Asia
2023/04/15 - 14:00
Japoniako lehen ministroa ebakuatu dute hauteskunde ekitaldi batetik, leherketa baten ostean
Japoniako agintariek Ryuji Kimura izeneko 24 urteko gizona atxilotu dute erasoa egitea leporatuta. Kishida lehen ministroa bere alderdiko hautagaietako baten hauteskunde-kanpainari babesa emateko ekitaldian zela, lehergailu bat jaurti du susmagarriak eta beste bat atzeman dioten soinean.
2023/04/08 - 16:31
25 urteko gipuzkoar bat hil da motor-istripu batean Vietnamen
10 aste zeramatzan herrialdean, oporretan. Gaur dolu-eguna dute Aretxabaletan, gaztearen jaioterrian. Alkateak doluminak agertu dizkio familiari.
2023/04/08 - 14:23
Aretxabaletako 25 urteko gazte bat hil da istripuz, Vietnamen
Urtarrilean Greziara joan eta handik Asia hegoekialdera jo zuen motoan bidaiatzeko asmotan. Espainiako Enbaxada harremanetan dago jada familiarekin, behar duten laguntza emateko.
2023/04/02 - 15:26
Bi emakumeri eraso die gizon batek Iranen, jogurta botaz burura, eta atxilotu egin dituzte ondoren
Bi emakume denda batean daudela, gizon bat hurbiltzen zaie eta zerbait esan ondoren, jogurta isurtzen die buru gainera. Dendariak berehala bultzaka kanporatzen du. Bi emakumeak eta erasotzailea atxilotu egin dituzte eta dendaria zigortu.
2023/03/19 - 12:38
Gutxienez 19 pertsona hil dira Bangladeshen izandako autobus-istripu batean
Gainera, gutxienez beste 26 zauritu dira. Argitu gabeko arrazoiengatik, autobusa lubaki batera erori da, Madaripur udalerritik gertu.
2023/03/11 - 21:34
Txinako ekonomia suspertzeko politikak indarrean jarriko ditu Li Qiang lehen ministro berriak
Xi Jinping presidenteak Txinan duen boterea sendotu du, bere konfiantzazko gizona den Li Qiang lehen ministro kargurako aukeratuta. Hirugarren agintaldian izango dituen nazioarteko erronka latzen aurrean, oinarri sendoa nahi du etxean presidenteak.
2023/03/11 - 12:30
Merapi sumendia, munduko aktiboenetarikoa, erupzioan sartu da
Kilometro eta erdiko laba ibaia botatzen ari da sumendia, eta hautsez eta keaz osatutako hodeiak. Momentuz ez dute herritarrak ebakuatzeko alertarik ezarri. Azken erupzio handia 2010ean izan zen: orduan 347 pertsona hil ziren, eta 400.000 inguru ebakuatu behar izan zituzten.
2023/03/05 - 17:15
Taiwanen anexioa lortzea, Txinako Kongresu Nazionaleko helburu nagusietakoa
Kongresu Nazionala bildu eta hurrengo bost urteotarako erabaki nagusiak aurkeztuko dituzte Txinan. Xi Jinpinek presidente karguari eutsi eta bere boterea irmotuko duela aurreikusten da. Defentsa arduradun berria ere hautatuko dute eta hori oso garrantzitsua izango da mundu osorako.
2023/02/15 - 13:23
Estrategia komunikatiboa, maniobra geopolitikoa... Zer ezkutatzen da globo aerostatikoen polemikaren atzean?
AEB eta Txina superpotentzien arteko norgehiagoka areagotu besterik ez da egin globo aerostatikoen harira piztutako polemikaren ondorioz. Nahia Sanzo soziologoak eta GeopolitikaZeko kideak gaiari buruzko hainbat gako azaldu ditu.
2023/02/12 - 23:41
Zortzi lagun bizirik atera dituzte hondakin artetik, sei egunez harrapatuta egon ostean
OMEren arabera, gutxienez 9.300 pertsona hil dira Sirian, eta beste ia 30.000 Turkian. NBEko buruzagi humanitarioak onartu du erakundeak "huts egin" diola Siria-ipar-mendebaldeko jendeari; hain zuzen ere, Kasko Zuriek salatu dute ez dutela inguru horietan NBEren laguntzarik jaso.
