Munduko ekonomia % 2,9 haziko da aurten eta % 3,1 datorren urtean, Nazioarteko Diru Funtsaren arabera
Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) bi hamarren hobeto du munduko ekonomiaren aurtengo hazkunde aurreikuspena (% 2,9) eta hamarren bat jaitsi du hurrengo urtekoa (% 3,1). Dena dela, erakundeak ohartarazi du aurreikusitako hazkundea batez besteko historikoaren (% 3,8) azpitik geldituko dela.
"Inflazioari aurre egiteko banku zentralek interes tasak igotzeko hartutako erabakiak eta Errusiak Ukraina inbaditu izanak jarduera ekonomikoaren bilakaera zailtzen dute", azaldu du nazioarteko erakundeak. Dena dela, Txinak berriro ateak zabaldu izana albiste ona dela onartu du. Edozein kasutan, Nazioarteko Diru Funtsak ez du aurreikusten munduko ekonomia atzeraldian sartuko dela.
Txinak mugak zabaldu ostean, bere ekonomia % 5,2 haziko da aurten, aurrez iragarritakoa baino zortzi hamarren gehiago. Euroguneak hazkunde apala izango du aurten (% 0,7) eta datorren urtean gehiago haziko da (% 1,6 ). Ameriketako Estatu Batuek ere hazten jarraituko dute: % 1,4 aurten eta % 1 heldu den urtean. Ukraina inbaditu arren aurreikuspen ekonomiko txarrei aurre egin die Errusiak: % 0,3 haziko da aurten eta % 2,1, ostera, datorren urtean.
Brexita gauzatu eta hiru urtera, Erresuma Batua da munduko ekonomia handien artean atzeraldian sartu den bakarra eta % 0,6 egingo du atzera aurten.
Prezioen bilakaerari dagokionez, munduko inflazioak beheranzko joerarekin jarraituko du: iazko % 8,8tik % 6,6ra jaitsiko da aurten eta % 4,3ra datorren urtean. Hala ere, ez da pandemia aurreko batez bestekora itzuliko oraindik, orduan % 3,5 ingurukoa baitzen.
Inflazioa jaisteko prozesua denboran luzatuko dela ohartarazi du NDFk. Hala ere, inflazioa pandemia aurretik baino altuagoa izango da ekonomia ia denetan (% 82-86).
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.