Astigarraga
2024/09/30 - 18:21
San Markoko zabortegia behin betiko ixteko lanak hasi dira
Lanak 7 milioi euroan lizitatu dira, eta urte eta erdiko iraupena izango dute. Horrela, duela 20 urte zabortegia berreskuratzeko, ixteko eta zigilatzeko martxan jarri zen proiektuari amaiera emango zaio. Orain, itxi ondorengo ingurumen-kontroleko 30 urteko epea hasiko da.
2024/06/26 - 11:21
Donostialdeko 11 udalerrik taxi-zerbitzua hobetzeko eremu komuna sortu dute
Udalerri horietako taxiek inguruko herrietan eskaini ahal izango dute zerbitzua, une eta egun jakin batzuetan. Baliteke Araubide Bereziko Gunearen zerbitzua uda honetan bertan martxan egotea.
2024/05/22 - 19:18
Munduko sagardo natural onena Gipuzkoan dago
Munduko sagardo lehiaketarik nabarmenenak Zapiain sagardotegia (Gipuzkoa) saritu du sagardo naturalaren kategorian.
2024/03/25 - 23:50
Erkorekak ez du agerraldirik egingo otsailaren 2an, Astigarragan, hil zen gaztearen auzian azalpenak emateko
Diputazio Iraunkorreko Mahaiak uko egin dio EH Bilduk egindako agerraldi eskaera onartzeari, gertakarien berri familiatik gertu zeuden pertsonen bidez izan ondoren. Senideek Ertzaintzaren "basakeria" egon zela uste dute.
2024/03/18 - 18:31
Lau pertsona atxilotu eta zazpi kilo droga atzeman dituzte Donostian eta Astigarragan
Operazioa joan den asteazkenean amaitu zen. Ertzainek susmagarrietako hiru atxilotu zituzten Donostian. Laugarren atxiloketa handik gutxira egin zuten, Astigarragan.
2024/03/15 - 20:25
Hernanik eta Astigarragak neurriak eskatu dituzte, jokaera arbuiagarriek gora egin baitute txotx garaian
Bi herrietako udalek erakunde arteko mahaia eratzeko eskatu diete Aldundiari eta Jaurlaritzari. Bitartean, Zapiain sagardotegiak larunbatetan bazkaririk ez ematea erabaki du.
2024/03/15 - 13:35
Zapiain sagardotegian uko egin diote larunbatetan bazkariak emateari
Jon Zapiainen esanetan, sagardotegi denboraldia sagardoaren garrantzia nabarmentzeko unea da, eta "bazkariak ematen ez dugu hori lortzen". "Lan handia egiten dugu sagardoa balioan jartzeko, eta atzean dagoen inertzia horrek beldurra ematen du, baina, batez ere, pena ematen dit", gaineratu du.
2024/03/15 - 12:39
Xabier Lertxundi: ''Oreka bat topatu behar dugu sagardotegi osteko alboko kalte ugariei aurre egiteko''
Txotx garaian azken urteotan izaten den presentzia handiak era guztietako ondorioak sortzen dituela azaldu du Hernaniko alkateak, eta gaiari "modu integralean" heltzeko erakunde arteko mahai bat eratzeko eskatu du.
2024/03/15 - 12:20
Hernaniko alkatea: ''Neurri integralak hartu behar ditugu sagardogileekin eta erakundeekin elkarlanean''
Xabier Lertxundiren esanetan, modu integralean heldu behar zaio gaiari. Sagardogileekin elkarlanean ari dira, baina "herrira heltzen direnak urrunetik egiten dute eta gure eragin eremua gure eskualdera mugatzen da". Horregatik eskatu dute Aldundiarekin eta Jaurlaritzarekin mahai bat eratzeko.
2024/01/28 - 14:09
Errobiren 70eko euskal rockaren nostalgikoak Astigarragan batu dira bart
Jojo Bordagaraik eta Mikel Artiedak sustatutako "Atzar Hadi" proiektuak kontzertua eskaini du larunbatean Astigarragako Oialume aretoan. Euskal Herriko 70eko hamarkada oholtzara eraman dute, Errobi talde mitikoaren musikatik abiatuta.
