Asia
2023/10/09 - 11:51
Gutxienez 2.400 hildako eta 2.000 zauritu eragin ditu Afganistango lurrikarak
Lurrikarak bereziki astindu du Zindah Jan barrutia, Herat probintzian. Bertan dozena bat herrixka erabat suntsituta geratu dira. 1998tik Afganistanen izan den hirugarren lurrikararik hilgarriena da.
2023/09/28 - 13:31
Nagorno Karabajeko errepublikak urtarrilaren 1ean desegingo dela iragarri du
Erabakia "maila politikoan eta segurtasunean dagoen egoera larriari" egotzi dio Gobernuak, Azerbaijanek eremuaren kontrola hartu ondoren. 65.000 pertsonak baino gehiagok, 120.000 biztanletik, ihes egin dute jada Armeniara.
2023/09/28 - 00:40
Iraken ezkontza batean su hartu eta 114 hildako eragin zituen lokalaren jabeak atxilotu dituzte
Ninive izeneko iparraldeko probintzian izandako sutea, suziri eta bengalen erabilerari egotzi diote agintariek. Lokalaren teilatu-sabaia oso errekorrak diren plastikozko-xaflek osatzen omen zuten. Ez zegoen suteen kontrako alarma edo su-hiltze sistemarik.
2023/09/27 - 10:52
Ehun hildako baino gehiago Iraken, ezkontza batean izandako sute batean
Lehen ikerketen arabera, eztei-aretoaren barruan su artifizialak bota dituzte eta horrek eragin du sutea. Lokala oso material sukoiz estalita zegoen, eta, ondorioz, sua berehala zabaldu da.
2023/09/26 - 11:23
Gutxienez 20 pertsona hil dira Karabakh Garaian, erregai-biltegi baten leherketan
Gutxienez 20 pertsona hil eta 300 inguru zauritu dira Karabakh Garaian izandako leherketa baten ondorioz. Lurralde hau Azerbaijanek okupatu zuen joan den irailaren 19an abiatutako 24 orduko eraso militarrean.
2023/09/26 - 11:07
Erregai-biltegi baten leherketak dozenaka hildako eta ehunka zauritu utzi ditu Karabakh Garaian
Zauritu gehienak larri edo oso larri daude. Karabakh Garaia Azerbaijanek okupatu zuen joan den irailaren 19an abiatutako 24 orduko eraso militar batekin.
2023/09/25 - 00:06
Armeniako eta Azerbaijango buruzagiak urriaren 5ean bilduko dira Granadan, EBren babespean
Emmanuel Macron Frantziako presidentea, Olaf Scholz Alemaniako kantzilerra eta Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentea ere izango dira bertan, Armeniako Irrati Publikoak iragarri duenez.
2023/09/20 - 14:43
Karabakh Garaiaren aurkako eraso militarra eten du Azerbaijanek
Dirudienez, Karabakh Garaia errepublika izendatu zuten agintariek amore eman eta onartu egin dute taldeak armagabetzea.
2023/09/01 - 14:16
Txina Saola tifoiaren talkarako prestatzen ari da
Agintariek alerta maximoa ezarri dute 200 km/h-tik gorako haizeekin gerturatzen ari den tifoiagatik. Gaur arratsaldea eta larunbat goiza bitartean espero da lurra jotzea, eta euri eta ekaitz handiak utziko ditu.
2023/08/11 - 17:00
100 korear katoliko inguru Mundakan izan dira, Lisboan egin den Gazteriaren Mundu Jardunaldiaren harira
Lisboatik Koreara itzuli aurretik herri txiki batean fedea nola bizi duten jakin nahi izan dute eta Mundakan egin dute geldialdia. Egunotan elizkizunak koreeraz eta gaztelaniaz ospatu dituzte Mundakan, herritarrek ere parte har zezaten.
2023/08/07 - 14:12
Daniel Sancho gazte espainiarra espetxean sartu dute Thailandian, hilketa leporatuta
29 urteko gizonezkoari Edwin Arrieta Arteaga zirujaua hiltzea leporatzen diote. Gaztearen familiak oharra kaleratu du, bereziki hedabideei "aurretiazko epaiketarik ez" egiteko eskatuz.
