EAEko neurri berriak "inprobisazio eta zentzugabekeriatzat" hartu ditu oposizioak
EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PP+Csek Eusko Jaurlaritzak pandemiaren aurka borrokatzeko hartutako neurri berriak kritikatu dituzte, "inprobisazioa eta zentzugabekeria" izateagatik, eta Gobernua osatzen duten alderdiek, EAJk eta PSEk, egunero aldatzen ari den egoera batean gaudela esan dute.
Legebiltzarkideek pandemiaren eragina eta Iñigo Urkullu lehendakariak iragarritako neurri berriak izan dituzte hizpide Radio Euskadiko 'Parlamento en las Ondas' saioan.
Zentzu horretan, EAJko legebiltzarkide Leixuri Arrizabalagarentzat, hartutako neurriak LABIren gomendio zientifikoetan oinarritzen dira, baita Bizi Berri III planaren aurreikuspenetan; beraz, bere ustez, "ustekabe gutxi" izan dira, eta "ez dago inprobisaziorik ezta zentzugabekeriarik ere".
"Ospitaleetako presioa altua da eta aldaera britainiarrak asko kezkatzen du", ohartarazi du, eta gehitu du Jaurlaritzak "Europa osoan oso aldakorra den egoera baten aurrean erantzuten diola".
Martxoaren 26a baino lehen eta apirilaren 1etik 11ra arte gaua pasatzeko erreserbak egin dituztenak mugitu ahal izango dira. Horri dagokionez, ordezkari jeltzaleak gogorarazi du Exekutiboak eskatu ziola jendeari ez mugitzeko, baina Aste Santuko erreserbak "kontuan izan beharreko gaia" zela.
EH Bilduko Nerea Kortajarenak, bestalde, esan du azken egunetan gertatutakoa "zentzugabekeria" izan edla, LABI teknikoak esan zuelako ez zirela neurri berriak behar eta 24 ordu beranduago Urkulluk LABI instituzionala deitu zuelako.
"Jaurlaritzak, 24 ordu lehenago neurri murriztaile berririk ez zirela falta esaten zuenak, mugikortasun murrizketak onartzen ditu, eta gero Aste Santua salbatzeko erabakia hartzen du, udalerrien zerrenda gaur argitaratuta, asteartean egin beharrean, eta erreserbak egin dituztenentzat salbuespenak eskainita", kritikatu du.
Bere ustez, "oso bortitza" izango den laugarren olatu baten aurrean gaude, eta horren kontra Euskadin "inprobisatzen da eta txertatzeko orduan azken postuan gaude". "Ez dago inor hau ulertuko duenik. Argiak eta koherenteak izan behar gara, ondo informatu eta nahasmena ez sortu", nabarmendu du.
PSE-EEko bozeramaile Eneko Anduezak esan duenez, inork ezin du pentsatu lehendakaria erabakiak modu "apetatsuan" hartzen ari dela, baina egoera "aldakorra" dela eta horrek "erabakiak hartzera behartzen du2.
"Ez dut uste Jaurlaritza modu arduragabean jokatzen ari denik, baizik eta modu arduratsuan, egunetik egunera aldatzen den egoera baten aurrean", adierazi du, eta gehitu du euskal gizarteak "murrizketak argi dituela".
Bere ustez, oposizioarentzat, Eusko Jaurlaritzak edozer gauza egiten duela, "beti egongo da zerbait gaizki", eta esan du berpiztu behar diren sektore ekonomikoak daudela. Gainera, uste du Turismo Sailaren kanpaina "zuhurtzian" oinarritzen dela.
Isabel Gonzalez Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkidearen ustez, harrigarria da orain dela hiru aste lehendakariak EAE osoko mugikortasuna irekitzea, eta hori "zuhurtzia faltaren" erakuslea dela.
Era berean, pandemiaren kontrako neurri berriak hartzeko orduan ematen den "inprobisazio nabarmena" salatu du, eta ohartarazi du "LABIn deskoordinazioa" dagoela.
Gonzalezek gogorarazi du mugikortasun handiagoarekin "kutsatze eta heriotza gehiago" gertatzen direla, eta esan du erreferentziatzat larunbateko datuak hartuta "hiriburu handiak babestea" nahi dela. "Ausarkeria bat da, jakinda mugikortasuna handiagoa izango dela. Eusko Jaurlaritzak ekonomia jarri du herritarren osasunaren aurretik", esan du.
