Australia
2019/12/06 - 13:27
Keak Sydneyko zerua estali du suteen ondorioz
684 etxe suntsitu dituzte herrialde osoan zehar zabaltzen ari diren eta hiri eremu handietara, Sydneyko mendebaldea barne, hurbiltzen ari diren suteek.
2019/12/06 - 12:27
Australiako suteek eragindako keak Sydney hiria estali du
Ehundik gora sute piztuta daude Australiako ekialdeko kostaldean, horietako batzuk Sydneyko periferian. Kirol ekitaldi guztiak bertan behera utzi behar izan dituzte hirian.
2019/11/26 - 10:57
Australiako suhiltzaileek euriaren etorrera ospatu dute
Australiak azken 100 urteetako lehorterik handiena bizi du, eta hilaren hasieratik, milioi bat hektarea baino gehiago kiskali ditu suak. Horrela ospatu dute suhiltzaileek euriaren etorrera.
2019/11/20 - 13:20
Sugarren artean harrapatuta zegoen koala bat erreskatatu du emakume batek
Emakumeak animalia bere kamisetarekin bildu zuen eta erretako ilea urarekin busti zion animalia garrasika ari zen bitartean.
2019/11/19 - 13:05
Australiako baso-suteen kea Sydneyra iritsi da
Agintariek arriskutsutzat jo dute airearen kalitatea hiriaren ipar-mendebaldean, eta ikuspena oso txikia dela ohartarazi dute.
2019/11/12 - 11:56
Ana Martin bilbotarra oso gertutik ari da bizitzen Australiako suteak
Ana Martin bilbotarraren etxetik ikusi zitekeen asteburu honetan Johns River herrixka kiskali zuen sutea. Suteak itzali bitartean, lagun baten etxera joan behar izan du Anak familiarekin.
2019/11/08 - 12:11
Ehun sute baino gehiago daude piztuta Australian
Azken ehun urteetako lehorterik larriena ari da bizitzen Australia aurten. Piztuta dauden ehun suteetatik erdiak ez daude oraindik kontropean.
2019/10/25 - 22:57
Mikel Garcia bilbotarra urrezko hiru dominarekin bueltatu da Australiatik
Brisbanen INAS Mundu Txapelketa jokatu dute, dibertsitate funtzional intelektuala duten pertsonen atletismo txapelketa, hain zuzen.
2019/08/13 - 11:04
Gizon bat atxilotu dute Sydneyn, hainbat lagun sastatzen saiatu ostean
Aulki, metalezko barra eta kutxekin atxiki dute erasotzailea oinezko talde batek. Emakume batek labankada jaso du eta ospitalean egonkor dago.
2019/07/08 - 14:42
Ilargi-eklipse partziala izango da uztailaren 16an
Eklipsea Ilargiaren irteeraren orduan izango da, 22:00ak inguruan.
2019/05/22 - 10:58
Meteorito batek Australiako zerua argitu du
Suzko bola handi batek zeharkatu du bart Australia hegoaldeko zerua. Segurtasun kamerek meteoritoa erori den unea grabatu dute.
2019/05/07 - 14:25
Hondar ekaitz batek Australiako Mildura herria estali du
Hondar ekaitzaren eraginez, Australiako Milduran eguna gau bihurtu da minutu gutxitan.
2019/04/23 - 14:00
II. Mundu Gerran japoniarrek urperatutako kargaontzi bat aurkitu dute Australian
SS Uron Crown kargaontzia Victoria hiritik 100 kilometrora aurkitu dute ur azpian. Itsaspeko japoniar baten erasoaren ondorioz urperatu zen ontzia.
2019/03/16 - 21:37
Gazte batek arrautza bat buruan lehertu dio Australiako senatari bati
Senatariak zaplaztekoarekin erantzun dio. Politikariaren bizkartzainek mutila lurrera bota eta ondoren Poliziaren esku utzi dute. Praketako poltsiko bat arrautzaz beteta zeukan gazteak.
2019/03/13 - 11:08
George Pell Australiako kardinalari sei urteko kartzela zigorra ezarri diote
Orain dela 20 urte gertatutako bost pederastia deliturengatik ezarri diote espetxe zigorra Vatikanoko hirugarrena izan zenari.
2019/02/26 - 09:50
George Pell kardinala haurrei egindako sexu-abusuengatik errudun jo dute
Elizaren baitan adin txikikoei egindako sexu-abusuengatik inoiz zigortu duten klerikorik garrantzitsuena da. Vatikanoko hirugarren pertsonarik boteretsuena izan zen.
2019/02/08 - 11:57
Australian urak trenbide bat nola estaltzen duen erakusten duen time lapsea
Azken egunetako euriteen ondorioz, Queenslanden urak trenbidea estali du. Time lapse batek erakusten du nola gertatu den.
2019/02/01 - 13:30
Segurtasuna, komunitate sena eta osasunagatik nabarmentzen da EAE
Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eskualdeen ongizatea neurtzeko ikerketa baten arabera, Australia eta Norvegia dira emaitzarik onenak lortu dituztenak.
2019/01/04 - 10:42
Hildako bat eta bi zauritu Sidneyn, labanaz egindako eraso batean
Sidney hiriaren hegoaldean izan den erasoan lagun bat hil eta bi zauritu dira. Poliziaren ustez, erasoak ez du jihadismoarekin zerikusirik.
2018/12/14 - 10:00
102 urteko emakume australiar batek paraxutean jauzi egin du
Irene O'Shearen alaba duela 10 urte hil zen alboko esklerosi amiotrofikoak jota. Gaixotasun horren ikerketarako dirua biltzeko asmoz egin du jauzi amak.