Aurrekontuak adosteko prest dagoela esan dio EH Bilduk Pedro Sanchezi
Mertxe Aizpurua EH Bilduk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak Pedro Sanchez Espainiako presidenteari esan dio koalizio abertzalea prest dagoela aurrekontu aurrerakoi batzuk adosteko. Horren ildoan, Aizpuruak azaldu du presidenteak "aukeratu" egin beharko duela, "eskuinari ezin baitzaio zirrikitu bat bera ere utzi denon bizimodua kaskartzeko".
Kongresuan gaur egiten ari diren osoko bilkuran aurrekontuen negoziazioaz galdetu dio EH Bilduk Espainiako gobernuburuari. Sanchezek erantzun duenez, egungo "aparteko" egoerak "aparteko akordioak" behar ditu, hori horrela, ganberako indar politikoei dei egin die kontuak babes ditzaten.
Gogorarazi duenez, "ultraeskuina eta eskuina euren burua negoziazio horretatik atera dute" baina espero du Kongresuaren gehiengoak gizartearen nahiarekin "bat eginda", babestuko dituela egoerari aurre egiteko erantzun egokia emango dieten aurrekontu batzuk.
Sanchezen esanetan, aurrekontuak aurrerakoiak izango dira koalizio gobernua hala delako.
EH Bilduko bozeramailearen ustez, "aurrekontu aurrerakoi batzuk ezin dira eskuinarekin lortu".
"Ez da beto kontua, politika kontua da. Sanchez jaunak aukeratu beharko du. Gure asmoa herritarren bizimodua hobetuko duen aurrekontu batzuk adostea da", adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri