Aste Santua
2021/03/31 - 11:36
Txertaketa estrategiaz arituko dira gaur Osasun Ministerioaren eta erkidegoen bileran
Janssen etxearen txertoa adineko pertsonei ematea eta AstraZenecaren erabilera zabaltzea erabaki du Osasun Publikoaren Batzordeak.
2021/03/30 - 13:40
Giro hodeitsu eta freskoagoa espero dugu Aste Santurako
Egunik onena osteguna izango da, epeletik eta, orokorrean, ateri eutsiko diolako. Ostiralean ipar haizea sartuko da, baina batez ere, larunbatean igarriko dugu tenperatura jaitsiera.
2021/03/29 - 23:23
Aste Santuan ez da txertaketa etengo eta iritsi ahala jarriko dituzte dosiak
Pfizer etxeko 37.000 dosi eta Modernako 22.000 espero dituzte aste honetan. 55 urtetik beherako profesional guztiek jaso dute txertoa.
2021/03/29 - 00:22
Erramu igandeko prozesioarekin hasiera eman dio Jerusalemek Aste Santuari
Iaz bertan behera geratu zen Olibondoen menditik jaisten den prozesioa. Txertaketa masiboari esker, Israelek murrizketak arindu ditu eta Erramu igandeko prozesioa egin da.
2021/03/27 - 14:43
EAEko neurri berriak "inprobisazio eta zentzugabekeriatzat" hartu ditu oposizioak
EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP+Cs taldeek Eusko Jaurlaritza kritikatu dute, "inprobisazioagatik", eta EAJ eta PSEk "egoera aldakorra" dela gogorarazi dute.
2021/03/26 - 21:14
Aste Santu atarian, mugimendu eta joan-etorri ugari izan dira geltokietan
Joan etorri gehienak Euskadi barrukoak, langileak eta ikasleak, asteburua igarotzera etxera gerturatzen.
2021/03/26 - 13:18
Etxeetan bizikideak bakarrik biltzeko araua indarrean sartu da, Aste Santurako
Gaurtik apirilaren 9ra, Lurralde arteko Osasun Batzordeak Aste Santuko oporraldietara onartutako neurriak indarrean egongo dira autonomia erkidego guztietan. Gehiago espero dira EAEn eta Nafarroan.
2021/03/25 - 11:06
Lehendakariak ez du baztertzen mugikortasuna murriztea Aste Santuan
Ostiral honetan mugikortasunaren eta merkataritza-ordutegien murrizketak "gogortu" ditzakeela iragarri du Urkulluk.
2021/03/24 - 14:09
Nafarroak apirilaren 9ra arte luzatu ditu indarrean dauden neurri murriztaileak
Hala ere, Nafarroako Gobernuak ez du baztertzen Aste Santuaren aurretik neurriak zorroztea.
2021/03/24 - 12:57
Aste Santurako neurriak gogortzea eztabaidatuko dute arratsaldean erkidegoek
Jaiegunetarako gutxieneko neurri komunak adostu bazituzten ere, kutsatzeen igoera tarteko, ez dute baztertu are gehiago zorroztea.
2021/03/22 - 15:21
Aste Santuari begira ez da espero aldaketarik murrizketetan
Datuek nabarmen txarrera egin ezik, LABIren aholku batzordea ez da bilduko oraingoz. Jaurlaritzaren ustez, indarrean dauden neurriak berez nahikoak dira.
2021/03/22 - 11:18
"Gabonetan egindako akats bera egiteko zorian gaude", Bengoaren ustez
Osasun sailburu eta MOEko Osasun Sistemetako zuzendari izandakoak "konfinamendu zorrotza" proposatzen du gaur egun ditugun neurriak ez direlako aski aldaera britainiarren aurka.
2021/03/18 - 12:49
San Jose zubian bizikideak bakarrik bildu ahalko dira etxeetan
Atzo sartu zen indarrean Lurraldeen arteko Osasun Batzordean erkidegoek adostutako akordioa. Horren arabera, hainbat murrizketa izango dira zubi honetan zein Aste Santuan.
2021/03/17 - 15:19
San Joseko asteburu eta Aste Santurako neurriak indarrean sartu dira
EAEn ez da ia aldaketarik izango, baina bat gogoan hartu beharrekoa da: etxeetan familia bereko kideak bakarrik elkartu ahal izango dira.
2021/03/11 - 16:27
2022ko erdialdera arte ez gara normaltasunera itzuliko, gehiengo baten aburuz
Galdetutakoen % 10ek uste dute pandemia aurten bukatuko dela. Hori horrela, gizartearen gehiengoak 12-18 hilabete gehiago beharko direla iritzi dio.
2021/03/11 - 15:22
Aste Santuan bizikideak baino ezingo dira elkartu etxeetan
San Joseko asteburu luzean eta Aste Santuko egunetan, bizikideak bakarrik elkartu ahal izango dira etxebizitzetan, Espainiako Gobernuak eta erkidegoek adostutakoaren arabera.
2021/03/10 - 20:24
Erkidegoak itxita egongo dira San Joseko zubian eta Aste Santuan
Baldintza minimoak biltzen dituen ituna adostu dute Lurraldeen arteko Osasun Batzordean. Erkidegoek gainerako neurriak zorrozteko eta malgutzeko aukera izango dute, pandemiaren bilakaeraren arabera.
2021/03/10 - 15:27
Aste Santuan erkidegoetako mugek itxita jarraituko dutela aurreikusten da
Osasun arloko lurraldeen arteko bilerara erkidegoen mugek itxita jarraitzeko proposamena eramango du ministerioak. Onartuz gero, guztiek derrigorrez bete beharko dute
2021/03/10 - 09:33
Gaur erabakiko dituzte San Joseko zubirako eta Aste Santurako murrizketak
Autonomia erkidegoen itxiera perimetrala mantentzea eta etxeratze agindua 23:00etara atzeratzea proposatuko du Espainiako Gobernuak Lurralde arteko Osasun Batzordean.
2021/03/09 - 22:16
Espainiako Gobernuak San Jose zubian ere erkidegoak itxita egotea proposatuko du
Hala eta guztiz ere, neurri aringarririk ere proposatuko du, Aste Santuan eta martxoaren 17tik 21era etxeratzeko agindua 23:00etara atzeratzea, besteak beste.