Asia
2021/11/07 - 17:36
Desagertzeko arriskuan zegoen Milu oreina salbatzea lortu dute Txinan
Munduan dauden 140.000 espezietatik 38.000 desagertzeko arriskuan daude. Horietako bat, Milu oreina, salbatu eta 6.000 animalia baino gehiago bizi dira orain Txinan.
2021/11/07 - 17:10
Onik atera da Irakeko lehen ministroa bere kontrako atentatu batetik
Lehergailuz betetako hiru dron erabili dituzte Al Kazemiren etxeari erasotzeko, eta horietako batek etxearen kontra jo du. Oraingoz inork ez du bere gain hartu erasoa.
2021/11/04 - 09:43
Gutxienez 22 hildako eta 15 zauritu Pakistanen izandako autobus istripu batean
Istripua Pakistango Cachemiran gertatu da, autobusa amildegi batetik behera erori denean, gidariak kontrola galdu ostean. Istripuaren unean, autobusak berrogei bidaiari inguru zeramatzan.
2021/10/21 - 17:41
Arriskuak
Itxuraz gizakiok ez gara arriskuez jabetzen, edo nahiago dugu, agian gure burua babesteko, iragarpen ilunak ez direla beteko edo zuzenean gezurra direla pentsatzea.
2021/10/14 - 14:24
Gutxienez 46 pertsona hil dira Taiwan hegoaldeko eraikin batean izandako sutean
Taiwan hegoaldeko eraikin batean ostegun honetan izandako sutearen ondorioz hildakoak 46 dira gutxienez. Era berean, 41 zauritu daude, guztiak ospitaleratuta.
2021/10/12 - 13:04
Muqtada al Sadrren alderdiak garaipena aldarrikatu du Irakeko hauteskundeetan
Sadam Husseinen erregimenak 2003an behera egin zuenetik izandako parte-hartze baxuena izan dute igande honetako hauteskundeek, % 41 inguru.
2021/10/11 - 10:39
% 41eko parte-hartzea izan da Irakeko Parlamentua aukeratzeko hauteskundeetan
25 milioi irakiarrek zuten botoa emateko eskubidea igandeko bozetan. Oposizioak boikoterako deia egina zuen.
2021/10/10 - 22:53
Parte-hartze urria, Irakeko Parlamenturako hauteskundeetan
25 milioi irakiar zeuden deituta igande honetako bozetara, eta tokiko komunikabideen arabera, parte-hartzea % 30 ingurukoa izan da. Oposizioak ez zuen sinesten hauteskundeak garbiak izango zirenik, eta boikot egitea eskatu die boto-emaileei.
2021/10/10 - 18:24
Aldaketa handirik ez da espero Iraken, gaurko hauteskunde aurreratuetan
Ez da ilararik ikusten hauteslekuen atarietan eta abstentzioa handia izan daitekeela uste da.
2021/10/10 - 16:35
Taiwanek Txinaren aurrean bere autonomia defendatuko duela esan du
Taiwan eta Txinaren arteko tentsioa areagotu egin da azken egunetan. Txinak herrialdea berriz batzeko proiektuak Taiwanen asmoekin talka egiten du.
2021/10/09 - 00:11
Meskita xiita baten aurkako eraso suizida Afganistango iparraldean
Estatu Islamikoak erasoa bere gain hartu du. Atentatuak dozenaka hildako utzi ditu. Iturri batzuen arabera, 40 pertsona hil ditu erasoak, beste batzuek, ostera, gutxienez 80 hildako eta 100 bat zaurituren berri eman dute.
2021/10/08 - 21:27
Estatu Islamikoak meskita xiita bati eraso egin dio, eta dozenaka pertsona hil ditu Afganistanen
Estatu Islamikoak berak zehaztu duenez, terrorista suizida batek bere txalekoa zartarazi du otoitz kolektiboaren orduan, Sayed-Abadeko meskita baten barrualdean, Kunduzen.
2021/10/06 - 23:04
Malariaren aurkako lehen txertoa onartu du MOEk: "Une historikoa da"
Ghana, Kenya eta Malawin programa pilotu batean erabili dute dagoeneko. 2019tik 800.000 ume baino gehiagori txertoa jarri diete. Datuen arabera, malaria larri hilgarria % 30 murrizten du txertoak.
2021/10/03 - 18:29
Euskal pastela ezagun egin da Txinan eta gero eta kafetegi gehiagotan eskaintzen dute
Bertako zein atzerriko jana eskaintzen duten kafetegietan, McDonaldsetan... 5 eurotan saltzen dute euskal pastel zatia Beijinen.
2021/09/20 - 22:48
Evergrande Txinako higiezinen agentzia handia, porrot egiteko zorian
Konpainia handi horren balizko porrotak mundu osoko merkatuetan izan dezake eragina. Horren erakusgarri da Europako burtsek astelehen honetan behera egin izana eta euroak balioa galdu izana.
2021/09/12 - 16:45
Baliabiderik gabe eta muturreko egoeran daude Afganistango erietxe asko
Egoera oso konplexua bizi dute Ghandi Ospitalean. Osasun arloko langileak bi hilabete daude kobratu gabe, eta, botikak falta direnez, gaixoen senideek erosi behar dituzte. Alabaina, askok ez dute botikak ordaintzeko dirurik, eta handik alde egin behar dute.
2021/09/10 - 22:49
Talibanek irailaren 11n egingo dute gobernuaren aurkezpen ofiziala, egun sinbolikoa baita
Azken 20 urteetan, okupazioa eta lapurretak besterik ez direla egon salatu du Kabulgo alkate berriak. Orain, berriz, segurtasuna eta itxaropena itzuli direla gaineratu du. Talibanentzat, I-11 Afganistango suntsiketaren eta inbasioaren sinbolo bihurtu da.
2021/09/09 - 22:40
Kabulgo protestetan atxilotutako kazetariek jasandako torturak erakutsi dituzte
Taqui Daryabi eta Neamat Naghi kazetariak asteartean atxilotu zituzten talibanek, Gobernuaren aurkako protesten berri ematen ari zirenean. Zortzi soldaduk kableekin eta makilekin jipoitu zituztela salatu dute.
2021/09/08 - 22:32
Afganistango emakumeek protesta egin dute Kabulen, talibanen erregimenaren Gobernutik kanpo geratu ostean
Kabulgo egunkari batek bost kazetariren aurkako torturak salatu ditu.
2021/09/07 - 20:21
Hasan Ajund, talibanen gobernuburu, eta Abdul Ghani Baradar, lehen ministrorde
Ajund azken Gobernu talibanaren lehen ministro izan zen, 2001ean AEBk herrialdea inbaditu baino lehen.