SEXU-ABUSUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

George Pell kardinala haurrei egindako sexu-abusuengatik errudun jo dute

Elizaren baitan adin txikikoei egindako sexu-abusuengatik inoiz zigortu duten klerikorik garrantzitsuena da. Vatikanoko hirugarren pertsonarik boteretsuena izan zen.
George Pell kardinal australiarra
George Pell kardinal australiarra. Argazkia: EFE

Australian, Melbourneko Auzitegiak adin txikikoei egindako sexu-abusuengatik errudun jo du George Pell kardinala. Australiako Eliza Katolikoan kargu gorena du Pellek eta Vatikanoan botere handia izandakoa da, hain justu, Vatikanoko hirugarren pertsonarik boteretsuena izan zen.

Elizaren baitan adin txikikoei egindako sexu-abusuengatik inoiz zigortu duten klerikorik garrantzitsuena da. Bost delitu leporatzen zizkioten eta kardinalak bere burua errugabe jo izan du behin eta berriro.

Aita santuaren aholkulari ohia Melbourneko San Patricio katedralean egindako bost sexu delituengatik zigortu dute. Epaiaren arabera, 1990eko hamarkadan koruko 13 urteko mutiko bat bortxatu zuen eta adin bereko beste bati sexu-abusuak egin zizkion St Kevins ikastetxe entzutetsuan.

Auzitegiak epaia iragan abenduaren 11n eman bazuen ere, lege arrazoiak tarteko, ez da gaur arte publiko egin. Hain zuzen ere, pederastiari buruz Vatikanoan egin den goi-bilera igaro ostean ezagutuko da epaia.

Biktimetako batek bere identitatea sekretupean mantentzea eskatu du komunikatu baten bitartez. Beste biktima 2014an hil zen.

George Pell behin-behineko askatasunean dago, baina datozen orduetan atxilotu dezakete. Epaimahaiak martxoaren erdi aldera iragarriko du zigorra, baina 10 urteko kartzela zigor eskaerari egin beharko dio aurre.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan

Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X