Aste Santua
2017/04/13 - 17:13
Arazoak sortu dira bidaiari gehien biltzen diren egunean
Termibus txiki geratu da eta Loiun, overbooking arazo batek lurrean utzi ditu 13 bidaiari. Forondan gaur, ezohiko mugimendua izan dute. 24 orduan, 9 hegaldi igaroko dira bertatik.
2017/04/13 - 16:55
Hotelen okupazioa ia erabatekoa da Gasteizen
Turistek inguruak ezagutzeaz gain, hiriko historia ezagutzeko bisita gidatuak egiten dituzte Turismo Etxeko gidekin
2017/04/13 - 16:03
Auto-ilara luzeak, euskal errepideetan
Auto-ilarak nonahi izan dira, goizean goizetik, batez ere ohiko lekuetan. El Hayan, esaterako, ia 30 kilometrokoak izan dira Kantabriarantz.
2017/04/13 - 14:41
Lan bila dabiltzanentzat aukera ona izaten da Aste Santua
Aurreikuspenen arabera, 11.400 kontratu sinatuko dira Hego Euskal Herrian. Turismoari lotutako sektoreetan izango dira gehienak.
2017/04/12 - 15:49
Loiun 765 hegaldi programatu dituzte Aste Santurako
Mugimendu handiena gaur izango da 146 hegaldirekin. Helmugak, Europako hiriburuak eta Kanariar irlak dira gehienbat.
2017/04/11 - 16:16
Azkoitian, lehendabizikoz, emakumeek eramango dute pauso bat prozesio osoan
Jendea behar omen zen eta euren burua aurkeztu zuten. Eliza barruan gertatzen ari den irekiera prozesuaren barruan kokatzen dute euren partehartzea.
2017/04/11 - 12:23
Malagako Gatibuaren prozesioa ihesaldian bukatu da bart
Antza bi pertsona borrokan hasi ziren eta eraso terrorista bat gertatzen ari zen zurrumurrua zabaldu zen. Jendea korrika atera zen ihesean. Bi pertsona zauritu ziren.
2017/04/06 - 16:21
%90eko okupazioa espero de Aste Santuan
Aste Santuan hotelen opukazioa Euskadin %90ekoa izango da. 40.000 bisitari etoriko dira, eta batez beste 133 euro gastatuko dute eguneko.
2017/04/06 - 15:15
Aste Santuan Euskadiko hotel-plazen % 90 betetzea espero dute
Turismo sailburuaren esanetan, aurreikuspenak 'baikorrak' dira, 'nahiko batezbesteko uniformea baitago lurralde guztian barrena'.
2017/04/06 - 13:41
Eguraldi bikaina, Aste Santuari ekiteko
Britainiar uharteetan kokatutako antizikloi bati esker, zeru urdinak eta tenperatura atseginak izango ditugu larunbatetik asteazkenera.
2017/03/14 - 16:05
Karapaixoa egiten ikasi dugu. Zer den ez al dakizu?
Debagoienan besoetakoari ezkongabe dagoen bitartean oparitzen zaion opila da karapaixoa. Rakel Arenazak azaldu dizkigu sekretuak Faktorian.
2016/03/27 - 20:02
Ia 15.000 lan-kontratu sortu dira Aste Santuan EAEn
Igoera nabarmena sumatu da, iazko Aste Santuko datuekin alderatuta. Guztira, % 3 igo da kontratazioen kopurua.
2016/03/26 - 18:05
Basque Fest, Bilbo gertutik ezagutzeko aukera
Bilboren historia, gastronomia eta kultura ezagutzeko aukera eskaintzen ari da Basque Fest jaialdia egunotan.
2016/03/25 - 14:34
Segurtasun neurriek eragin zuzena dute Jerusalmengo Aste Santuan
Ostiral Santua Jerusalemen, urteko prozesio sinbolikoena. Mundu osotik etorritako fededunek Jesusen gurutze-bidea gogoratu dute segurtasun neurri berezien artean.
2016/03/24 - 17:42
Iruñeko hotelak, beteta
Ez dira sanferminak, baina turistak erruz dabiltza Iruñeko kaleetan. Hiriko hotelak ere, beteta daude.
2016/03/21 - 10:28
Eguraldi aldakorra Aste Santuan
Ostegunean eta ostiralean zertxobait bustiko du. Larunbatean, hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta eguraldi lehorra izango dugu. Igandean, aldiz, tenperaturek behera egingo dute eta euria egingo du.
2016/03/16 - 15:02
Sanchez eta Iglesias 'Aste Santua baino lehen' bilduko dira
15 minutuz hitz egin dute biek telefonoz, eta euren arteko "elkarrizketa normaltzea ona" dela nabarmendu dute.
2015/04/04 - 16:42
Basque Fest, orotariko ekimenak Bilbon
Bilbon, hirugarren urtez ari dira Basque Fest jaialdia ospatzen, bertakoentzat zein kanpokoentzat. Aurten, Erriberatik Zabalguneko merkatura pasatu dute euskal diseinatzaileen azoka.
2014/04/22 - 14:04
Hildakorik ez Aste Santuan EAEko errepideetan
Ibilgailu kopuruak gora egin du gure errepide sarean eta guztira 70 istripu izan dira; 21ean pertsonaren bat zauritu da, eta gainerako 49etan ez da inor zauritu.
2014/04/19 - 17:21
Getarian eta Zumaian turista ugari, '8 apellidos vascos' filmari esker
Getarian, Zumaian eta Leitzan grabatu zituzten film horren irudi asko. Pelikularen arrakasta medio, Aste Santuko opor hauetan normalean baino turista gehiago izaten ari dira herri horiek. Hainbat herritarrekin hitz egin dugu aparteko egoera horri buruz.