Asturias
2019/06/17 - 15:19
Ardinesen ustezko hiltzaileetako baten behin behineko estradizioa ukatu du Suitzak
Hiru hilabete barru beste delitu batzuengatik epaituko dutelako egin dio uko eskariari Suitzako Fiskaltzak. Horregatik, epe hori beteta, estradizioa berriz eskatzeko galdegin dio Llanesko Epaitegiari.
2019/03/26 - 15:19
'Grande America'ren fuel orbana Asturias aldera doa
Haizeek eta itsas korronteek bultzatuta, orbanetako bat San Vicente de la Barquera (Kantabria) eta Llanes (Asturias) arteko eremura iritsi da, kostaldetik 150 kilometro iparraldera.
2019/02/22 - 07:48
Llanesko hilketagatik Bizkaian atxilotutako hirurak espetxera bidali ditu epaileak
Ostegun gauean argitaratutako autoan, behin-behinean eta bermerik gabe, hiru atxilotuak espetxeratzea agindu du epaileak, hilketa delitua leporatuta.
2019/02/20 - 11:41
Ardinesen hilketaren ustezko eragilearen Llanesko etxea miatu dute bi orduz
Atxilotutako gizona miaketaren lekuko izan da. Hildako zinegotzia handik hurbil bizi zen.
2019/02/19 - 20:31
Senide batek agindu ei zuen Llanesko zinegotziaren hilketa
Antza denez, Javier Ardinesen emaztearen lehengusina baten senarrak agindu zuen haren hilketa.
2019/02/19 - 14:19
Hiru gizon atxilotu dituzte Bizkaian, Llaneseko zinegotzi baten hilketarekin lotuta
Bizkaian atxilotutakoak Guardia Zibilaren kuartel batera eraman dituzte. Halaber, laugarren bat atxilotu dute Suitzan. Francisco Javier Ardines, IUko zinegotzia, kolpeka hil zuten abuztuan.
2019/01/17 - 11:49
Vicente Alvarez Areces Asturiaseko presidente ohia zendu da
Senatari sozialista bart gauean hil da Gijonen, 75 urte zituela.
2018/11/26 - 12:35
EAEko batez besteko erretiro-pentsioa 1.193,2 eurokoa izan da azaroan
EAEko pentsioak Estatuko altuenak dira, eta Asturiaskoak (1.129 euro), Madrilgoak (1.128 euro) eta Nafarroakoak (1.103,9 euro) daude zerrenda horretan jarraian.
2018/10/29 - 21:54
Gomez Ezquerro presoa hurbildu dute, eta Aitor Boresek hirugarren gradua jaso du
Hala, Gomez Ezquerro Coruñatik Asturiasera eramango dute, eta datorren apirilean beteko ditu zigorraren hiru laurdenak. Bores 1998tik dago kartzelan.
2018/09/10 - 11:08
Gizon batek emakume bat hil du Asturiasen
Hilketa matxista bart jazo da La Caridad herrian eta bikotearen bi seme-alabak etxebizitzan zeudela. Gizonak bere buruaz beste egin du ondoren.
2018/09/04 - 00:07
Bost lagun hil dira Avilesen autobus batek zutabe baten aurka talka eginda
Gainera, 15 bidaiari inguru, tartean autobuseko gidaria, zauritu dira Avilesko saihesbidean izandako istripu larrian. Autobusa Avilesetik atera da eta Oviedo-Xixon noranzkoan zihoan.
2018/09/03 - 20:27
Bost lagun hil dira Avilesen autobus batek zutabe baten aurka talka eginda
Gainera, 16 bidaiari inguru, tartean autobuseko gidaria, zauritu dira Avilesko saihesbidean izandako istripu larrian. Autobusa Avilesetik atera da eta Oviedo-Xixon noranzkoan zihoan.
2018/08/17 - 21:14
Llaneseko IUko zinegotzia kolpe bortitzen eraginez hil zela baieztatu du autopsiak
Oraindik ez dira hilketaren arrazoiak ezagutzen, baina Guardia Zibilak zinegotziaren bizilagunak eta inguru hurbilena galdetzen jarraitzen du, gertatutakoa argitzeko asmoz.
2018/08/17 - 20:12
Autopsiak baieztatu du Llaneseko IUko zinegotzia kolpeka hil zutela
Ikertzen jarraitzen dute, xede izanik jakitea nork edo nortzuek hil zuten.
2018/07/18 - 10:24
Neska bat atxilotu dute bikotekidea arma zuriz hiltzea egotzita, Asturiasen
Antza denez, atxilotuak bikotekidea hil zuen eztabaida baten ostean, bere amaren etxean zeudela.
2018/07/06 - 14:38
80 urteko emakume bat hil du bere bikotekideak Asturiasen
Gero, gizonak leihotik behera bota du bere burua, eta bertan hil da.
2018/06/10 - 10:47
Bizkaiko emakume bat hil da Caresko zeharkaldian 30 metrotik behera erorita
Emakumea euskal mendizale batekin ari zen ibilbidea egiten, Asturias bidean. Ez dute oraindik argitu zergatik, baina 30-40 metrotik behera erori da.
2018/03/23 - 16:00
Asturiasen desagertutako emakumeetako batena da EAEko kostaldean aurkitutako gorpua
Gorpua Concepción Barbeira emakumearena da, Castrillon (Asturias) desagertutako martxoaren 2an.
2018/03/07 - 11:00
Emakume baten gorpua aurkitu dute Asturiasen eta beste biren bila ari dira
Arbongo urtegian topatu dute otsailaren 13tik falta zen Paz Fernandez Borregoren hilotza. Halaber, Polizia Asturiasen falta diren beste bi emakumeren bila ari da.
2018/01/08 - 13:29
Hiltzat jo zuten preso batek konortea berreskuratu du, autopsia egiteko zain zegoela
Espetxeko medikuak eta bertaratutako auzitegi medikuak ere hiltzat jo zuten. Hala ere, autopsia egiteko Institutu Anatomiko Forentsera eraman zutenean zurrunga egiten zuela ohartu ziren.