Añanako Gatz Haranak erreserba guztiak agortu ditu Aste Santutarako
Zure interesekoa izan daiteke
Martutene, espetxe sistemaren eraldaketaren isla
Donostiako espetxeak euskal kartzelen degradazio eta saturazio handieneko garaia ere ezagutu zuen 80ko hamarkadan. 150 preso hartzeko diseinatu zuten, baina 80ko hamarkadan 350 inguru jaso zituen. Atzera begiratuta, espetxe sistemaren eraldaketa ikus dezakegu.
Igorren adingabe bati egindako sexu erasoa salatu eta epaitu dute
Biktimaren familiak umeentzako zerbitzua eskaintzen duen zentro bateko langile baten aurka salaketa aurkeztu zuen, eta auzia judizializatuta dago; laster aterako omen da epaia. Igorreko Udalak gertatutakoa gaitzesteko adierazpen instituzionala onartu du.
Gizon bat larri zauritu dute Irunen arma zuriz eraso eginda
Ustezko inplikatuetako bat, 22 urtekoa, atxilotu dute, eta 21 urteko beste bat ikertzen ari dira, ustez gertakarietan parte hartzeagatik. Ikerketa zabalik dago oraindik, gertatutakoa argitzeko.
Zubietako espetxe berrian sartu gara: honelakoak dira instalazio zabal eta modernoak
30.000 metro koadro baino gehiagoko azalera du, eta euskal espetxe-eredu berritzailea da, adeitsuagoa. Frontoia, kiroldegia, berdeguneak, liburutegia, gimnasioa eta presoen birgizarteratzea sustatzeko beste hainbat zerbitzu ditu.
Santurtzik milaka lagun bildu ditu Euskal Eskola Publikoaren jaian
Santurtziko kaleak eta plazak ekitaldiz, familia-ikuskizunez, tailerrez eta bestelako jardueraz bete dira lehen ordutik, Euskal Eskola Publikoaren izaera irekia eta komunitarioa indartzeko asmoz.
Milioi bat pertsona baino gehiago joan dira aita santuaren mezara Madrilen
Besteekiko jarrera irekia izateko eskatu die Leon XIV.a aita santuak fededunei, batez ere behartsuei, gaixoei, bakarrik dauden pertsonei eta itxaropena galdu dutenei hurbiltzeko, hurkoari laguntzeko jarrera sustatuz.
Bi gizon atxilotu dituzte Gallartako jaietan gazte bati masailezurra haustea leporatuta
Erasoa jasan zuen gaztea Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten larunbat goizaldean, masailezurra hautsita baitzuen.
Labar batetik amildu den gizon bat helikopteroz erreskatatu dute Jaizkibelen
Larunbat arratsaldean erreskatatu dute, 45 urteko gizon bat hainbat metrotatik behera erori ostean. Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko kideek inguru oso malkartsua zela ikusita, helikopteroa erabili dute zauritua bertatik eramateko.
Polarizazioa alde batera uzteko eskatuz hasi du Leon XIV.a aita santuak Espainiara egindako bisita
Madrilera iritsi denean, Felipe VI .a eta Letizia errege-erreginek, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta hainbat agintarik egin diote harrera. 130.000 pertsona zain zituen Madrilgo kaleetan, Errege Jauregiaren eta Nuntziaturaren artean. Iluntzean, 500.000 gazte elkartu ditu otoitz egiteko.
Santurtzik Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatuko du igandean "Ehunetan" lelopean
Musika, kultura, gastronomia, jolasak eta haur, gazte zein helduentzako jarduerak izango dira, eskola publiko inklusibo, euskaldun eta berritzaile bat aldarrikatzeko bidean.