2023/07/27 - 22:48
2023ko uztaila, inoizko uztailik beroena
2023ko uzgtaila inoizko beroena izaten ari da mundu osoan, erregistroak daudenez geroztik. Orain arte, batez besteko tenperatura 16,95 ºC-koa izan da, 2016ko uztaileko 16,63 ºC-ko errekorra gaindituz. Iraunkortasunaren Behatokiaren arabera, bero-boladak nabarmen larritu dira 2015etik.
2023/07/27 - 17:39
2023ko uztailaren 6a, inoizko egunik beroena
Gainera, 2023ko uztaila inoiz erregistratu den uztailik beroena izatea espero da, Copernicus Klima Aldaketaren Zerbitzuak gaur argitaratutako datuen arabera.
2023/07/10 - 14:16
Asiako nekazariak gauez lan egiten hasi dira beroa ekiditeko
Uda honetan Asia hegoaldean jasaten ari diren tenperatura altuek (37-38 ºC egunero) langile askoren ohiturak aldatzea ekarri dute. Arroza landatzen duten nekazariak, adibidez, gauez hasi dira lan egiten, eurentzat eta landarearentzat hobea delako.
2023/06/05 - 14:45
Milaka pertsona sumendi batera igo dira Indonesian, antzinako erritu erlijioso baten baitan
Milaka fededun sumendi aktibo batera igo dira Indonesian antzinako erritu erlijioso bat egiteko. Urtero biltzen dira arbasoen eta jainko hinduen ohoretan; mota guztietako eskaintzak jaurtitzen dizkiete eta komunitatearentzat oparotasuna eskatzen diete.
2023/06/01 - 09:26
Munduan bost herrialdek bakarrik ematen dituzte lan-bajak hileko mingarriengatik
Hileko ezgaitzaileengatik bajarako eskubidea aitortzen duen nazioarteko herrialde bakanetako bat da jada Espainiako Estatua. Europan aitzindaria da neurria. Mexikon eta Kolonbian ere antzeko legeak izapidetzen ari dira.
2023/05/15 - 22:08
Maiatzaren 28an lehiatuko dira Erdogan eta Kiliçdaroglu: bigarren itzuliko gakoak
Erdogan agintetik kendu nahi du Kiliçdaroglu oposizioburuak, eta horretarako, Turkiak bizi duen krisi ekonomikoa eta errepresio soziala izango dira erabiliko dituen argudioak. Nolanahi ere, egungo presidenteak ez du aurreikusten zen adin babes galdu. Boto ultranazionalista izango da gakoa.
2023/04/20 - 11:37
Gutxienez 78 pertsona hil eta dozenaka zauritu dira Yemengo hiriburuan izandako jende pilaketa batean
Gutxienez 78 pertsona hil eta 139 zauritu dira Sanako hiri zaharrean izandako ihesaldi batean. Tragedia ramadanaren amaierarako antolatutako laguntza banaketa zentro batean gertatu da.
2023/04/16 - 14:18
Indiako politikari ohi bat zuzenean hil dute kameren aurrean, Poliziaren esku zela
Atiq Ahmed Indiako politikari ohia eta Ashraf bere anaia tiroz hil dituzte komunikabideen aurrean, Uttar Pradesh estatuko Poliziak medikuarenera eskoltatzen zituen bitartean. Hilketagatik atxilotuta zegoen politikari ohia.
2023/04/15 - 16:42
Indiak Txinaren biztanleria gainditu du eta hazkunde demografiko betean dago; Txina, aldiz, beherantz doa
Munduko demografiaren argazkia aldatu egin da egunotan. Lehen aldiz, Txina ez da munduko herrialderik jendetsuena, India baizik. Txinak jaiotzak kontrolatzeko ezarritako politiken ondorioz, bere populazioak garapen hori izan du, urtez urte behera eginik. Aldiz, Indiak goraka egin du etengabe.