Auzitegi Gorena
2022/09/23 - 13:28
Carlos Lesmes bere dimisioa prestatzen hasi da
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren presidenteak iragarri duenez, Francisco Marin Auzitegi Goreneko Areto Zibileko presidenteak ordezkatuko du.
2022/09/10 - 20:47
Akusazio partikularrak helegitea aurkeztu du Gorenaren aurrean, Kote Cabezudori ezarritako zigorragatik
Mario Diez abokatuak helegitea jarri du, argazkilari donostiarra 28 urte eta bi hilabeteko espetxealdiarekin zigortu zuen ebazpenaren aurka.
2022/09/08 - 12:56
Konstituzio Auzitegia berritzeko bildu da Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, akordiorako aukera gutxirekin
Itxura guztien arabera, bilerak prozedura finkatzeko balioko du, hautagaiei buruzko akordiorik lortu gabe, eta horrek zaildu egingo luke Gobernuak bultzatutako azken erreformak ezarritako irailaren 13ko epemuga betetzea.
2022/09/05 - 19:39
Lesmesek uko egin dio Konstituzio Auzitegira joateari, eta "kolokan" jartzen duten maniobrak salatu ditu
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko eta Auzitegi Goreneko presidenteak adierazi du "lotsagarria" irudituko litzaiokeela Konstituzionaleko lanpostu hutsetako bat hartzea.
2022/08/18 - 13:39
Griñanen familiak bere indultu partziala eskatuko du
Auzitegi Gorenak Jose Antonio Griñan Andaluziako Gobernuko presidente ohiari sei urteko kartzela zigorra ezarri zion uztailean lan erregulazioko espedienteen auziaren harira.
2022/07/26 - 17:38
Chaves eta Griñan Andaluziako presidente sozialista ohien zigorrak berretsi ditu Auzitegi Gorenak
Lan erregulazioen kasuagatik ezarritako zigorrak berretsi eta atzera bota ditu auztiegiak errekurtsoak. Griñani 6 urteko kartzelaldia eta 15 urteko inhabilitazioa ezarri zioten prebarikazio eta diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik eta Chaves-i 9 urteko inhabilitazioa.
2022/07/26 - 11:45
Auzitegi Gorenak Griñanen kartzela-zigorra eta Chavesen gaitasungabetzea berretsi ditu
Jose Antonio Griñan eta Manuel Chaves Andaluziako Gobernuko presidente ohiak lan-erregulazioko espedienteen auzian zigortu dituzte. Lehendabizikoari sei urteko kartzela-zigorra ezarri dio eta bigarrenari bederatzi urterako gaitasungabetzea.
2022/07/19 - 17:45
Anna Gabriel Gorenean aurkeztu da Suitzan lau urte eman ondoren, eta aske utzi du Llarenak
CUPeko diputatu ohia Iñigo Iruin abokatu berriarekin batera joan da auzitegira. Pablo Llarena magistratuak astearte honetan bertan emandako autoan erabaki du auzi-iheslari izendatzeko adierazpena indarrik gabe uztea. Aurki deituko du deklaratzera, baina, ordura arte, aske egongo da.
2022/06/28 - 18:35
Cabezudoren epaiari helegitea jarriko diote biktimek Auzitegi Gorenean
Mario Diez biktimen abokatuak esan duenez, atzo ezagututako sententzia lorpen handia da, baina ez da espero zutena. Horregatik, sare-sozialen bidez zabaldutako mezuan, "Gorenean elkar ikusiko" dutela jakinarazi dio Cabezudori.
2022/06/03 - 14:55
Donostiako tatuatzailearen aurkako epaia berretsi du Gorenak, hainbat sexu deliturengatik
Tatuatzaileari hamaika urte eta hilabeteko kartzela zigorra ezarri zioten, besteak beste, hiru sexu eraso eta sei sexu abusu delituengatik, eta oraindik behin-behinean aske dago.
