Asturias
2023/07/31 - 18:51
Gutxienez zazpi pertsona larri zauritu dira, Covadongako lakuetara bidean autobus bat iraulita
Larri zauritutakoak Asturiasko Unibertsitate Ospitale Zentralera eta Arriondaseko ospitalera eraman dituzte. Halaber, gutxienez 12 pertsona arin zauritu dira.
2023/07/31 - 17:13
Gutxienez hamar pertsona zauritu dira, Covadongako Lakuetarako bidean autobus bat iraulita
Zauritutako hiru larri daude. 49 pertsona zihoazen autobusean, gehienak umeak. Antza, Covadongako Lakuetarako (Asturias) igoeran, errepidetik atera da ibilgailua eta maldan behera erori da.
2023/07/20 - 19:05
Bost botulismo kasu izan dira Espainian, ontziratutako patata-tortillen kontsumoarekin lotuta
Guztira, zazpi pertsona dira Palacios taldeak banatutako patata-tortillen kontsumoarekin lotutako agerraldiaren eraginpean daudenak, baina bost baino ez dituzte baieztatu: Madrilen, Valladoliden, Asturiasen eta Galizian. Beste bi balizko kasuak dira: Malagan eta Valentzian.
2023/05/29 - 09:16
PPk irabazi ditu udal hauteskundeak Estatuan, eta autonomia gehienetan gobernatu ahalko du
PSOE Gaztela-Mantxan eta Asturiasen nagusitu da berriro, baina Kanarietan eta Extremaduran lehen indarra izan bada ere, eskuinaren batuketak agindu ahalko du.
2023/05/19 - 13:52
12 urteko bi neskato hil dira Oviedon patio batera erorita
Gertakaria goizeko 09:30ak aldera izan da. Polizia gertatutako ikertzen ari da.
2023/05/19 - 12:39
12 urteko bi ahizpa biki hil dira Oviedon, argi-patio batetik behera erorita
Ezbeharra ostiral goizean jazo da, 09:30 aldera. Ikertzaileek baztertu egin dute beste inoren esku-hartzea oraindik argitu behar duten gertaera tragiko horretan.
2023/04/30 - 16:32
Eskola jazarpena salatuta bere buruaz beste egin duen 21 urteko neskaren heriotza, ikerketapean, Gijonen
Asturiasko presidenteak ere iragarri du bere Gobernuak gertatutakoa sakon ikertuko duela. Gaur zabaldu dute gaztearen hil kapera eta bihar izango da hileta, Gijonen. Hil aurretik eskutitz bat argitaratu zuen sare sozialetan; haren ikastetxean bulliynga egin zioten klasekideei leporatzen die ardura.
2023/04/01 - 16:52
Bi sutek jarraitzen dute aktibo Asturiasen; gainerako 69 fokuak egonkortuta daude
Euriak egoera samurtzen lagunduko du. Unerik txarrenean, 135 foku piztuta egon ziren egunotan.

2023/03/31 - 22:33
91 baso sute piztuta daude Asturiasen, eta beste 28 Kantabrian
Hainbat foku daude piztuta ordu honetan, horietako bat Oviedoko atarian, Naranco mendian. Gauean auzo bat hustu behar izan dute, sugarrak oso indartsuak direlako. Haize bortitzak hauspotutako suak eraikin batzuk kiskali ditu.
2023/03/31 - 13:56
Suteek gogor astindu dute Asturias, eta Oviedoko inguruetara heldu dira
Asturiasen azken egunotan ugaritu egin dira baso-suteak eta une honetan 121 foku baino gehiago daude indarrean. Sua Naranco mendira iritsi da eta Oviedotik ikusi daiteke.
2023/03/25 - 18:33
Sestaoko motor-gidari bat hil da Asturiasen izandako istripuan
Ezbeharra 12:45 aldera geratuta da, A-8 errepidean, Colunga parean, oraindik argitu gabeko arrazoiengatik.

2023/03/13 - 16:15
Arku Atlantikoko presidenteek makroeskualde bat sortzea aldarrikatu dute
Horretarako, urteko bigarren seihilekoa baliatu nahi dute Espainiak Europako Kontseiluaren presidentetza izango duela kontuan hartuta. Makroeskualde Atlantikoaren helburua litzateke eztabaidarako eta lanerako foro bat sortzea, zeinetan Gobernuek berdintasunean erabakiak hartu ahalko dituzten.

2023/03/13 - 15:58
Arku Atlantikoko presidenteek makroeskualde bat sortzearen alde egin dute
Urkullu lehendakaria Galizia, Asturias eta Kantabriako presidenteekin bildu da gaur eguerdian Ajuria Enean, lurralde atlantikoen erronka komunei buruzko gogoetak eta ekimenak partekatzeko.
2023/03/13 - 11:25
Revillak Arku Atlantikoaren manifestu bateratua espero du Frantziari AHTren lotura bizkortzea eskatzeko
Urkullu lehendakaria Galizia, Asturias eta Kantabriako presidenteekin batzartuko da eguerdian Ajuria Enean. Lurralde atlantikoen eta Europaren arteko trenbide loturak izango dituzte hizpide, besteak beste.
2023/03/13 - 08:20
Kantauriko eskualdeek trenbide, argindar eta gas konexioak aztertuko dituzte gaur
Bileraren helburua interes komuneko gaiei buruzko ekimenak partekatzea da. EAEko, Galiziako, Asturiasko eta Kantabriako presidenteek lurralde atlantikoen eta Europaren arteko trenbide loturak izango dituzte hizpide, besteak beste.
2023/03/07 - 14:33
Urkulluk Galizia, Asturias eta Kantabriako presidenteak deitu ditu zonalde atlantikoaren interesak jorratzeko
Hilaren 13an egingo den bileraren helburua interes komuneko gaiei buruzko ekimenak partekatzea da. Besteak beste, lurralde atlantikoen eta Europaren arteko trenbide loturak izango dituzte hizpide.

2023/02/21 - 22:58
Karrantzak behar dituen tren hibridoak beranduago helduko dira Kantabriako eta Asturiasko aferaren ondorioz
Bi erkidegoek CAF enpresari egindako eskaeran Bilbo-Santander linearako tren hibrido batzuk zeuden. Horiek, gainerakoak bezala, bi edo hiru urte beranduago iritsiko dira. Horrek eragin zuzena du Karrantzan; izan ere, urteak daramatzate tren, makinista eta mantentze-lanen gabezia salatzen.

2023/02/21 - 22:02
Karrantzak behar dituen tren hibridoak, atzeratuta
Kantabria eta Asturiasko trenen aferak, badu ondoriorik gurean. 2 urteko atzerapena dute dagoeneko, eta diseinu akatsaren ondorioz, are beranduago helduko dira. Karrantzako linea zaharkituta dago, eta arazo teknikoak ohikoak izaten dira.

2023/02/20 - 17:37
Garraioetako Estatu idazkariak eta Renfeko presidenteak kargua utzi dute, trenen polemikaren ostean
Kantabriarako eta Asturiaserako zabalera metrikoko tren berriek sortutako polemikaren ostean iritsi da iragarpena.
2023/02/16 - 15:06
Gorenak berretsi egin ditu Llanesko IUko zinegotziaren hilketagatik auzipetutakoei ezarritako zigorrak
Hala, hilketaren eragileari eta bi egileei 22na urteko espetxe zigorra ezarri die, eta bitartekari lanak egin zituenari, 20koa. Datorren astean kaleratuko da ebazpena osorik, eta orduan ezagutuko dira Gorenaren erabakiaren xehetasunak.