PP+Cs taldeko Laura Garridoren ustez, bestalde, "nahasmen handiegia" izaten ari da neurrien inguruan. Esan duenez, ematen du LABI teknikoa politikoaren azpian dagoela, erabakiak "irizpide zientifikorik gabe" hartzen omen direlako.
Gainera, Garridok salatu du Jonan Fernandezek ez duela LABI teknikoaren burua izateko profil teknikorik, eta ematen diren "inprobisazioa eta aldaketak" kritikatu ditu, baita "ostalaritza kriminalizatzea" ere.
"Ez dago frotatuta kutsatzeak ostalaritzan ematen direnik. Tabernak ixten badira, jendea etxeetan bilduko da, eta hor neurriak lasaitu egiten dira", esan du. Azpimarratu duenez, Euskadi "txertaketa prozesuaren azken postuan dago, eta kutsatzeen buruan", eta horrek zerbait gaizki egin denaren erakuslea da.
Zure interesekoa izan daiteke
Pradalesek gehiengo sindikala hartuko du, gutxieneko soldataren negoziazioa eta Osakidetzaren gatazka mahai gainean direla
11:00etan Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiarekin bilduko da, eta 12:30ean, Mikel Lakuntzarekin (ELA). Sindikatu abertzaleak Jaurlaritzarekin oso kritiko mintzatu dira, eta Confebasken menera aritzea leporatu diote.
Lehen sektoreari eta Arabako Errioxari babesa agertu diete alderdiek
EH Bilduk sektorearen eta erakundeen artean "partekatutako" estrategia baten alde egin du. PSE-EEren aburuz, "Arabako Errioxa klima aldaketaren aurrean babesteko fronte bat" eratu behar da. PPk uste du landa eremua "abandonatuta" dagoela, eta egoera aldatzeko ekimenak agindu ditu.
Faxismoaren aurkako manifestazio jendetsua Donostian
Ernaik 4.000 lagun bildu ditu Gipuzkoako hiriburuan 'Euskal Herria irabaztera' lelopean. Kontxako banderaren bigarren jardunaldiaren amaierarekin bat egin du protestak.
Rego ministroak erantzukizuna eskatu die autonomia erkidegoei adingabe migratzaileak Ceutatik penintsulara eramateko
Gazteria eta Haurtzaro ministroak azaldu duenez, 2.100 haur migratzaile daude hirian. Asko "oso egoera gogorretatik" ihesean iritsi dira bertara, besteak beste, "sexu-indarkeriatik edo derrigorrezko ezkontzetatik".
Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra
Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.
Irene Monterok primario ireki batzuetara aurkeztuko du bere burua Podemosen hautagaia izateko hauteskunde orokorretan
Ministro ohiak ezker alternatiboa gidatu nahi du, Sumar, IU, Mas Madrid eta Comunsek osatutako koalizioak oraindik hautagairik ez duen testuinguruan.
Javier de Andres Euskadiko PPko presidenteak Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du
Euskadiko PPko presidente Javier de Andresek Alderdi Popularreko Belaunaldi Berriek antolatutako jardunaldi baten amaieran parte hartu du larunbat honetan, Bilbon. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du, eta Henri Parot ETAko buruzagi ohiari hirugarren gradua eman izana aurpegiratu dio.
Eneko Andueza, PSE-EE: "Goazen lehentasun sozialetara"
Euskadiko sozialisten burua Abantoko Burdin Jaian egon da, eta adierazpenak egin ditu bertan bildutako kazetarien aurrean. Lehentasun identitarioen gainetik, bere alderdiak lehentasun sozialak lehenetsiko dituela azaldu du.
Tropa frankistek Errenteria okupatu zutela 90 urte bete direla eta, ekitaldia egin du Udalak
1936ko irailaren 13an sartu ziren indarrez Beorlegi koronelaren tropak. Gertakariok eta ondoren jazotako sarraskia gogoan, lore eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dute gaur, Udalak antolatuta.
Richar Vaquero: "Ezkerraren batasunaren alde lan egiten jarraituko dugu"
Richar Vaquero Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak larunbat honetan abiatu du alderdiaren Herritarren Kontseilu Autonomikoaren urte politiko berria. Lehenengo bileran adierazi duenez, Podemosek "euskal errealitatea batu, ilusioa piztu eta eraldatzeko gai izango den blokea eraiki" nahi du.