2022/06/03 - 14:23
EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos kezkatuta agertu dira Atristainen atxiloketagatik
EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IU talde parlamentarioek "arbitrariotzat" jo dute Auzitegi Gorenak Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaia ez onartzeko hartutako erabakia.
2022/06/03 - 14:15
"Gorenaren erabaki arbitrarioak ziurgabetasun juridiko sakona sortzen du", EAJ, EH Bildu eta EP-IUren ustez
Adierazpen batean, hiru taldeek "harridura" eta "kezka" agertu dute Gorenak ez duelako Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Xabier Atristain ETAko presoaren kasuaren harira emandako epai "argi, irmo eta derrigorrez bete beharrekoa" aintzat hartu.
2022/06/02 - 22:24
Sarek elkarretaratzea egin du Donostian Xabier Atristain ETAko kide ohiaren atxiloketa salatzeko
Sortuk salatu du Espainiako justiziak ezin duela "sudurraren puntan jartzen zaiona" egin. Auzitegi Gorenak dio ETAko presoen helegiteak banan bana aztertuko dituztela, Atristainen egoeran egon arren.
2022/06/02 - 19:07
Gorenak El Tarajaleko tragediaren inguruko auzia artxibatzea berretsi du, nahiz eta 14 pertsona hil
CEARek eta beste elkarte batzuek kasazio-helegiteak aurkeztu zituzten, Cadizko Lurralde Auzitegiak 16 guardia zibilen aurkako auzia itxi ondoren.
2022/06/02 - 18:33
Xabier Atristain ETAko kide ohia espetxeratu dute, Gorenak zigorra berrikusteari uko egin ostean
Ertzaintzak Donostiako Alde Zaharrean atxilotu du, Auzitegi Gorenak Atristainek aurkeztutako berrikuspen-errekurtsoa atzera bota eta 17 urteko espetxe-zigorra ezarri zion ebazpena berretsi zuenetik 24 ordu baino gutxiagora.
2022/06/01 - 16:38
Gorenak atzera bota du Atristain ETAko presoaren eskaera, Europako Auzitegiak eskubideen urraketa ikusi arren
Zigor-arloko aretoak uste du ez dela bidezkoa kasu honetan epai irmoa berrikustea, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak urraketa ikusi badu ere. "Hau ez da ez justizia, eskandalua baizik", salatu du Sortuk Twitter sare sozialean.
2022/05/31 - 19:02
Auzitegi Gorenak berretsi egin du etxerik gabeko pertsona bat umiliatu zuen youtuberraren kondena
Gazteak hortzetako pasta zuten galletak eskaini zizkion eskaleari, eta egindakoa grabatu zuen, gero bideoa Youtubera igotzeko.
2022/05/25 - 14:13
'Proces' auziko zigortuen indultuak berrikustea ''ulergaitza'' dela uste du Iñigo Urkulluk
"Elkarrizketan oinarritutako" politikaren balioa aldarrikatu eta haren "judizializazioa" errefusatu du Iñigo Urkulluk. Lehendakariarentzat "erabat ulertezina" da indultuak "berrikustea" Auzitegi Goreneko Salaren osaeran izandako aldaketa batengatik.
2022/05/24 - 18:18
Auzitegi Gorenak atzera egin eta 'proces'-eko indultuak berrikusiko ditu
Auzitegi Gorenak urtarrilean ukatu egin zituen indultuen aurkako jarritako helegiteak, partikularrenak nahiz alderdienak (PP, Vox eta Ciudadanos), Estatuko Abokatutzak eskatzen zuten legitimazio aktiborik ez zutela argudiatuta. Erabakiaren aldaketa Salaren osaera aldatu ondoren etorri da.
2022/05/22 - 19:58
Eusko Jaurlaritzak helegitea aurkeztuko du 2021ean ostalaritzaren itxiera baliogabetzen duen epaiaren aurka
Gobernuko zerbitzu juridikoen ustez, ebazpenak ez du justifikaziorik eta proportzionaltasun-printzipioa urratzen du.