2024/01/16 - 15:24
Iñigo Etxezarretak 2024ko Txotx denboraldiari hasiera eman dio
Iñigo Etxezarretak, En Tol Sarmiento (ETS) talde arabarreko abeslariak, hasiera eman dio Gipuzkoako sagardo denboraldiari. 4 milioi litro sagardo egin dira euskal jatorri izenarekin, aurreko urtean baino bi aldiz gehiago.
2023/12/10 - 16:13
Hirugarren solairutik erorita hil zen haurraren familiak Astigarragaren maitasuna eskertu du
Saharako bandera bat eta ikurrina bat buru zirela, Astigarragako Foru Plaza Brahim omentzera joan diren herritarrez bete da eguerdian. Bizilagunek eta Udalak erakutsitako "babesa eta maitasuna" eskertu ditu familiak.
2023/12/07 - 09:04
Astigarragako Udalak babesa adierazi dio hildako haurtxoaren familiari
Xabier Urdangarin alkatea Arrobitxulo auzora hurbildu da urtebete eta erdiko ume bat 3. pisutik amildu ostean. Azaldu duenez, familia lur jota dago, eta Udalaren laguntza eskaini dio.
2023/12/07 - 08:45
Haur txiki bat hil da Astigarragan, hirugarren pisu batetik erorita
Ertzaintzak jakinarazi duenez, ezbeharra Arrobitxulo auzoan izan da, urtebete eta erdiko umetxoa patio batera ematen duen leiho batetik jausi denean.
2023/09/19 - 09:38
Errenterian hilotz topatutako 32 urteko gizonaren heriotza ikertzen ari dira
Donostiako suhiltzaileek erreskatatu dute gorpua gune malkartsu batean, Txoritokieta gotorlekuaren inguruan. Printzipioz, ez du indarkeria zantzurik.
2023/05/25 - 21:35
Sara Majarenas ETAko kide ohia EH Bilduren Astigarragako zerrendatik kanpo utzi du Hauteskunde Batzordeak
Nolanahi ere, zerrenda bera ez du baliogabetu Batzordeak. Auzitegi Nazionalak Majarenas 2028ra arte gaitasungabetuta dagoela egiaztatu eta gero etorri da erabakia.
2023/05/25 - 19:55
Auzitegi Nazionalak egiaztatu du Sara Majarenas ETAko kide ohia gaitasungabetuta dagoela
Fiskaltzak horren berri eman dio Donostialdeko Hauteskunde Batzordeari. Majarenas hamargarrena da EH Bilduren Astigarragako zerrendan.
2023/05/15 - 16:48
Elkarrekin Astigarragan izan da, Gipuzkoan gazteen biztanlegoa haztea lortu duen herri bakarrenetarikoan
Koalizioako kideek ohartarazi dute, baina, biztanle gazte berrien etorreraren arrazoia, egungo turismo motaren ondorioak direla, etxe bila, jatorritik alde egin behar izan baitute
2023/04/22 - 18:12
Erle kopurua nabarmen murrizten ari da klima aldaketaren ondorioz
Polinizazioa egiteko ezinbestekoak dira erleak, eta hainbat lekutan neurriak hartzen hasi dira egoerari aurre egiteko. Astigarragako Zapiain sagardotegian, esaterako, erlauntzak jarri dituzte sagastian, loreen ernalkuntza bermatzeko.
2023/03/22 - 15:59
AHTaren Hernani eta Astigarraga arteko zatia urtebete barru amaituko du Jaurlaritzak
Hernani eta Astigarraga arteko zatiak ia bi kilometro eta erdi ditu eta 94 milioiko inbertsioa behar izan du. Urumea ibaia birritan zeharkatzen du, eta hain zuzen ere uholde arriskua saihesteko zubibide tenkatua egin behar izan dute.