Euskal herritar bakoitzak 460 euro gastatuko ditu batez beste Aste Santuan
Euskal herritar bakoitzak batez beste 460 euro gastatuko ditu Aste Santuan, Cetelem Behatokiaren ikerketa baten arabera. Horrek esan nahi du % 54ko igoera izan dela (297 euro) aurreko urteko jai-aldi berarekin alderatuta, baina kontuan hartu behar dira garai hartan mugikortasun-murrizketak zeudela indarrean. Gastuaren igoera horrek pandemia aurreko azken datuak (% 13) ere gainditu ditu. 2019an, gastua 404 eurokoa izan zen.
Inkestatuen % 46k adierazi dute bidaiaren bat egingo dutela, baina galdetutako bitik batek (% 50) adierazi zuten hori pandemia aurretik. Beste batzuek (galdetutakoen % 43) adierazi dute atsedena hartzeko eta lagunekin egoteko aprobetxatuko dutela Aste Santua, eta hamarretik lauk (% 41) esan dute jatetxeetara ere joango direla.
Ikerketaren arabera, euskaldunen laurdenek (% 28) aurreko urtean baino gehiago gastatuko dute. Inkestatuen erdiek (% 51) adierazi dute gastu berdina egingo dutela; % 21ek, berriz, aurreko urtean baino gastu txikiagoa egingo dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda