Atarrabia
2023/01/01 - 18:36
Hiru gizon atxilotu dituzte Urtezahar gauean Nafarroan, genero indarkeriagatik
49 emakume hil dituzte bikote edo bikotekide ohiek 2022an Espainian, horietatik 11 abenduan. Biktimetako bi EAEkoak ziren eta beste bi nafarrak.
2022/11/05 - 15:22
Barne Ministerioak 100.000 euroko kalte-ordaina emango dio pilotakada batez begia galdu zuen Aingeru Zudaireri
Atarrabiarrak 2012an jaso zuen Espainiako Poliziaren pilotakada, greba orokor batean. Polizia absolbitu egin zuten, baina orain helegitearen zati bat onartu diote kalte-ordaina jasotzeko.
2022/11/05 - 15:21
Aingeru Zudaire nafarrari 100.000 euroko kalte-ordaina emango dio Espainiako Estatuak
Begi bat galdu zuen Espainiako Poliziak jaurtitako pilotakada baten ondorioz, eta polizia absolbitu ostean, aitortza lortu du.
2022/08/30 - 16:47
Berritasunak Villavesaren zerbitzuan: tarifen jaitsiera eta eskariaren araberako geldialdiak emakumeentzat
Irailaren 1etik aurrera, aldi baterako % 30eko beherapena aplikatuko zaie Iruñeko Eskualdeko Hiri Garraioaren tarifei.
2022/06/07 - 10:59
Hil egin da Ollokin hiru metroko altueratik erorita larri zauritutako behargina
60 urteko langilea ZIUn zegoen ingresatuta maiatzaren 20tik. Ezbeharra Cinfa konpainiaren industria-nabe berriaren eraikuntzan lanetan jazo zen. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, hiru metroko altueratik amildu egin zen.
2022/05/20 - 22:48
Atarrabiako behargin bat larri zauritu da Ollokin, eraikuntza batean hainbat metroko altueratik erorita
Behargina Cinfa konpainiaren industria-nabe berriaren eraikuntzan lanean ari zen. 60 urteko gizonak burezurrean hausturak ditu, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan dute.
2022/05/16 - 10:44
Sutea izan da Atarrabian, hutsik zegoen eraikin batean
Suteak ez du kalte pertsonalik eragin, baina kea inguruko herrietara ere iritsi da. Suhiltzaileek goizaldean lortu dute sua kontrolatzea.
2022/03/19 - 21:06
"Pertsona aske eta berdinen Euskal Errepublika" defendatzera dei egin du EH Bilduk
Koalizio abertzaleak elkarretaratzea egin du Atarrabian, Nafarroako Auzitegi Administratiboak bertako frontoian margotuta zegoen Euskal Herriko armarria ezabatzeko agindua eman duela salatzeko.
2022/01/09 - 10:46
2.000 kasu berri hauteman dituzte Nafarroan, bezperakoen erdia
Larunbateko behin behineko balantzeak ia erdira murriztu ditu aurreko eguneko datuak, 3.245 kasu hauteman zituztelarik. Ostiralean hiru pertsona hil ziren covidagatik, eta 24 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten.
2021/12/29 - 17:08
Hildako bat Nafarroan, kutsatzeen marka berria ezarri den egunean, 3.378 kasurekin
Positibotasun tasa % 36,3koa da. 20 lagun ospitaleratu behar izan dituzte eta bezperan baino 3 lagun gehiago daude ZIUtan.
2021/12/11 - 15:32
Atarrabian eta Arrotxapean hondamendia garbitzen hasi dira, auzolanean
Garbitzeko eta kalteak zenbatzeko eguna dute gaur. 2013ko uholde handian baino gorago heldu da Arga ibaiko ura.
2021/12/10 - 20:40
Atarrabiako uholdeen aireko irudiak
Suhiltzaileek txalupetan atera behar izan dituzte etxeetatik hogei bat bizilagun. Arga ibaiak goraldi historikoa izan du Iruñerrian.
2021/11/29 - 15:35
Elurraren pisuaren eraginez, Atarrabiako frontoiko karpa behera etorri da
Argi-mozketa luzeak dituzte Pirinioetako hainbat herritan denboraleak eragindako matxura dela eta. Nafarroako ibai guztien emaria ohikoa da oraindik, baina elurraren urtzeak kezka eragiten du.
2021/11/26 - 19:42
Hatortxu Rock bertan behera utzi dute, covidak eragindako osasun egoera dela eta
Jaialdia Atarrabian ospatzekoa zen, abenduaren 18an. Antolatzaileek azaldu dutenez, Hatortxu Rock ez da pandemiak sortutako egoeraz "libratu". Kultura eta musikaren sektorearentzat zein elkartasunarentzat "garai zailak" direla nabarmendu dute.
2021/11/17 - 15:46
Artalde batek zeharkatu du Atarrabia, Ezkaba Txiki mendira bidean
Mendi hegala garbitzeko eraman dituzte ardiak bertara: sute arriskua murrizteko eta bioaniztasuna indartzeko. Haurrak ikastetxeetatik atera dituzte, animaliekiko gertutasuna landu eta abeltzaintza jasangarria zer den ikasteko.
2021/11/04 - 22:04
61 urteko gizon bat hil da Ibiriku Eguesibarren, ibilgailua iraulita
Gizonaren familiak desagerpenaren berri eman du 14:00etan, Agoitzen lanaldia bukatu ondoren etxera itzuli ez delako. Ibilgailua iraulita topatu dute 17:46 aldera, eta haren barruan gidaria.
2021/10/08 - 16:04
Pertsona bat hil da Nafarroan covid-19ak jota
Ospitaleetako presioa nabarmen jaitsi da, egun 26 gaixo baitaude ospitaleetan, horietako bi ZIUn (bezperan baino hiru gutxiago).
2021/10/07 - 17:56
Nafarroak positibo kopurua hirukoiztu du eta ospitaleratzeak ere igo egin dira
Hazkundea gorabehera, 29 pertsona daude erietxeratuta (bezperan bezainbat), eta horietatik bost ZIUn (asteartean baino bat gutxiago)
2021/10/06 - 17:41
Zortzi positibo zenbatu dituzte Nafarroan, 2020ko uztailetik atzemandako kopururik txikiena
Azken orduetan, beste pertsona bat ospitaleratu behar izan dute (guztira 29 dira), baina bakar bat ere ez ZIUn (sei izaten jarraitzen dute). Zorionez, ez da inor hil.
2021/07/03 - 14:27
18-29 urtekoen txertaketa eta 60-67koen bigarren dosia aurreratuko dute Nafarroan
Azken agerraldiak ikusita, gazteak immunizatu nahi ditu, batetik, Nafarroako Gobernuak, eta, bestetik, AstraZenecaren bigarren dosiaren zain dauden adinekoen pauta amaitu nahi du hilabete amaierarako.