Asia
2024/05/14 - 11:22
14 hildako eta 70 zauritu Mumbain, euriaren ondorioz erori den publizitate-kartel batek azpian harrapatuta
Agintariek adierazi dutenez, oraindik pertsona batzuk hesien azpian harrapatuta daude, eta erreskatatzen ari dira; izan ere, 150 ibilgailu inguru gasolindegian zeuden istripuaren unean.
2024/05/12 - 18:59
Gutxienez 37 pertsona hil dira uholdeen ondorioz Indonesia mendebaldean
Montzoiak eragindako euriteek bat egin dute Merapi sumendiaren labarekin, eta horrek okertu egin du egoera. Larrialdietarako zerbitzuek eman dituzten azken datuen arabera, 37 dira hildakoak eta hainbat pertsona desagertuta daude.
2024/05/12 - 12:31
300 hildako eta 1.600 zauritu baino gehiago Afganistanen izandako uholdeen ondorioz
Azken egunotan uholdeak pairatzen ari dira Afganistan iparraldean. Agintariek ohartarazi dutenez, hildakoen kopuruak gora egingo du.
2024/05/04 - 22:32
Vietnamgo gerraren bueltako protesten eta egungoen antzekotasun eta desberdintasunak aztertu ditu EITBk
Palestinarren kontrako genozidioa salatzeko protestak puri-purian dira AEBko unibertsitateetan; Vietnamgo gerrak 1968an eragin zituenak dakartzate gogora. Biak ala biak, hauteskunde urteak AEBn; Mikel Reparaz EITBko nazioarteko arduradunak aztertu ditu bi une historikoak.
2024/05/03 - 12:06
Grafiko interaktiboa: prentsa askatasunaren egoera munduan
Mugarik Gabeko Kazetariak (RSF) gobernuz kanpoko erakundeak urtero kaleratzen duen munduko herrialdeen zerrenda eguneratuta argitaratu du gaur, prentsa askatasunaren mundu egunean.
2024/05/02 - 13:04
Gutxienez 48 pertsona hil eta beste 30 zauritu dira Txinako hegoaldeko errepide bat hondoratu ondoren
24 ibilgailu harrapatuta geratu dira hondoratzearen ondorioz, eta 500 pertsonak parte hartu dute erreskate lanetan. Arrazoiak ikertzen ari dira, baina badirudi azken egunetan eskualdea astindu duten euriteen ondorioz izan daitekela.
2024/04/30 - 14:37
Ruang Indonesiako sumendia erupzioan sartu da berriro
Duela bi aste sumendien aktibitateak gora egin ostean, Ruang Indonesiako sumendia erupzioan sartu da berriro eta 5.000 metrorainoko errauts hodeia bota du. Ondorioz, alerta IV. mailara igo da eta milaka bizilagun ebakuatu behar izan dituzte.
2024/04/23 - 14:43
Txinak uholde masiboak jasan ditu, eta 45.000 lagunetik gora ebakuatu dituzte
Txinako Gobernuak larrialdi neurriak hartu ditu arriskuan egon daitezkeen 127 milioi pertsona babesteko. Denboraleak irudi apokaliptikoak utzi ditu.
2024/04/22 - 16:15
Alex Garcia bizkaitarrari kaltetutako pankrea zatia kendu diote eta errekuperatzen ari da Gurutzetan
Alex Garcia duela hilabete baino gehiagotik zegoen Bangkokeko ospitale batean, pankreatitisak jota, eta ebakuazio zail baten ostean, Gurutzetako ospitalera eraman zuten igandean.
2024/04/22 - 10:03
Albiste izango dira: A21eko emaitzen balorazioa, Alex Garciaren egoera eta 'Koldo auzia'ren ikerketa batzordea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/20 - 23:54
AEBko Behe Ganberak 95.000 milioiko laguntza onartu du Ukrainarentzat, Israelentzat eta Taiwanentzat
Lege-proiektua Senatuan onartu beharko dute orain, eta hor Alderdi Demokratak gehiengo estua du.
2024/04/19 - 11:32
Sei aste iraungo duten hauteskundeak hasi dira gaur Indian
Ia mila milioi boto-emaile dituela, inoizko hauteskunde-prozesu luzeenaren lehen fasea hasiko dute gaur Indian, eta sei aste iraungo du. Narendra Modi lehen ministroaren nazionalismo erlijiosoak hirugarren agintaldia bilatuko du.
2024/04/19 - 09:58
Albiste izango dira: Hauteskunde kanpainaren amaiera, Alex Garciaren etxeratzea eta Israel-Iran
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/18 - 14:54
Indonesiak maila gorenera igo du alerta, Ruang sumendiaren erupzioagatik
Hondamendiak kudeatzeko agentziak sei kilometroko erradioan "berehala" ebakuatzeko eskatu du, eta tsunami arriskua dagoela ohartarazi du.
2024/04/18 - 14:39
Indonesiako agintariek alerta maila gorenera igo dute Ruang sumendiaren erupzioagatik
Gainera, Ruang sumendiaren erupzio etengabeen ondorioz tsunami arriskua handia dela ohartarazi dute agintariek. Bitartean, aurrera darrai 1600 pertsonen ebakuazioak.
2024/04/18 - 10:00
Albiste izango dira: Postaz bozkatzeko azken eguna, Alex Garciaren euskal herriratzea eta Bilboko lapurreta
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/17 - 09:57
Albiste izango dira: Hauteskunde eztabaidaren biharamuna, Pradalesen aurkako erasoa eta Iran-Israel gatazka
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/16 - 09:55
Albiste izango dira: Hauteskunde eztabaida EiTBn, Ekialde Hurbileko gatazka eta Food 4 Future
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/15 - 16:52
Tentsioa Georgiako parlamentuan, atzerriko agenteen legearen ondorioz
Bi legebiltzarkide eskuetara iritsi dira Legebiltzarreko eztabaidan. Legeak "atzerriko eragin-eragile" gisa erregistratzera behartzen ditu finantziazioaren % 20 gutxienez kanpotik jasotzen duten erakunde eta komunikabide guztiak.
2024/04/15 - 10:09
Albiste izango dira: Israel-Iran, hauteskunde kanpainaren azken txanpa eta Munduko Sormen Foroa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.