Aurrekontu Orokorrak
2020/09/21 - 13:38
Rufian: "Podemosek lagun gaitzake PSOE elkarrizketa mahaian gera dadin"
ERCko bozeramaileak esan du Ciudadanos eta ERC aurrekontu itun berean egotea ezinezkoa dela. "Bigarren akordio bat izateko lehenengoa bete behar da", ohartarazi du.
2020/09/20 - 19:11
Mendia: "Ahulenak erreskatatzeko aurrekontuak behar ditugu Espainian"
Pandemiaren ondorioak gainditzeko "elkarlana" eskatu die lehendakariordeak oposizioari eta eragile sozial zein ekonomikoei.
2020/09/17 - 12:58
"Iglesiasek ez du Sanchezen onespenaren beharrik negoziatu ahal izateko"
Podemos-Euskadi alderdiko koordinatzaile nagusiak adierazi duenez, estatuko aurrekontuak inbestidurako gainontzeko alderdiekin onartu behar dira. Iglesiasen eraginkortasunaren alde egin du Garridok.
2020/09/16 - 18:23
EH Bilduren negoziaziorako eta elkarrizketarako "asmo ona" nabarmendu du Iglesiasek
EH Bilduk, bestalde, aurreratu du ez duela aurrekontuen negoziazioan "marra gorririk" jarriko, baldin eta kontu aurrerakoiak badira, alegia, "Ciudadanosen babesik gabekoak".
2020/09/16 - 16:39
Pablo Iglesias EH Bildurekin bildu da aurrekontuak negoziatzeko
Legealdiari egonkortasuna emateko bidea sendotu nahi dute, aurrekontuez haratago. Koalizio abertzaleak datorren urteko kontuak negoziatzeko eskua luzatu dio Espainiako Gobernuari.
2020/09/15 - 13:18
Otegi: "Jokoan dagoena aurrekontuez harago doala esango diogu Iglesiasi"
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak aurreratu du Mertxe Aizpurua diputatua Espainiako Gobernuko presidenteordearekin bilduko dela. Jaurlaritza ahotan, "harrokeria politikoa" egotzi dio.
2020/09/14 - 17:36
EH Bildu prest agertu da Estatuko aurrekontuak negoziatzeko
Negoziazioetan, baina, hiru "irizpide" jarriko dituzte mahai gainean: lurraldetasunarekin lotutako eztabaida konpontzea, gizarte politikak sustatzea eta espetxe-politikan aldaketak bideratzea.
2020/09/08 - 23:54
Igor Gonzalez Sola presoaren heriotza deitoratu du Sanchezek
Senatuan egindako hitzaldian, aurrekontuen onarpenaren harira, bere burua "konstituzionalistatzat" dutenen blokeoa "onartezina" dela esan du.
2020/09/08 - 02:10
Aitor Esteban: "Aurrekontuetarako nahiago dugu inbestiduraren gehiengoa"
Aitor Esteban EAJko Kongresuko bozeramaileak azpimarratu duenez, Espainiako Gobernuak "ondo daki" zerk kezkatzen duen alderdi jeltzalea.
2020/09/03 - 22:39
EAJ, EH Bildu eta ERC, Sanchezen aurrekontuak negoziatzeko prest
EAJ aurrekontuak negoziatzeko prest agertu da, Aitor Esteban Sanchezekin bildu ostean. EH Bilduk ere hitz egiten jarraitzeko prestasuna erakutsi du. ERC ere prest, Ciudadanosekin negoziatzen ez bada.
2020/09/02 - 16:50
PPk ez ditu aurrekontuak negoziatuko, "oposizioak ez duelako inoiz hori egin"
Orain arte jarritako marra gorriak gogorazi dizkio Casadok Sanchezi, Podemos ministroen kontseilutik kanpora ikusi nahi dute popularrek.
2020/03/15 - 21:29
Felipe VI.ak herentziari uko egin eta Juan Carlosi diru-kopuru ofiziala kendu dio
Errege Etxeak ohar bat argitaratu du. Legezkoa ez den edozein aktibo, inbertsio eta finantza egiturari uko egingo dio Felipe VI.ak, "zintzo jokatzeko".
2020/03/02 - 18:29
EH Bildurentzat "mugarri" izan da udalen gastuari buruz Madrilen lortutako akordioa
Koalizio abertzaleak azpimarratu du "garrantzia handikoa" dela udalentzat, herritarrei eskaini beharreko zerbitzuak hobetzeko aukera emango dielako.
2020/02/27 - 14:03
Tabakoaren BEZa igo eta emakumeen higienerako produktuena jaitsiko du Espainiak
BEZa produktu eta zerbitzu jakin batzuei igoko diete, hala nola, tabakoari eta apustu etxeei. Dena dela, beste produktu batzuei zeharkako zerga hori murriztuko diete.
2020/02/26 - 21:39
EH Bildu eta PSOEren arteko bilera, Sanchezen aurrekontuen inguruan hitz egiteko
Bihar, gastu sabaia bozkatzeko bezperan, Adriana Lastra eta Mertxe Aizpurua izan dira bileraren buru. EH Bilduk ez du argitu bere boza zein izango den.
2020/01/17 - 12:18
Matute: 'Neurri sozialekin aurrekontuen negoziazioari heldu ahalko diogu'
Bestalde, espetxe politika aldatzeko "lan diskretua" eskatu dio EH Bilduko diputatuak Jaurlaritzari. "PSE-EEren iritzia ezagutu gabe egitasmo baten berri emateak presioa areagotzen du", erantsi du.
2019/12/11 - 13:07
Equoren militanteek Jaurlaritzarekin adostutako aurrekontu akordioa babestu dute
Kontsultan parte hartu duten Equo Berdeak alderdiko militanteen % 98k babestu dute akordioa.
2019/11/21 - 17:58
Legebiltzarrak Aurrekontu Egonkortasunaren Legea aldatzea eskatu du
Legea Euskadiko "errealitatera" egokitzea izango litzateke erreformaren xedea. Gainera, Legebiltzarrak Europar Batasunaren "muturreko politika zorrotzak" arbuiatzen dituela adierazi du Ganberak.
2019/11/20 - 16:36
Zor publikoa jaisteari lehentasuna emateko eskatu dio Bruselak Espainiari
Europako Batzordeak Espainiari ohartarazi dio 2020rako aurrekontuen zirriborroak defizita eta zor publikoa murrizteko helburuak ez betetzeko arriskua dakarrela.
2019/06/23 - 15:29
'Aurrekontuen aurka egitea euskal gizarteari batere mesederik ez egitea litzateke'
Espainiako Gobernuaren Aurrekontu Orokorren negoziazioaren inguruan mintzatu da Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea.