KATALUNIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europar Auzitegiak neurri batean arrazoia eman dio Llarenari, Puigdemonten estradizioari bide emanez

Halere, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren arabera, Gorenak politikari independentisten aurka emandako euroaginduak ez betetzeko aukera izango luke Belgikak, baldin eta Espainiako Justiziak pertsona horien oinarrizko eskubideak bermatzeko "gabezia sistematikoak" dituela frogatuko balitz.
Iragarkia
20230131150410_carles-puigdemont_
18:00 - 20:00
Puigdemonten estradizioa ukatzeko arrazoiak mugatu ditu Europak

Belgikako Justiziak ezin du zalantzan jarri Auzitegi Gorenak politikari independentisten aurka euroaginduak emateko duen eskumena, baina badu horiek ukatzeko aukera, baldin eta frogatuta geratuko balitz Espainiako Justiziak "gabezi sistematikoak" dituela eta, ondorioz, ez dituela prozesuan auzipetutako pertsonen oinarrizko eskubideak bermatzen.  Hala ebatzi du Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak, Carles Puigdemont eta beste buruzagi independentisten estradiziorako atea berriro zabalik utziz.

Epaia behin betikoa da eta ez dago haren kontrako helegitea aurkezteko aukerarik. Pablo Llarena Auzitegi Gorenak magistratuak epai aurreko argibideak eskatu zizkion Europari, eta gaur iritsi da erantzuna. Hain zuzen, Belgikako Justiziak Lluis Puigen Kataluniako kontseilari ohiaren estradizioa atzera bota ondoren igorri zion Llarenak epai aurreko eskaria Europar Auzitegiari. Belgikako Justiziak argudiatu zuen estradizioa eskatzea Kataluniako Justizia Auzitegia Nagusiari dagokiola eta auzipetuak Espainiaren esku utzita, haien oinarrizko eskubideak arriskuan leudekeela, tartean, errugabetasun printzipioa. Gaurko epaiarekin, Belgikako Justiziak orain arte eman dituen argudioetan ezingo dira babestu buruzagi kataluniarrak.

"Ezin da ukatu atxiloketa agindu hori betearaztea, pertsona hori eskumenik ez duen auzitegi batek epaitu ahal izango duela argudiatuta, baldin eta erakunde horren funtzionamenduan gabezia sistemikoak daudela frogatzen ez bada, elementu objektibo eta fidagarrien bidez", dio sententziak.

Orain, Puigen aurkako beste euroagindu bat eskatzeko aukera du Llarenak. 2017an egin zuen ihes kontseilari izandakoak Belgikara, Puigdemontekin batera.

Epaia ezagutu eta gutxira, Gonzalo Boye Puigdemoten abokatuak ondorengoa idatzi du Twitter sare sozialean: "Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaiak osorik irakurri behar dira... gaur egun ona da".

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X