2022ko erdialdera arte ez gara normaltasunera itzuliko, gehiengo baten aburuz
Euskal gizarteak ez du uste aurten pandemia aurreko bizimodua berreskuratzeko modua izango dugunik, eta gehiengoak 12-18 hilabete gehiago beharko direla aipatu du, EITB Focusen azken inkestaren arabera.
Gizaker inkesta etxeak EITB MEDIAren albistegientzat egindako makroinkestak koronabirusa izan du hizpide, pandemiaren urtemuga betetzen den honetan. Otsaileko azken astean EAEko 1.200 herritarri telefono bidez egindako elkarrizketak ditu oinarri.
Gaur kaleratu den lehen atal honetan, besteak beste, oporrak gertu daudela eta, turismoari eta ostalaritzari laguntzeko asmoz, murrizketak arindu behar ote diren galdetu zaio jendarteari. Gehiengo zabal batek (zehazki, % 78k) ez du uste Aste Santua "salbatu" behar denik; % 15,2k, ordea, beharrezkoa dela iritzi dio.

Udari begira ere, ziurgabetasun handia dago, baina euskal gizarteak ez du horren argi, eta zatituta dago: herritarren ia % 44k akats gisa hartuko lukete osasun neurriak arintzea turismoaren eta ostalaritzaren mesedetan. Kontrako iritzia dutenak, hau da, uda "salbatu" behar dela uste dutenak, % 35,4 dira.

Nolanahi ere, gehientsuenak (% 85,6) zuhurrak dira udako oporrak aldez aurretik antolatzeari begira, eta bilakaeraren "zain" egongo direla nabarmendu dute. Herritarren % 9k bakarrik antolatuko dituzte oporrak aldez aurretik.

Txertaketa gorabehera, murrizketei eutsi
Pandemia aurreko egoera berreskuratzea nahiko urrun ikusten du oraindik euskal gizarteak, eta jakin badaki, txertaketan aurrera eginda ere, ez direla murrizketak desagertuko. Hala, herritarren erdiak (% 49) uste du adinekoak eta talde zaurgarrienak txertatuta daudenean osasun neurri batzuei behintzat eutsi behar zaiela, eta biztanleria osoa immunizatuta dagoenean ere, iritzi berekoak dira galdetutakoen % 49.

Azkenik, koronabirusa dela-eta murriztu dizkiguten eskubideak aldarrikatzeko izan diren protesten eta istiluen inguruan, zatituta dago euskal gizartea. Erdiari "ulergarriak" egiten zaizkio; beste % 44ak, aldiz, uste du ez direla onargarriak.

Fitxa teknikoa
Gizakerrek EITB MEDIAko albistegietarako egindako inkesta EAEn bizi diren 1.200 pertsonari egin zitzaien (400 Araban, 400 Bizkaian eta 400 Gipuzkoan).
La= ±% 2,83, konfiantza-maila % 95, p=q=0´5, EAEko datuetarako. Inkesta hori egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.
Landa-lana 2021eko otsailaren 23tik 26ra egin zuten, telefono bidez.
Galdeketen batez besteko iraupena 11,68 minutukoa izan zen: motzenak 8 minutu iraun zuen, eta luzeenak, 26 minutu.
Zure interesekoa izan daiteke
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.