Aste Santua
2022/04/14 - 12:22
Auto-ilarak daude N-1 errepidean, Armiñonen, Burgosko noranzkoan
Aste Santuko irteera operazioaren bigarren egunean, auto-ilara luzeak daude N-1 errepidean Armiñonen, Burgosko noranzkoan, eta AP-8 errepidean, Irunen, Iparralderako noranzkoan.
2022/04/13 - 20:29
Euskadik Estatuko araudia onartu arte itxarongo du ikastetxeetan musukoak kendu ala ez erabakitzeko
Nahiz eta Osasun ministroak ikastetxeetan maskarak jantzi beharko ez direla argi utzi, Aste Santuko oporretatik bueltan nola ekin azalduko die Hezkuntza Sailak zentroei.
2022/04/13 - 16:41
Ezohiko bi aste santuren ondoren, Ipar Euskal Herriko jatetxe eta hotelek gogoz hartu dituzte bisitariak
Bisitarien mugimendua hasi da Ipar Euskal Herrian, baina datozen egunetan areagotu egingo dela aurreikusten dute. Ostatu eta jatetxeetan hasi dira jendearen etorrera nabaritzen.
2022/04/13 - 16:35
Iruñeko hotelak % 100ean beteta daude, eta Nafarroako landetxeetako okupazioa % 87koa da
Iruñean ia ezinezkoa da ostatua hartzea egun hauetan. Bisita gidatuetan ere tokirik ez dago jai egunetan. Atzerriko bisitariek batez beste bi egun egiten dituzte Nafarroan, estatukoek hiruzpalau.
2022/04/13 - 16:30
Bi urteko etenaldiaren ostean, indarrez itzuli da euskal herritarren bidaiatzeko grina
Egun gutxitarako Landa ingurua edo Estatuko hiriak aukeratu ditu jendeak. Denbora gehiago dutenek kostaldea, irlak edo Europako hiriburuak. Jai egun hauek gurera datozenak ere asko dira.
2022/04/13 - 15:24
Euskal herritar bakoitzak 460 euro gastatuko ditu batez beste Aste Santuan
Gastua % 54 igoko da batez beste aurreko urtearekin alderatuz, pandemia aurreko kopurua ere gaindituz.
2022/04/13 - 14:46
509.000 joan-etorri egingo dira batez beste EAEko errepideetan Aste Santu honetan
Trafikoko zuzendariak adierazi duenez, zirkulazio-fluxu handienak A-8 autobidean, Kantabriarekiko lurralde-mugan, AP-8 autobidean Biriatuko ordainlekuan eta AP-1 eta A-1 errepideen arteko lotunean izango dira.
2022/04/13 - 14:45
509.000 desplazamendu espero ditu Trafiko Zuzendaritzak, pandemia aurreko joan-etorri kopurua berreskuratuta
Gaur 15:00etan abiatuko da irteera-operazioa eta gaur eta bihar goizean espero da trafiko gehien. Arretaz gidatzeko dei egin dute, istripuak eta biktimak egotea saihesteko.
2022/04/13 - 13:39
Basque Fest 2022 egitaraua: zer egin dezaket Bilbon Aste Santuan?
Kontsultatu hemen Bilbon Aste Santuan egin ditzakezun planak.
2022/04/13 - 11:13
Joan-etorri handiko eguna Loiuko aireportuan
Mugimendu handiko eguna da gaurkoa Euskal Herriko aireportuetan. Loiun, esaterako, 123 hegaldi izango dira egun osoan. Astelehenera bitartean 741 aurreikusten dira.
2022/04/12 - 21:01
Hasi da opor-ontzien denboraldia Bilboko Portuan
Inoizko denboraldi onena espero dute Getxon. Izan ere, aurten 100.000 turista eta 70 ontzi heltzea aurreikusten da. Lehen biak, 'Sky Princess' eta 'Britannia', astearte honetan porturatu dira.
2022/04/12 - 15:27
Nola saihestu ditzaket lapurretak nire etxebizitzan Aste Santuan?
Aste Santuaren bueltan, Ertzaintzak eta udaltzaingoek hainbat gomendio eman dituzte etxebizitzetan lapurretak saihesteko. Arreta jarri dute prebentzioan, neurririk garrantzitsuena baita.
2022/04/12 - 14:19
Aste Santuko eguraldia: oro har, egonkor eta ia prezipitaziorik gabe
Ostiraletik aurrera, egonkortzera egingo du aroak, eta batez ere asteburuan, eguzkitsu egongo da zerua, 20 ºC-ko tenperatura maximoekin.
2022/04/08 - 22:51
Pandemia aurreko itxura berreskuratuko dute oporleku askok
Sumendiak utzitako paraje ikusgarriak turistaz betetzen hasi dira La Palman. Benidorm ere turistaz beterik dago, eta Sierra Nevadako eski estazioak ohiko itxura hartu du. Gainera, Andaluzian prozesioak berreskuratuko dituzte. Madrilgo tren geltokia eta aireportua lepo daude, maletak gora eta behera.
2022/04/08 - 22:41
Maleta mugimendu handia Euskal Herriko aireportu eta autobus geltokietan
Hegaldi kopurua nabarmen hazi da aurtengo Aste Santuan. Iaz, oporraldi osoan, 196 operazio izan ziren. Aurten, ostiralean bakarrik, 131 izan dira. Halaber, datozen egunotan, 21.000 operazio espero dira Bilboko Intermodalean.
2022/04/08 - 21:06
Guggenheim Bilbao Museoa egunero egongo da zabalik Aste Santuan, ordutegi zabalagoarekin
Museoa 10:00etatik 19:00etara egongo da zabalik, larunbat honetatik apirilaren 24ra bitarte.
2022/04/08 - 21:00
Gasolinak eta gasolioak historiako Aste Santurik garestiena izango dute nahiz eta beherapena aplikatu
Erregaien prezioek markak hausten jarraitzen dute, nahiz eta duela astebete indarrean sartu zen beherapenak kontsumitzaileei arnas pixka bat hartzeko aukera eman.
2022/04/07 - 17:19
Bizkaibusek Gaztelugatxeko Donieneko eta Laida eta Lagako hondartzetako zerbitzuak indartuko ditu Aste Santuan
Zerbitzu berria larunbat honetan, apirilaren 9an, jarriko da martxan eta apirilaren 24ra arte luzatuko da.
2022/04/07 - 16:45
Hirietatik kanpo ere Aste Santurako primerako aurreikuspenak
Hiriburuetatik kanpo ere aurreikuspen onak dituzte Aste Santurako. Egun gorrietan pandemiaren aurretiko egoerara itzultzea espero dute.
2022/04/07 - 16:39
Hoteletako arduradunak itxaropentsu Aste Santuari begira, nahiz eta Pazko asteko erreserbak motel doazen
Okupazioa % 80koa izango da batez beste, baina Aste Aantuko ostegun, ostiral eta larunbatean pandemia aurreko datuak berreskuratuko dira gure hiriburuetan.