Aste Santua
2022/04/17 - 18:30
Veronica Serrano, Tuterako "aingerua"rekin egon da gaur ETB, nola prestatzen zen ikusiz
Urtero legez, Pazko Igandean, aingeruaren jaitsiera izan da Tuterako Foruen plazan, Jesus berpiztu dela iragartzeko. Zazpi urteko neskatxoak emozio handiz bizi izan du jaia eta aingeru ohiak babesa ematera joan dira.
2022/04/17 - 13:47
Aste Santuak Euskal Herrian utzi dizkigun irudiak
Turistek, eguzkiak eta lainoak gure paisaiak apaindu dituzte egunotan eta, gainera, ilargi arrosa ere izan dugu gozagai. Hona hemen Aste Santua Euskal Herrian uzten ari den irudi politenetako batzuk.
2022/04/16 - 22:44
Jesus Cepeda artista sevillarraren Kristoa ezingo dute igande honetan Bilbon atera
Arazo teknikoak direla eta, ez da iritsiko, 3 urteko lanaren ostean. Teknikariek uste dute arriskutsua izan zitekeela ateratzea, eta datorren urtean erakutsi ahal izatea espero dute.
2022/04/16 - 17:20
Arabako kanpinak bete egin dira Aste Santuan
Mendia, aire librea, askatasuna eta lasaitasuna bilatzen dute, eta haurrekin joateko leku aproposak izaten dira. Pandemiak ere izan du eragina.
2022/04/15 - 22:35
Asteko prozesiorik jendetsuenak egin dituzte Ostiral Santuan
Tradizio handikoak dira ostiraleko prozesioak Euskal Herrian. Bilbo, Iruñea, Hondarribia eta Segurako kasuak, adibidez, baita Balmasedako Pasio Biziduna ere.
2022/04/15 - 16:50
Espainiar Estatuko biztanleen % 40 ezin da oporretara joan arrazoi ekonomikoak tarteko
Oporretara ez joateko motiboak asko izan litezke: lana edota planifikazio edo gogo falta. Baina, noski arrazoi nagusia diru falta da. Espainiako estatistika institutuaren arabera, estatuko biztanleen % 40 ezin da oporretara joan arrazoi ekonomikoak tarteko.
2022/04/15 - 16:36
Autokarabanentzako guneak, beteta Aste Santuan
Euskal Herriko autokarabanetako parkinak beteta daude Aste Santu honetan, askori lekua topatzea ere kostatu zaie. Pandemia garaian autokarabanen eskaera handitu egin da eta jarraitzen du.
2022/04/15 - 16:20
Gero eta turista gehiagok erabakitzen dute gure hiriburuak gidari batekin ezagutzea
Turismo gidariek 2019ko zifrak berreskuratu ez ezik, nabarmen hobetu dituzte datuak eta zenbait kasutan eskari handiari ezin erantzuna eman dabiltza.
2022/04/15 - 16:16
Kostaldeko herriak bisitariz bete dira
Eguraldiak asko lagundu ez badu ere, milaka dira Ostiral Santu honetan euskal kostaldea bisitatzen ari diren turistak. Herri hauetako ostalari eta dendariak pozik daude bisitariekin.
2022/04/15 - 14:24
Jendetza bildu da Balmasedako Pasio Bizidunean
Covid-19aren pandemiaren ondorioz bi urtez bertan behera geratu ostean, Balmasedak bere ohiko Pasio Biziduna berreskuratu du. Antzezlanean 350 pertsonak haru dute parte.
2022/04/14 - 22:44
Inoiz baino emakume gehiagok parte hartu dute Segurako Ostegun Santuko prozesioan
Jendetza inguratu da Segurara antzinako tradizioa ikustera. Gipuzkoan Ostegun Santuan ateratzen den prozesio bakarra da.
2022/04/14 - 22:27
Bueltan da Aste Santuko turismoa, ezagutzen genuen bezala
Estatuko turistak nagusi badira ere, munduko hainbat herrialdetatik ere iritsi dira bidaiariak Euskal Herrira. Hainbat euskal herritar inguruko autonomia erkidegoetara eta Landetara joan dira.
2022/04/14 - 19:46
Osasunaren Prozesioa Bilboko kaleetan barrena ibili da Ostegun Santuan
Bilbon Aste Santuko hirugarren prozesioa ospatu da gaur eguerdian. San Bizente parrokian hasi da Osasunaren Prozesioa.
2022/04/14 - 19:21
Bi urteren ondoren, jendez beteta itzuli da Baionako Xingarraren azoka ohiko formatu eta egunetan
Ipar Euskal Herrira egin dutenek badute pisuzko zita Baionan: xingarraren azoka hasi baita. Jendetza bildu ohi duen jaia da, eta aurten gainera bere esentzia berreskuratuko du. Iaz ez bezala, murrizketarik gabe ari dira egiten eta.
2022/04/14 - 16:55
Bilbao Basque Fest jaialdia martxan da, pandemia dela eta bi urtez etenda egon ondoren
Bart hasi zen Euskal Kulturaren Jaialdia eta goizean euskal gastronomiari eta turismoari eskainitako karpa ireki dute Bilboko Areatzan.
2022/04/14 - 16:37
500 bisitari sartu litezke egunean Urederrako erreserban eta Aste Santuko sarrera guztiak aspaldi agortu ziren
Turista oldeen eraginez, Urederra ingurua izugarri kaltetzen ari zen eta muga zorrotzak ezarri zituzten. Bisitariek gutxienez hilabeteko aurrerapenarekin hartu ohi dituzte Urederrarako sarrerak.
2022/04/14 - 16:30
Turista ugari Euskal Herrian, Aste Santuko lehen egun honetan
Pandemiaren puntu honetan lasaiago datoz eta disfrutatzeko gogo handiagoarekin. Gehienak Espainiar estatukoak dira. Tabernariak pozik daude Aste Santua ondo hasi delako.
2022/04/14 - 16:08
Nola aldatu da Aste Santua bizitzeko modua azken 40 urteetan?
ETBk berrogei urte bete behar dituela aprobetxatuz, Aste Santua bizitzeko modua nola aldatu den aztertu dugu. Izan ere, orain lau hamarkada ia ez zen turistarik etortzen EAEra opor labur hauek igarotzeko. Bada, baina, denbora tarte honetan aldatu ez den zerbait: prozesioak.
2022/04/14 - 14:34
Ia pandemia aurretik adina bisitari dituzte Arabako Errioxako upategietan
Arabako Errioxan sektorea jarduna berreskuratzen ari dela diote. Upategietan pozik daude, garai latzen ondotik, aurreikuspenak onak direlako.
2022/04/14 - 14:21
Ostegun Santua zeru estaliarekin esnatu da
Euskalmeten arabera, egunaren lehen partean behe-hodei ugari egongo dira eta arratsaldean zehar ostarteak zabaltzen joango dira.