2023/01/31 - 10:05
Munduko ekonomia % 2,9 haziko da aurten eta % 3,1 datorren urtean, Nazioarteko Diru Funtsaren arabera
Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) munduko ekonomiaren hazkunde aurreikuspenak berrikusi ditu. Inflazioari dagokionez, beheranzko joera iragarri du: % 8,8 iaz, % 6,6 aurten eta % 4,3 datorren urtean.
2023/01/30 - 20:57
Gutxienez 59 pertsona hil eta 157 zauritu dira Pakistango meskita batean izandako atentatu suizidan
Pakistango taliban talde nagusiak bere gain hartu du erasoa. Leherketaren ondorioz, meskitako teilatuaren zati bat erori da eta biktima gehiago egon daitezke hondakinen artean harrapatuta.
2023/01/22 - 15:34
2001ean 5 euskal mendizale hil ziren Himalaian, Pumori mendia igotzen ari zirela elur-jausi batek harrapatuta
Kasu horretan ere ezin izan zituzten gorpuak berreskuratu, baldintza arriskutsuak tarteko. Euren senideekin elkartu gara.
2023/01/18 - 10:52
Mozhgan Ilanlu zinemagile iraniarra zigortu dute sarean publikatutako zenbait argazkitan belorik ez zeramalako
Bederatzi urteko espetxe zigorra ezarri diote, eta 74 zigorrada hartzera zigortu dute. Gainera, 200 euroko isuna ordaindu beharko du, ezingo da herrialdetik atera eta bi urtez debekatuta izango du gizarte erakundeetan parte hartzea.
2023/01/17 - 16:03
Txinako populazioak behera egin du: 2021ean baino ia milioi bat biztanle gutxiago ditu
Ekonomiaren hazkundea ere azken hamarkadetako txikiena izan da 2022an, % 3koa hain zuzen ere.
2023/01/16 - 14:05
Nepalen istripua izan zuen hegazkineko bidaiari batek ezbeharraren unea grabatu zuen
Igande honetan Nepalgo Pokhara hirian istripua izan zuen Yeti Airlines konpainiako hegazkinean zihoazen 82 bidaiarietako batek istripua gertatu zen unea eta ondorengo minutuak grabatu zituen mugikorrarekin.
2023/01/16 - 10:07
Desagertuen bila hasi dira berriro Nepalen eroritako hegazkinean, bizirik aurkitzeko itxaropenik gabe
Nepalgo Pokhara hirian istripua izan zuen Yeti Airlines konpainiako hegazkinaren bilaketa eta erreskate-operazioei ekin diete berriro gaur goizean. Lau pertsona desagertuta daude oraindik. Guztira, 68 gorpu berreskuratu dituzte.
2023/01/15 - 16:04
Gutxienez 68 pertsona hil dira Nepalen hegazkin-istripu batean
Desagertuta dauden beste 4 bidaiarien bilaketa-lanak astelehenera arte bertan behera utzi dituzte, baina agintariek ez dute uste inor bizirik atera denik. Hegazkina Katmandutik irten zen eta, ikerketapean dauden arrazoiengatik, Pokharako nazioarteko aireportuan lur hartzean erori egin da aparatua.
2023/01/15 - 10:53
Hegazkin-istripua Katmandun (Nepal): eroritako hegazkinaren lehenengo irudiak
Hegazkinean jatorri desberdineko 68 bidaiari zihoazen (tartean, sei adingabe), pilotu bi eta hegazkin-laguntzaile bi. Gutxienez 25 pertsona hil dira.
2023/01/09 - 13:01
''Zero covid'' politika atzean utzi eta mugak ireki ditu Txinak
Hemendik aurrera, Txinak ez du berrogeialdirik eskatuko herrialdera iristen diren pertsonentzat, baina azken 48 orduetan egindako Covid-19aren proba negatiboa eskatzen jarraituko du.