu egin du diputatu gisa
Artur Mas presidentegaiaren inbestidura babestearen aldekoa delako eman du dimisioa.
2016/01/04 - 14:00
Artur Mas: 'Lasai nago, Madrili aurre egiteko gogoekin'
Artur Mas Generalitatearen jarduneko presidente eta CDCren buruak esan du "Madrili eta batere erraz jartzen ez duten hemengo alderdiei aurre egiteko gogoak" dituela.
2016/01/04 - 12:48
Inbestidura saio berri bat egitea baztertu du Kataluniako Parlamentuak
Larunbatean amaitzen da inbestidura saio berri bat deitzeko epea.
2016/01/04 - 12:02
Junquerasek edo Romevak CUPen babesa izango lukete, Gabrielen esanetan
CUPeko diputatuak ez du baztertu haren alderdiak Artur Mas ez den Convergènciako beste hautagairen bat babestea.
2016/01/04 - 11:24
Eneko Goia: 'Ez dut ulertzen CUPek izan duen jarrera'
"Zoritxarrez horixe izan da emaitza. Nik argi esan behar dut ez natorrela bat CUPek hartu duen erabakiarekin eta jarrera horrek ondorioak ekarriko dituela susmatzen dut", adierazi du Goiak.
2016/01/04 - 11:14
Mas: 'Madrili eta hemengo alderdiei aurre egiteko gogoa dut'
CUPek presidente izendatzeko inbestidura saioan babestuko ez duela iragarri ondoren, aurrenekoz egingo du agerraldia Masek Generalitateko Jauregian, bihar.