Evergrande Txinako higiezinen agentzia handia, porrot egiteko zorian
Evergrande Txinako higiezinen agentzia handiak 305.000 milioi dolarreko (299.000 milioi euro) zorra dauka eta porrot egiteko zorian dago. Konpainia horrek munduko beste merkatu batzuetan eragina izan dezakeela ohartarazi dute.
Eraikuntza enpresak % 10,63ko beherakada izan du astelehen honetan Hong Kongeko burtsan, 11 urtetan izan duen emaitzarik txarrena.
Evergranderen egoerak Europako burtsetan ere izan du eragina: Londresko burtsak % 0,79ko jaitsiera izan du; Madrilgoak, % 1,2koa; Pariskoak, % 2,31koa; eta Milangoak, % 2,57koa.
Horrez gain, euroaren balioa 1,17 dolarreraino murriztu da astelehen honetan.
Etxebizitzak eraikitzeko proiektu berriak ordaintzerakoan eta negozioa beste sektore batzuetara zabaltzerakoan (osasun zerbitzuei, ibilgailu elektrikoei nahiz kirolari lotutakoak) pilatu zaizkio zorrak.
Alabaina, bi izan daitezke konpainiaren etorkizuna kolokan jarri duten arrazoi nagusiak: urte hasieratik etxebizitza berrien salmentak Txinan izan duen beherakada eta Pekingo Gobernuak sektore horretan espekulazioarekin amaitzeko egin duen araudi berria.
Joan den abenduan, etxebizitzaren prezioaren gorakada gelditzeko asmoz, Gobernuak neurri berriak hartu zituen, besteak beste, higiezinen agentzia handiei maileguak ematea mugatuta.
2020ko uztailetik, araudi berriaren ondorioz eta irabazien beherakadaren eraginez, Evergranderen akzioen balioa % 84 jaitsi da Hong Kongeko burtsan.
Higiezinen sektorea Txinako hazkunde ekonomikoaren oinarrietako bat izan da azken hamarkadetan. Estatistika Bulegoaren arabera, herrialde horretako Barne Produktu Gordinaren % 7,5 da.
Halere, joan den uztailean, Hang Zheng lehen presidenteorde txinatarrak azpimarratu zuen sektore horretan aldaketak egingo zituztela, "etxebizitza publikoen alokairua bultzatzeko" eta etxebizitzen eraikuntza "ekonomia epe laburrean suspertzeko erabiltzea saihesteko".
Testuinguru honetan, Evergrandek hainbat proiektu bertan behera utzi ditu. Orain porrota ekiditea da enpresaren lehentasuna, eta horretarako likidezia lortzeko eta ordainketak atzeratzeko negoziazioetan ari dira.
Hui Ka-yan Evergrande agentzia sortzaileak duela gutxi aitortu zuen litekeena dela zorrak ordaintzeko ahalmenik ez izatea eta, beraz, hartzekodunek auzitara jotzea.
Evergrande enpresak 120.000 langile dauzka, eta horren porrotak, Asiako merkatuan ez ezik, munduko gainerako merkatuetan ere izango du eragina, adituen iritzian.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.