koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hatortxu Rock bertan behera utzi dute, covidak eragindako osasun egoera dela eta

Jaialdia Atarrabian ospatzekoa zen, abenduaren 18an. Antolatzaileek azaldu dutenez, Hatortxu Rock ez da pandemiak sortutako egoeraz "libratu". Kultura eta musikaren sektorearentzat zein elkartasunarentzat "garai zailak" direla nabarmendu dute.
Hatortxu Rock jaialdiaren antolatzaileek emandako prentsaurrekoa. Argazkia: Twitter @Hatortxurock
Hatortxu Rock jaialdiaren antolatzaileek emandako prentsaurrekoa. Argazkia: Twitter @Hatortxurock

Uneko osasun egoeraren ondotik sortutako "ziurgabetasun egoera" dela eta, bertan behera utzi dute abenduaren 18an Atarrabian ospatzekoa zen Hatortxu Rock. Hala iragarri dute antolatzaileek ostiral honetan, eta jaialdiak izandako harrera ona nabarmendu dute, horretarako sarrerak 90 minututan agortu baitziren.

Antolatzaileek azaldu dutenez, Hatortxu Rock ez da pandemiak sortutako egoeraz "libratu". Kultura eta musikaren sektorearentzat zein elkartasunarentzat "garai zailak" direla nabarmendu dute, eta hausnarketa egin dute: "pentsa, zein garai zaila euskal preso politiko eta haien senideentzat".

Jaialdiko koordinatzaileek tamaldu dutenez, "ez da soilik aurten ezingo diogula dispertsioaren aurkako borrokari ekarpenik egin, ezingo ditugula honek suposatzen dituen arriskuak nahi genuen moduan salatu edo ezingo ditugula dakartzan gastuak leundu". Halaber, azpimarratu dute egoera honek "zulo ekonomiko handia" sortuko diola Hatortxu Rocki.

Era berean, barkamena eskatu dute "eragozpen guztiengatik", eta "lanean jarraitzeko beharra" nabarmendu, badakitelako "hau ez zela inork entzun nahi zuen berria".

Abenduaren 2an, sarrera erosi zutenek mezu bat jasoko dute, dirua berreskuratzeko aukera izateko. Edonola ere, argitu dute antolatzaileek, "ez gara geldirik geratzekoak". Hala, bi data berri aurkeztu dituzte datorren urterako: 2022ko uztailaren 28 eta 29a eta 2022ko abenduaren 17a, Atarrabian.

Zure interesekoa izan daiteke

Bilbao, 20/06/2026.- Varios colectivos, entre ellos, Euskal Herriko Global Sumud Flotilla, GKS, Herri Norte y familiares y amigos de Iñigo Cabacas, convocan una manifestación en Bilbao para denunciar "la brutalidad de la Ertzaintza". EFE/Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzaren "kriminalizazio kanpaina" eta Ertzaintzaren "basakeria" salatu dute milaka pertsonak Bilbon

Milaka lagun eta gizarte eragile, Global Sumud Euskal Herriako kideak tartean, bildu dira arratsaldean Bilbon, "Poliziaren zigorgabetasunaren eta errepresioaren aurka" protesta egiteko. Eusko Jaurlaritzak "herri mugimenduaren aurka egindako kriminalizazio kanpaina" eta "Ertzaintzaren basakeria" salatu nahi izan dute, eta EAJk "protestarako eskubidea bere interesekoa denera mugatzen duela" ohartarazi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X