Auzitegi Gorena
2023/03/02 - 19:33
Iñaki San Juan EAJko zinegotzi ohiari zigorra murriztu dio Gorenak
Auzitegi Gorenak beste zigortu baten, Josu Azkarraga Montesen, alde egindako irakurketa aplikatu dio San Juani; horrela, egindako delitu bakoitzagatik ezarri dizkion zigorrek ez dute bi urteko kartzela-zigorra gainditzen.
2023/02/16 - 15:06
Gorenak berretsi egin ditu Llanesko IUko zinegotziaren hilketagatik auzipetutakoei ezarritako zigorrak
Hala, hilketaren eragileari eta bi egileei 22na urteko espetxe zigorra ezarri die, eta bitartekari lanak egin zituenari, 20koa. Datorren astean kaleratuko da ebazpena osorik, eta orduan ezagutuko dira Gorenaren erabakiaren xehetasunak.
2023/02/16 - 10:24
Lehia Batzordeak zigortutako EAEko enpresa baten errugabetasuna berretsi du Gorenak
AVEko kontratuak elkarbanatzea egotzita, 1,2 milioi euroko zigorra ezarri zion Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeak Amurrio Ferrocarril y Equipos (AMUFER) enpresari. Zigor hura baliogabetu zuen iaz Auzitegi Nazionalak, eta orain, ebazpen hori baieztatu du Gorenak.
2023/02/14 - 15:08
Gorenaren ebazpena deuseztatzea eska dezakete Junqueras, Romeva, Turull eta Sanchezek
Auzitegi Konstituzionalean babes-errekurtsoa aurkeztu ahal izateko ezinbesteko urratsa litzateke. Epaitegietako iturrien arabera, oso kasu gutxitan deuseztatu du Gorenak berak kaleratuko epai irmo bat.
2023/02/13 - 17:32
Gorenak zigortu egin ditu Junqueras, Turull eta Bassa, desobedientzia eta dirua bidegabe erabiltzea egotzita
Zigor Kodearen erreformaren ostean, 'proces'aren ebazpena berrikusi du Gorenak. Besteak beste, diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik Junquerasi ezarritako zigorra —13 urteko inhabilitazioa— murriztea atzera bota du. Ondorioz, 2031ra arte inhabilitatuta jarraituko du ERCko buruzagiak.
2023/02/06 - 13:08
Atzera bota dute Manadako bost zigortuetako bati kartzela-zigorra murriztea
"Bai bakarrik da bai" legea oinarri hartuta, Angel Bozari ezarritako zigorra 15 urtetik 13ra jaistea eskatu zuen haren abokatuak, joan den azaroan.
2023/02/05 - 12:12
Abusuengatik jarritako zigor bera mantendu dio Gorenak militar bati, 'bai bakarrik da bai' legeaz berrikusita
Bestalde, 9 hilabete murriztu diote zigorra, exhibizionismoa eta sexu probokazioa delitu jarraitu bakartzat hartuta, 'bai bakarrik da bai' legea aplikatu ostean.
2023/02/02 - 17:34
Gorenak berretsi egin du Iratxe Sorzabal ETAko buruzagi ohiaren aurkako 24 urte eta erdiko espetxe zigorra
Zigor Arloko Salak ebatzi du epaiketan ez dela frogatu Sorzabalen tortura salaketa.
2023/01/31 - 14:14
Puigdemont: ''Epaiak kale itsu batean utzi ditu estradizioak''
Carles Puigdemont Kataluniako presidente izandakoaren aburuz, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak baldintza "bideraezinak" jarri dizkio Gorenari euroaginduak emateko. "Borroka politikoari" eutsiko diotela erantsi du.
2023/01/31 - 12:14
Europar Auzitegiak neurri batean arrazoia eman dio Llarenari, Puigdemonten estradizioari bide emanez
Halere, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren arabera, Gorenak politikari independentisten aurka emandako euroaginduak ez betetzeko aukera izango luke Belgikak, baldin eta Espainiako Justiziak pertsona horien oinarrizko eskubideak bermatzeko "gabezia sistematikoak" dituela frogatuko balitz.
