Aste Santua
2022/04/07 - 11:19
Joan-etorri ugari prestatu dituzte konpainiek Aste Santuan Hego Euskal Herriko aireportuetaik abiatuta
Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko aireportuek beren eskaintza indartu dute ibilbide berri batzuk eta denbora luzez falta izan diren beste helmuga batzuk jarrita.
2022/04/07 - 11:14
Euskadik % 80 inguruko okupazioa espero du Aste Santuko oporraldian
EITB Mediak bildutako datuen arabera, hiriburuetan are handiagoa izango da okupazioa. Bilbon, adibidez, % 90ekoa izango da.
2022/03/28 - 12:15
Javier Hurtado: "Turismo sektorearen pertzepzioa ona da eta Aste Santu ona izatea espero dugu"
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuaren esanetan, turismo sektorearen aurreikuspenak onak dira udari begira ere. Garraiolarien grebari lotuta, lasaitasun mezua zabaldu du.
2022/03/22 - 17:15
200 ekitalditik gora eskainiko ditu Bilbao Basque Fest jaialdiak Aste Santuan
Apirilaren 13tik 17ra, herri kirolak, zinema, gastronomia eta musika ekitaldiak izango dira Bilboko Udalak egokitutako 30 lekutan, festibalaren zortzigarren edizio honetan.
2022/03/17 - 12:28
Aste Santuan Euskadi ezagutzera eta "bizitzera" gonbidatzen ditu bisitariak "Bizit" kanpaina berriak
Ingelesetik "visit" (bisitatu) eta euskaratik "bizi" berbak hartuta, "Bizit Euskadi" kanpaina abiatu du Jaurlaritzak, "esperientzia paregabea bizitzeko aukera" eman nahi dielako turistei.
2021/04/11 - 16:47
Hoteletan okupazioa jaitsi den bitartean, landetxeetan gora egin du
Bilbon, 2019an markak hautsi ziren, % 80-90eko okupazioarekin; aurten % 30ekoa baino ez da izan. Horrek eta prezioen jaitsierak fakturazioan eragin larria izan du: % 80 gutxitu da.
2021/04/06 - 23:28
2.300 isunetik gora jarri dituzte Aste Santuan EAEn, murrizketak ez betetzeagatik
Isun gehienak zirkulatzeko eta gehienez lau pertsona elkartzeko mugak hausteagatik jarri dituzte.
2021/04/06 - 13:01
Rafael Bengoa: "Txertaketa kanpainak ez du laugarren olatua geldituko"
Aste Santuko "murrizketa laxoak" deitoratu ditu Osasun politiketako nazioarteko aholkulariak. Ondorioa "ez da olatutxo bat izango, baina ezta tsunami bat ere", adierazi du.
2021/04/05 - 16:37
Aste Santuan turistek natura aukeratu dute ostatu hartzeko
Landetxeak % 88an egon dira Euskadin Aste Santuan. Hiriburuetako hotelen okupazioa oso bestelakoa izan da Aste Santu honetan; orokorrean % 25 ingurukoa.
2021/04/04 - 21:14
236 arau-hauste salatu ditu Foruzaingoak Aste Santu honetan
Bide segurtasunari dagokionez, larunbat goizean Tafallan Madrilgo 40 urteko gizonezko bat hil zen istripuaz gain, beste 21 bide istripu artatu dituzte.
2021/04/02 - 23:41
Bigarren urtez gelditu dira bertan behera Aste Santuko ekitaldiak Euskadin
Durangon eta Balmasedan, esaterako, saiatu dira tradizioari eusten.
2021/04/02 - 16:44
Azpeitiko lurrun trenak 810 bisitari izan zituen atzo
Bisitak egunotan duen arrakasta ikusita, gerturatzeko asmoa duenak hobe du goiz etortzea, trena galdu nahi ez badu.
2021/04/02 - 16:41
Aste Santuan ez dago tokirik Pozalaguako kobak bisitatzeko
Pandemia aurretik 80 lagun sar zitezkeen orduko Pozalaguako kobetan; orain, berriz, sei baino ez. Jende askok ezingo ditu aurtengo aste santuan behintzat Karrantzako koba ospetsuenak bisitatu.
2021/04/02 - 16:35
Añanako Gatz Haranak erreserba guztiak agortu ditu Aste Santutarako
Aforoen muga dela eta, egunean 200 lagun sar daitezke orain gatzagetan, ohi baino hiru aldiz gutxiago.
2021/04/01 - 23:22
Etxean turista: 'Kilometro 0'ko oporrak aurten Aste Santuan
Zenbait egunetako bidaiatxoak zein 'egunpasak' egiteko, euskal herritarroi turismoa etxean egitea egokitu zaigu aurten.
2021/04/01 - 18:18
Iñigo Urkullu: "Ez dugu neurri gehiago hartzeko zalantzarik izango"
Intzidentzia-tasak EAEn "etengabeko goranzko joera kezkagarria" dagoela islatzen duela ohartarazi du: 292,8 kasu 100.000 biztanleko.
2021/04/01 - 16:35
Jendetza dabil egun hauetan EAEko museoetan
Kulturaz gozatzea izan da EAEko familia askoren hautua egun hauetarako. Hiruburuetako museo nagusienetan jendetza dabil egun hauetan.
2021/04/01 - 16:28
Autokarabana eta furgoneta parkinak beteta, Aste Santuko lehen egunean
Euskal Herriko txoko guztietan ikusi ditugu gaur autokarabana eta furgonetak. Erabiltzaileek diotenez askatasun puntu bat lortzen dute horrela.
2021/03/31 - 23:19
EAEko kanpinak eta landetxeak beteta daude
Erkidego barruko turismoa topera dago eta gaur lehen turistak heldu dira, batez ere, kanpin eta landetxeetara.
2021/03/31 - 16:19
Euskadiko landetxetako erreserba %86koa da Aste Santurako
Ostatuen okupazioari dagokionez, landetxeek estimazio handiagoa dute hotelek baino. Euskadiko landetxetako erreserba %86koa da Aste Santurako.