Titular nagusiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Hauteskunde eztabaida EiTBn, Ekialde Hurbileko gatazka eta Food 4 Future

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Apirilaren 21eko hauteskundeetara aurkezten diren alderdi nagusietako lehendakarigaiak
Apirilaren 21eko hauteskundeetara aurkezten diren alderdi nagusietako lehendakarigaiak. EiTB Media

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko apirilaren 16an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Hauteskunde eztabaida EiTBnGaur, asteartea, EiTBk bigarren hauteskunde eztabaida eskainiko du zuzenean, 22:00etatik aurrera, ETB2n, Radio Euskadin eta eitb.eus-en. Lehendakarigai guztiak batuko dituen telebistako lehen debatea izango da, eta bakarra. Lehendakarigai diren aldetik hauek parte hartuko dute: Imanol Pradales (EAJ), Pello Otxandiano (EH Bildu), Eneko Andueza (PSE-EE), Javier de Andres (PP), Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos), Alba Garcia (Sumar) eta Amaia Martínez (VOX).

- Ekialde Hurbileko gatazka: Azken orduetan Israelek ez du baztertu Iranen aurka beste eraso bat egiteko aukera. Hosein Amirabdolahian Irango Atzerri ministroak ziurtatu duenez, larunbateko erasoa Nazio Batuen Gutunak jasotzen duen defentsarako eskubidea errespetatuz egin zuten. Ameriketako Estatu Batuak eta NATOko kideak, bere aldetik, Israelen eta Iranen arteko tentsioa baretu nahian ari dira.

- Food 4 Future: Gaur, asteartea, irekiko ditu ateak Food 4 Future azokak Barakaldoko BECen. Aurten, berrikuntza gisa, Pick&Pack for Food Industryrekin batera ospatuko da. Hiru egunetan zehar, elikaduraren industriako 8.000 profesional eta 280 enpresa erakusle bilduko dira azokan, eta, antolatzaileen aburuz, 19 milioi euroko inpaktua izango du jardunaldiak EAEn.

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X