Akusazio partikularrak helegitea aurkeztu du Gorenaren aurrean, Kote Cabezudori ezarritako zigorragatik
Mario Diez abokatuak (hamahiru emakume ordezkatzen ditu akusazio partikular gisa Kote Cabezudoren kasuan), helegitea aurkeztu du Auzitegi Gorenaren aurrean, argazkilari donostiarra 28 urte eta bi hilabeteko espetxealdiarekin zigortu zuen ebazpenaren aurka. Bortxaketa delitua, sexu abusu delitua, sei haur pronografia delitu eta bi iruzur delitu egotzi dizkiote.
Diezek Twtter bidez iragarri duenez, iragan ostiralean "hiru kasazio helegite" gauzatu zituen Gorenaren aurrean, Gipuzkoako Entzutegiko Lehen Atalak ekainaren 27an Cabezudori ezarritako zigorraren aurka.
Igorritako ebazpenean, auzitegiak hamar delitu egotzi zizkion guztira argazkilariari, baina zenbait modeloren aurka ustez egindako beste 217 deliturengatik absolbitu zuten, akusazio partikularrak eta Fiskaltzak leporatutakoak.
Donostian martxoaren 7tik apirilaren 13ra bitarte izandako epaiketan zehar, Fiskaltzak 250 urtetik gorako espetxe-zigorra eskatu zuen auzipetuarentzat, eta akusazio partikularrak, berriz, 2.627 urteko eskaera bota zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak