Bost lagun hil dira Avilesen autobus batek zutabe baten aurka talka eginda
Gutxienez bost lagun hil eta 15 zauritu dira Alsa konpainiako autobus batek Avilesen izandako istripuan. Asturiasko larrialdi zerbitzuek eta Guardia Zibilak jakinarazi dutenez, autobusak porlanezko zutabe baten aurka jo du Avileseko saihesbidean, konponketa lanak egiten ari ziren biaduktu batean.
Larrien zeuden zaurituak helikopteroan eraman dituzte Asturiasko Ospitalera (Oviedo). Gainerako zaurituak Avilesko San Agustin erietxean daude, berehalako medikuntza zerbitzuko iturrien esanetan. Autobuseko gidaria da zaurituetako bat.
Dirudienez, autobusaren aurrealdeak bete-betean jo du porlanezko pilastra. Istripua 13:40 aldera gertatu da, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko. Ezbeharra jazo den lekuak abiadura mugatua du, konponketa lanak egiten ari direlako bertan.
Istripua gertatu den lekura suhiltzaileak bertaratu dira, zaurituak eta hildakoak autobusetik ateratzeko. Era berean, Guardia Zibilak, Polizia Nazionalak eta Udaltzaingoak hainbat agente bidali dituzte, eta hamar bat anbulantzia ere hurbildu dira bertara.
Alsako iturriek adierazi dute biktimak eta kaltetuak artatzea dela orain lehentasuna. Ezbeharraren ondotik, Avileseko saihesbideko sarrera itxi egin dute.
Istripua izan duen autobusa Avilesetik atera da eta Oviedo-Gijon noranzkoan zihoan.
Istripuaren arrazoiak
Oraindik ez dute argitu zerk eragin duen istripua, baina badirudi gidariak zorabio bat izan duela, zutabearen aurka jo aurretik.
Zure interesekoa izan daiteke
EHUko errektoreak ohartarazi duenez, kalifikazioak "ezin dira presio sozial, politiko edo mediatikoagatik zehaztu"
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak adierazi du kalifikazioak "ezin direla zehaztu presio sozial, politiko edo mediatikoagatik". Horrekin batera, USaPeko euskara azterketetan izandako zenbait notek eragindako polemikaren harira, esan du ikasleen eskubideak defendatzeak "ebaluazio-sistemaren inpendendentzia defendatzea" dakarrela.
Pedrosa sailburuak jakinarazi duenez, USaPeko euskara azterketan zeroen % 47 ebaluatzaile berak jarri zituen
Azterketa horretan jarritako 168 zeroetatik 108, 11. eta 12. epaimahaiek zuzendutako azterketei dagozkie; guztien % 64,3.
Muturreko beroak San Juan suak bertan behera utzi ditu herri askotan
Urretxun, Zumarragan, Sopelan, Berangon, Gernikan eta Muxikan ez dira suak piztuko San Joan bezperan, eta Hernanin su partikularrak debekatu dituzte eta su ofizialarekin zer egin erabakitzen ari da Udala. Momentuz ez dago Eusko Jaurlaritzaren agiri ofizial orokorrik, eta herri bakoitza bere kabuz biltzen eta neurri zehatzak hartzen ari da.
Berrikuspenaren ondoren, euskara azterketako zeroak murriztu egin dira, baina "igoera esanguratsurik gabe" kasu gehienetan
Unibertsitatera sartzeko proben behin betiko kalifikazioak argitaratu dituzte eta EHUko errektoreak balorazioa egin du: ebaluazio- eta berrikuspen-sistemaren alde egin du.
Haur-eskolak 13:00etan itxiko dira gaurtik aurrera, muturreko beroagatik
Haurreskolen Partzuergoak bere eskolak ohi baino goizago ixtea aurreratzea erabaki du, tenperatura altuak direla eta. Neurria datozen egunetan egongo da indarrean, kontrakoa erabaki arte.
Bi pertsona atxilotu dituzte Plentziako hondartzan, lapurretetan ari zirela eta udaltzainei erasotzeagatik
Halaber, Ertzaintza bi adingabe ikertzen ari da, igande honetan Plentziako hondartzan izandako gertakarietan parte hartu zutelakoan, hainbat lapurretarekin lotutako polizia-operazio batean.
1,1 milioi euro utzi ditu Primitivak Bilbon
Astarloa kaleko 3. zenbakian dagoen 11 zenbakia duen Loteria Administrazioan zigilatu zuen txartela asmatzaileak.
25 pertsona artatu dituzte EAEn igande honetan izandako tenperatura altuen ondorioz
16 eta 94 urte bitarteko pertsonak dira artatuak. Horietatik zortzi tokian bertan artatu dituzte sendagiria eman diete; beste 17ak, aldiz, anbulantzian eraman dituzte osasun zentroetara eta ospitalera, jarraipena egiteko, baina ez daude larri.
Mañeruko sutea egonkortu dute, eta pertsona bat eraman behar izan dute ospitalera kea arnastu duelako
Hainbat etxebizitza hustu behar izan dituzte Mañerun, eta A-12 errepidea bi orduz itxita egon da, pilatu den keagatik.
30 urteko gizon bat hil da Sopuertan, trafiko istripuz
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua 02:10 aldera gertatu da; gidatzen ari zen ibilgailua errepidetik atera da eta horma baten kontra jo du. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean hil da handik ordu batzuetara.