Iragarpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eguraldi bikaina, Aste Santuari ekiteko

Britainiar uharteetan kokatutako antizikloi bati esker, zeru urdinak eta tenperatura atseginak izango ditugu larunbatetik asteazkenera.
Eguraldi ona. EFE
Bi gazte, Donostiako eguraldi onaz gozatzen. EFE

Udaberri giroa, zeru garbiak eta 20 ºC-ko tenperatura maximoak. Aire libreaz gozatzeko moduko eguraldi bikaina. Horixe aurreikusi du Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak Aste Santu hasierarako.

Britainiar uharteetan kokatutako antizikloiak egonkortasuna ekarriko digu datozen egunetan. Ostirala, apirilaren 7a, trantsizio eguna izango da. Egunak laino maskalekin argituko du, baina garbitzera egingo du. Hala, arratsalde eguzkitsua espero da, 18-20 graduko tenperatura maximoekin.

Apirilaren 8a bikain dator: eguzkia eta tenperatura atseginak iragarri ditu Euskalmetek. Haizeak hegoaldetik joko du, eta termometroak 25 ºC-raino igo ahalko dira. Barnealdean apur bat freskoagoak izango dira, baina 20 graduak gaindituko dira, halere. Hego haizea ibili arren, tenperatu minimoak hotzak izango dira barnealdeko zenbait tokitan.

Iganderako, ia ez da aldaketarik izango. Goizean behe-lainoa egongo da, baina gainerako orduetan oskarbi egongo da zerua. Haizeak hegoaldetik jotzen jarraituko du, eta antzeko tenperaturak espero dira. Hori horrela, merkurioa 20-23 graduraino igoko da.

Astea eguraldi egonkorrarekin abiatuko da. Astelehenean, pitin bat egingo dute behera tenperaturek, eta beroenak 19 eta 21 gradu artean egongo dira. Eguraldi argia izango da nagusi.

Astearterako, apirilaren 11rako, iparraldeko haize fina ibiliko da. Haize aldaketaren ondorioz, hodeiak agertuko dira zeruan, batez ere kostaldean, baina giro politaz gozatu ahalko dugu. Tenperaturak apur bat jaitsiko dira, maximoak 18-20 gradukoak izango baitira.

Asteazkenean, hodeiak eta ostarteak izango dira zeruan, baina arratsalderako garbitzera egingo du. Haizeak ipar-ekialdetik joko du, eta tenperaturak antzeko balioetan mugituko dira: beroenak, 18 eta 20 gradu artean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X