2023/01/31 - 08:12
Egun giltzarria Puigdemonten etorkizunarentzat
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak gaur argituko du Auzitegi Gorenak Generalitateko presidente ohia estraditatzea eska dezakeen.
2023/01/26 - 15:49
Orkoiengo talde bortxaketagatik zigorrak murriztu ditu Gorenak, 'bai bakarrik da bai' legea aplikatuta
Auzitegi Gorenak 13na urteko espetxe zigorra ezarri die bi gizoni, sexu erasoarengatik eta besteak egindako delituaren beharrezko laguntzaile izateagatik. Hirugarren gizonari, aldiz, zortzi urtekoa bi sexu eraso delituren beharrezko laguntzaile izateagatik. 2019an gertatu zen erasoa, Orkoienen.
2023/01/25 - 13:45
Kataluniako prozesuan dirua bidegabe erabiltzeagatik ezarritako zigorrak mantentzea babestu du Fiskaltzak
Zigor Kodearen erreforma indarrean sartuta ere diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik ezarri daitezkeen espetxe eta inhabilitazio zigorrak berdinak direla dio Espainiako Fiskaltza Nagusiak. Aitzitik, sedizioagatik bakarrik kondenatuak izan zirenei zigorrak murriztea babestu du.
2023/01/17 - 15:27
Fiskaltza ez dator bat Llarenaren irizpidearekin eta Puigdemont desordena publikoengatik zigortzea eskatu du
Toni Comin eta Clara Ponsati kontseilari ohien kontrako atxilotze aginduan desordena publiko larrien delitua gehitzea ere eskatu du.
2023/01/12 - 22:28
Puigdemont: "Ez naiz eskuburdinak jarrita itzuliko, aske baizik"
Buruzagi independentistak deitoratu du "Espainian berriro frogatu dela justizia politizatuta" dagoela, baina nabarmendu du "borroka amaiera arte" luzatuko duela.
2023/01/12 - 20:22
Puigdemonten itzulerak Kataluniako prozesua eta Junts alderdia berpiztuko lituzke, aditu askoren ustez
Preso ala aske, maiatza aurretik Kataluniako presidente ohia Espainiako Estatuan balego eragin handia izango luke horrek hauteskundeei begira Katalunian eta Espainian.
2023/01/12 - 20:06
Zer agertoki irekitzen ditu Llarenaren azken ebazpenak Kataluniako politikarien balizko itzuleraren aurrean?
71 orrialdeko ebazpenean, Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiaren, Toni Comin, Lluis Puig eta Clara Ponsati kontseilari ohien eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiaren auzipetzea “egokitu” du epaileak.
2023/01/12 - 15:34
ERC pozik agertu da sedizioa ezabatzeagatik "eta errepresioaren aurkako gaietan dituen inplikazioengatik"
Errepublikanoek negoziazioarekin duten konpromisoa sendotu dute, eta "amnistiaren eta autodeterminazioaren aldeko borrokan" jarraitzen dutela adierazi.
2023/01/12 - 14:23
Llarena epaileak sedizio delitua kendu dio Puigdemonti
Erreferendumagatik zigortutako buruzagi independentisten akusazioek eta abokatuek zortzi eguneko epea izango dute Zigor Kodearen erreformak zigorretan ekar ditzakeen aldaketen aurrean alegazioak aurkezteko.
2023/01/11 - 19:30
EAEko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du Gipuzkoan erretiro-sariak kentzeko erabakia
Gipuzkoako Foru Aldundiak ebazpen judizialaren berri eman du. Foru erakundeak zehaztu duenez, auzitegia "ez da gaiaren muinean sartzen", eta erabakiak "34 pertsonari bakarrik eragiten die".