Aurrekontu Orokorrak
2020/11/12 - 14:20
Aurrekontuen edukiari eman dio garrantzi handiagoa EH Bilduk, babestu dituenari baino
Matutek argi utzi du aurrekontu horiek "eredu neoliberalaren" aldaketan aurrera egiteko "lehen urratsa" direla, eta ezker abertzaleak prozesu horretan parte hartu nahi duela.
2020/11/12 - 12:49
Mendia: "Ona da EH Bildu Espainiaren gobernagarritasunean inplikatzea"
PSE-EEko idazkari nagusiak argi utzi du sozialistek betidanik hitzartu izan dituztela akordioak EH Bildurekin, eta PPk ere egin izan dituela itunak ezker abertzalearekin.
2020/11/12 - 12:19
Mendiak ''koherentzia'' eskatu die EH Bilduren babesa kritikatu dutenei
Idoia Mendiak gogorarazi du koalizioari beti eskatu izan zaiola "bonbak" alde batera uzteko eta "botoak" aukeratzeko, eta hori dela, hain zuzen ere, "egiten ari dena".
2020/11/11 - 15:31
Aurrekontuen tramitazioa hasi da Kongresuan
Aurrekontu hauek onartzen badira, gizarte politiketako gastura inozi bideratutako dirutzarik handieneko aurrekontuak izango dira.
2020/11/11 - 11:15
EH Bildu aurrekontuei ''aldeko botoa emateko prest'' dago
Arnaldo Otegik aurreratu du litekeena dela koalizioak Espainiako datorren urteko aurrekontuen alde egitea. Otegik aitortu du Gobernuaren partetik jarrera ona antzeman dutela.
2020/11/11 - 10:50
EH Bilduk Espainiako aurrekontu proiektua babestuko du
EH Bilduko koordinatzaileak iragarri duenez, koalizioak baiezko botoa emango du, baldin eta bozketa egin bitartean ezustekorik ez badago.
2020/11/06 - 13:11
EH Bilduk ez die Espainiako aurrekontuei osoko zuzenketarik aurkeztuko
Halere, baldintza gisa jarri dute negoziazioan Ciudadanosekin aurrera ez egitea. ERCk ere ez die aurrekontuei betorik ezarriko.
2020/11/06 - 12:32
EH Bilduk ez dio osoko zuzenketarik aurkeztuko aurrekontu proiektuari
Aizpuruak azaldu duenez, Montero ministroarekin izandako bileretan "jarrera proaktiboa" jaso dute eta "EH Bilduren aldarrikapen sozial, ekonomiko eta laboralak aintzat hartu dituzte".
2020/11/06 - 01:07
EH Bildu Espainiako Gobernuarekin batzartu da aurrekontuen negoziazioa abiatzeko
EAJk ez du parte hartu gaurko bilera deialdian, horrelakoak "argazki bat" ateratzeko baino ez direla iritzita. EH Bildu arratsaldean bilduko da Ogasun ministroarekin.
2020/10/27 - 15:52
Errenta eta enpresa handiei zergak igoko dizkie Espainiako Gobernuak
Pedro Sanchezek eta Pablo Iglesiasek Espainiako Aurrekontu Orokorren egitasmoa aurkeztu dute gaur.
2020/10/27 - 11:56
Errenta eta enpresa handiei zergak igoko dizkie Espainiako Gobernuak
Pedro Sanchezek eta Pablo Iglesiasek datorren urteko Aurrekontuen zirriborroaren xehetasunak aurkeztu dituzte. Besteak beste, pentsioak % 0,9 igoko dira eta, kontribuzio gabekoak pentsioak, % 1,8.
2020/10/27 - 08:05
Aurrekontu proiektua onartzeko akordioa lortu dute PSOEk eta Unidas Podemosek
Espainiako Gobernua sostengatzen duten bi alderdiek bart lortu dute akordioa, Ministroen Kontseiluak Estatuko aurrekontu orokorraren aurreproiektua onartu bezperan.
2020/10/26 - 12:33
Ministroen Kontseiluak astearte honetan onartuko du Aurrekontuen aurreproiektua
Pedro Sanchezek eta Pablo Iglesiasek kontu publiko berrien oinarrizko ildoen zirriborroa aurkeztuko dute, Diputatuen Kongresuan eztabaidatzeko.
2020/10/16 - 08:51
Zerga berrietan 7.000 milioi euro biltzea aurreikusi dute Estatuko Aurrekontuek
Sanchezen Gobernuak Bruselara bidalitako aurrekontu proiektuak plastikozko ontziei zergak jartzea, edari azukredunen gaineko BEZa % 21era igotzea eta 'Google' eta 'Tobin' tasak ezartzea jasotzen du.
2020/10/07 - 13:18
Zupiria: EH Bilduk eta Podemosek ez diote berdina eskatzen Sanchezi eta Jaurlaritzari
Jaurlaritzaren bozeramaileak ustez, eskolen auzian "baliabideak ez dira arazoa". Izan ere, Zupiriaren aburuz, pandemia garaian bermatu ezin den "segurtasuna" eskatzen ari dira ikasgeletan.
2020/10/06 - 18:29
Espainiako Gobernuak 196.097 milioi euroko gastu-muga historikoa ezarri du 2021erako
Horrez gain, Espainiako Gobernuaren aurreikuspenak okerrera egin du eta BPGak inoizko beherakadarik handiena (%11,2) izango duela iragarri dute.
2020/09/30 - 14:09
Aurrekontuak adosteko prest dagoela esan dio EH Bilduk Pedro Sanchezi
Sanchezek erantzun du "aparteko" egoerak "aparteko akordioak" behar dituela. Aizpuruaren ustez, ordea, aurrekontu aurrerakoi batzuk "ezin dira eskuinarekin lortu".
2020/09/23 - 22:26
Calvo EAJrekin eta EH Bildurekin batzartu da, Aurrekontuak hizpide
Espainiako Gobernuko presidenteordeak berriro ekin dio joan den astean abiatutako bilera-sortari.
2020/09/23 - 16:53
Carmen Calvok EAJrekin eta EH Bildurekin bilerak egingo ditu arratsaldean
Gobernuak ezker abertzalea solaskidetzat hartzeak hautsak harrotu ditu Espainiako eskuineko alderdien artean.
2020/09/22 - 16:43
EH Bilduk ez ditu aurrekontuak presoen truke adostuko, haien eskubideengatik baizik
Matutek azpimarratu du koalizio abertzalearen asmoa dela gizartearen eskubideak lehenestea, eta "gustatu ala ez, herritarren eskubideen artean presoenak ere badaude."