2023ko uztailaren 6a, inoizko egunik beroena
EBren finantzapeko Copernicus Klima Aldaketaren Zerbitzuko (C3S) ERA5eko datuen arabera, uztaileko lehen hiru asteak inoiz erregistratutako beroenak izan dira, eta hilabetea inoizko uztail eta hilabeterik beroena izateko bidean da. Gainera, hilaren 6an inoizko egunik beroena izan zen, 2016 urtean ezarritako marka gaindituta.
Tenperatura horiek Ipar Amerikako, Asiako eta Europako eremu zabaletako bero boladekin lotuta egon dira, eta Kanadako eta Greziako baso suteekin batera, pertsonen osasunean, ingurumenean eta ekonomietan eragin handia izan dute.
Uztailaren 6an, gainazaleko airearen eguneko batez besteko tenperatura globalak 2016ko abuztuan ezarritako marka gainditu zuen, eta erregistratutako egunik beroena izan zen, uztailaren 5a eta 7a ondotik dituela. Halaber, uztaileko lehen hiru asteak inoiz izan den hiru asteko aldirik beroena izan dira, eta batez besteko tenperatura globalak aldi baterako gainditu zuen 1,5 ºC-ko atalasea, industriaren aurreko mailaren gainetik, hileko lehen eta hirugarren asteetan (behaketa errorearen barruan).
Maiatzaz geroztik, itsas azaleraren munduko batez besteko tenperatura urte sasoirako aurretik behatutako balioen oso gainetik egon da, eta horrek lagundu du uztaila bereziki beroa izaten.
Copernicusek nabarmendu du "oso litekeena" dela 2023ko uztaila uztailik beroena izatea, baita hilabeterik beroena ere, ekaineko datu historikoen ondoren.
Muturreko eguraldia
"Uztailean milioika pertsonari eragin dien muturreko eguraldia, zoritxarrez, klima aldaketaren errealitate gordina eta etorkizunaren aurrerapena da", adierazi du Petteri Taalas irakasleak, Munduko Meteorologia Erakundeko (MME) Idazkari Nagusiak. "Berotegi efektuko gasen emisioak murrizteko beharra inoiz baino premiazkoagoa da. Klimaren aldeko ekintza ez da luxua, betebeharra baizik", gaineratu du.
MMAk aurreikusten du % 98ko probabilitatea dagoela hurrengo bost urteetako bat gutxienez erregistratutako beroena izateko, eta % 66ko probabilitatea 1850-1900eko batez bestekoaren gainetik aldi baterako 1,5 ºC gainditzeko gutxienez bost urte horietako batean.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.
Motor gidari bat hil da Lezon izandako trafiko istripu batean
Istripua GI-3440 errepidean gertatu da, Lezon, 18.00ak aldera. Osasun arloko langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute suspertu, eta hil egin da. Istripuaren ondorioz, zirkulazioa eten egin behar izan dute bi noranzkoetan. Gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira.
La Oreja de Van Goghen abestiak ardatz, Donostia ezagutzeko tour turistiko bat sortu dute
Lander Agirreurreta donostiarrarekin batera, pop talde ezagunaren abestietan aipatzen diren txokoak bisitatu ditugu.
Txosnetan ez da kontzerturik egongo abuztuaren 5ean Gasteizen, 14an Donostian eta 26an Bilbon
Kontzertu horiek bertan behera geratu dira ikuskizunetako langileek deitutako grebaren ondorioz.
Goizeko auto-ilaren ondoren, normaltasuna berreskuratu du zirkulazioak AP-8an eta A-1ean
Irteera operazioa dela eta, ibilgailu ugari pilatu dira goizean goizetik, Frantziatik penintsularen hegoaldera. Araban, A-1 autobidean, Gasteiz parean eta Madrilerako bidean sortu dira pilaketak.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, gazte bati lapurreta egiten eta hiltzen saiatzea egotzita
Atxilotua, 27 urtekoa, 21 urteko mutil baten furgonetan lapurreta egiten saiatu da lagun batekin, eta biktimak aurre egin die.
Bi pertsona zauritu dira Saratsan, bi ibilgailuk talka eginda
Istripua 18:00ak aldera jazo da, N-240-A errepidean. Gizonak gerrialdeko min arina izan du, eta emakumeak, berriz, hainbat kolpe jaso ditu, eta haren zaurien pronostikoa erreserbatua da.
Pertsona bat zauritu da A-8an, Muskizen, Bilborako noranzkoan, autoa iraulita
Istripua 17:55 aldera jazo da, eta ibilgailua A-8 autobideko eskuineko eta erdiko erreietan traban geratu da; ondorioz, kilometro bateko ilarak sortu dira inguruetan, Bilbora bidean.
Euskarabenturak Getxon amaitu du bere ibilbidea, 650 kilometro egin ostean
130 gaztek Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatu dituzte, euskara ahoan, lagun berriak eginez eta esperientziak bilduz bihotzean gordetzeko. Ostiral goizean erantzi dituzte duela 31 egun Atharratzen jantzi zituzten oinetakoak, baina abenturak utzi dien arrastoa ez dute inoiz ahaztuko.
Gasteizek 1.000 lokal etxebizitza bihurtzeko bidea ireki du
Proiektuak eraldaketatik kanpo utziko ditu Alde Zaharra, Zabalgunea, Arriagako zati handi bat eta Salburuko zein Zabalganeko finkatu gabeko eremuak, eta etxebizitza berriak titularraren ohiko bizileku iraunkor gisa erabili beharko dira.