Asia
2021/07/30 - 13:53
Japoniak covid-19agatik ezarritako alertaren iraupena luzatu du Tokion, eta eskualde gehiagotara zabaldu du
Larrialdi egoera abuztuaren amaierara arte egongo da indarrean, "kasuen hedapen azkarrari aurre egiteko asmoz". Tokiko agintariak oso kezkatuta agertu dira birusaren aldaera berriekin, kasuak nabarmen areagotzen ari baitira.
2021/07/23 - 20:48
Tokio 2020: Hasi dira Olinpiar Jokorik ezohikoenak
Inaugurazio ekitaldiak ia lau orduko iraupena izan du. Harmailak hutsik egon dira eta kanpoak ehunka manifestari bildu dira Jokoen aurka protesta egiteko. Tokioko Olinpiar Jokoak urtebete baino gehiagoko atzerapenarekin ospatuko dira pandemiaren eraginez.
2021/07/22 - 18:30
Txinak ukatu egin du Covid-19a Wuhango laborategietan sortu zenik
Asiako herrialdeak atzera bota ditu Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) Wuhango laborategi nazionalean pandemiaren jatorria ikertzen jarraitzeko iragarritako planak. Laborategiak dio han ez dela inongo ihesik izan.
2021/07/21 - 12:45
12 pertsona hil dira eta milaka ebakuatu dituzte Txinan eurite gogorrengatik
Zhengzhou hiriko metro sarea urez bete da, eta ehunka pertsona harrapatuta geratu dira; horietako hamabi hil egin dira. 100.000 lagun ebakuatu dituzte. Suhiltzaileak eta Txinako Armadako 6.000 kide baino gehiago ari dira erreskate lanetan.
2021/07/20 - 11:03
Suziriak lehertu dira Kabulgo Presidentetza Jauregitik gertu
Hiru kohete Afganistango Presidentetza Jauregitik gertu lehertu dira, Eid Al Adha egunean oroitz egiten ari zirenean. Bertan zen Ashraf Ghani presidentea.
2021/07/09 - 18:57
Sute batek 52 hildako eta 25 zauritu utzi ditu Bangladesheko elikagai lantegi batean
Hashemgo Elikagai eta Edari fabrikan sute handia piztu zen ostegun arratsaldean. Suhiltzaileak orduak eman dituzte sei solairuko eraikinean sua itzaltzeko lanean, Dacca hiriburutik gertu.
2021/07/03 - 17:55
Alderdi Komunistaren mendeurrena ospatzen ari dira Beijinen
Txinako alderdi komunistak 100 urte bete zituen ostegunean, eta Xi Jinping presidentearen hitzetan, Txina gaur egun lehen potentzia izateko gertu badago, alderdi komunistari esker izan da.
2021/07/02 - 21:42
AEBko tropek Afganistango aire-base handienetik alde egin dute
AEBko tropak irailaren 11rako erretiratuko dira Afganistanetik. Talibanen erasoen gorakadarekin alde egin dute Bagrameko aire-basetik.
2021/06/09 - 11:11
GKE britainiar bateko hamar desminatzaile hil dituzte Afganistanen
The HALO Trust gobernuz kanpoko erakunde britainiarreko hamar desminatzaile hil eta beste 14 zauritu dituzte erasoan. Afganistango Gobernuak talibanei leporatu die erasoa.
2021/05/30 - 21:53
Turkiako Gobernuak 1.162 pertsona "neutralizatu" ditu Sirian eta Iraken 2021ean
Gehienak Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) milizianoak izango lirateke. Gainera, 24.700 militar kargutik kendu dituzte 2016ko estatu kolpearen ikerketaren ondorioz.
2021/05/29 - 18:13
2.000tik gora zauritu eta ospitaleak ia kolapsatuta utzi ditu Israelen erasoak Gazan
Israelen eta Hamasen arteko negoziazioa Egipton hastear dagoenean, erasoaren balantzea egin dute Gazan: 260 pertsona hil dituzte eta milaka etxe suntsitu.
2021/05/24 - 13:17
Suu Kyi epaile aurrean agertu da gaur, Estatu kolpeaz geroztik lehen aldiz
Aung San Suu Kyi buru duen NLD alderdia legez kanporatzeko aukera baztertzea galdegin dio EBk Myanmarko batzar militarrari, azaroko hauteskundeetako garaipena garbia eta legitimoa delako.
2021/05/23 - 00:27
Nepaletik atera ezinik egon diren euskal mendizaleak, etxean daude jada
Sergio Bravo eta Txusmi Perez etxean dira jada. Orain dela hilabete joan ziren Nepalera dokumental bat grabatzera. Euren lehenengo aldia izan da Nepalen, eta oso une zailak bizi dituzte.
2021/05/21 - 12:45
Myanmarko batzorde militarrak Suu Kyi kargugabetuaren alderdira desegiteko agindu du
Militarrek izendatutako Hauteskunde Batzordeak "hauteskunde iruzurra" leporatu dio NLDri. Buruzagi demokrata sei delitugatik epaitua izango da, besteak beste Sekretu Ofizialen legea urratzeagatik.
2021/05/13 - 23:09
Nepalek covid-19agatik harrapatuta dauden atzerritarrentzako hegaldiak onartu ditu
Tartean daude Alex Txikon eta Juanito Oiarzabal mendizaleak. Azken horrek laguntza eskatu zien erakundeei herrialdetik ateratzeko.
2021/05/13 - 16:00
Ramadama amaitu da
Mundu osoko milaka musulmanek amaiera eman diote Ramadamari, eta hiru egun irauten duen Id Al-Fitr festari ekin diote. Musulmanentzat bi ospakizun garrantzitsuenetako bat da hori.
2021/05/10 - 14:16
Gutxienez 85 hildako Kabulen, nesken eskola baten aurkako atentatu batean
Hiru leherketa izan dira hazara etniako gutxiengo xiia bizi den auzoko bigarren hezkuntzako eskolaren atarian eta 147 zauritu dira. Nazioarteak gogor gaitzetsi du atentatua.
2021/05/07 - 14:47
Euskal esploratzaile batek Alexandro Handiak egindako bi hiri aurkitu ditu Pakistanen
Miguel Gutierrez-Garitano esploratzaile gasteiztarrak tumulu bat ere aurkitu du, bere garaian Bucefaloren gorpuzkiak gordetzeko egindakoa izan litekeena.
2021/05/03 - 15:03
Prentsa-askatasuna eta kazetariak askatzea eskatu dute 17 enbaxadak Myanmarren
80 kazetari baino gehiago atxilotu dituzte estatu-kolpea jazo zenetik, eta erdiek kartzelan jarraitzen dute oraindik.
2021/05/02 - 17:34
11.000 lagun batu dira Wuhanen, Strawberry musika jaialdian
Pandemiaren sorburuan, Wuhanen, irudi hauek ikusita, badirudi ez dela sekula ezer gertatu. Ostegunetik langilearen eguna ospatzen ari dira Txinan, toki askotan musika jaialdiekin.