Auzitegi Konstituzionala
2014/09/30 - 01:43
Marfany (ANC): 'Konstituzionalaren erabakia demokraziaren aurkakoa da'
Kataluniako Asanblada Nazionaleko presidenteordearen hitzetan, "kontsulta posible da". Gainera, Masek "atzera egingo ez" duela ziurtatu du Marfanyk.
2014/09/29 - 22:45
Masek Konstituzionalaren abiadura 'supersonikoa' kritikatu du
Zalantzan jarri du Perez de los Cobos Auzitegi Konstituzionaleko presidentearen papera, PPko militante izan delako “denbora luzean”, eta Parlamentuak hura errefusatzea eskatu zuela gogorarazi du.
2014/09/29 - 22:26
Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako kontsulta bertan behera utzi du
Espainiako Gobernuak aurkeztutako bi helegiteak onartu ditu Konstituzionalaren osoko bilkurak. Horrela, azaroaren 9ko deialdia bertan behera utzi du.
2014/09/29 - 22:10
Kataluniako kontsulta aho batez bertan behera utzi du Konstituzionalak
"Espainiako zein Kataluniako gizartearentzat planteatutako gaiek duten garrantzia politiko eta konstituzionalaren jakitun da auzitegia", Konstituzionalak agiri batean azaldu duenez.
2014/09/29 - 14:40
Espainiako Gobernuak Konstituzionalera eraman du Kataluniako kontsulta
Auzitegiak helegiteak onartzen baditu, baliogabe geratuko lirateke Kataluniako Kontsulten Legea eta azaroaren 9ko kontsultaren deialdiaren dekretua.
2014/09/29 - 12:48
Konstituzionalak ez du subiranotasun prozesua geldituko, ERCren ustez
"Katalunia independente izatea beste irtenbiderik ez dago", Oriol Junquerasek azpimarratu duenez.
2014/09/28 - 11:47
Estatu Kontseiluak gaur aztertuko ditu kontsultaren aurkako helegiteak
Batzorde Iraunkorra arratsaldean bilduko da, Artur Mas Generalitateko presidenteak atzo kontsultaren deialdiaren dekretua sinatu eta gero.
2014/09/07 - 12:48
Katalanen % 45ek Konstituzionalaren erabakia errespetatzea nahi dute
Metroscopiak El Paisentzat egindako inkesta baten arabera, % 23 independentziaren alde dago, debekatuta ere; eta heren batek posible ikusten du independentzia etorkizunean.
2014/07/23 - 22:42
Justizia unibertsalaren erreformak ez du azken azterketa gainditu
Auzitegi Nazionalak Justizia unibertsalaren interpretazio okerra egin zuen, Gorenaren arabera. Konstituzionalak PSOEren erreformaren aurkako helegitea onartu du.
2014/07/16 - 14:14
Pamiesek helegitea aurkeztuko du Auzitegi Konstituzionalaren aurrean
Datozen egunetan babes-errekurtsoa aurkeztuko duela baieztatu du EAEko Polizia Nazionalaren buruzagi ohiaren abokatuak, "frogarik ez dagoelako".
2014/07/01 - 16:39
Konstituzionalak kendu egin ditu Euskadiko pentsio planen abantailak
Espainian dirua erretiro garaian atera daiteke soilik. Jaurlaritzatik azpimarratu dute sententziak hemendik aurrerako ekarpenetan bakarrik izango duela eragina.
2014/06/30 - 13:13
Pentsio planak erregulatzeko euskal legearen 8 artikulu, baliogabetuta
Espainiako Gobernuak helegitea jarri zuen 2012ko otsailean aipatu legearen aurka, Estatuaren eskumenak urratzen zituela argudiatuta.
2014/06/25 - 18:07
Erkidegoek ezin dute 'fracking'a debekatu, Konstituzionalaren arabera
EH Bilduren ustez, aldiz, Jaurlaritzak ahalmena du, "nahi izanez gero, 'fracking'a bertan behera uzteko, SHESA enpresa publikoaren akzioen % 100 duelako.
2014/06/18 - 17:07
Uribetxebarria aske utzi du Auzitegi Konstituzionalak
Duen minbizia kontuan hartuta, etxean giltzapetuta izateko neurria gehiegizkoa dela eta beharrezkoa ez dela iritzita hartu du erabakia. Horren aurrean, ''amorrua eta haserrea'' plazaratu du AVTk.
2014/06/12 - 13:19
Konstituzionalera eramango dute jurisdikzio unibertsalaren murrizketa
PSOE eta oposizio osoa Legearen erreformaren aurka agertu ziren, jurisdikzio unibertsalaren printzipioa ukatzen duelako eta premia handiz tramitatu zelako.
2014/05/06 - 23:33
Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du errezetetako euroaren neurria
Madrilek eta Kataluniak jarri zuten indarrean, diru bilketa handitzeko asmoz. Gorenak egitasmoa baliogabetu zuenean utzi zioten botiketan euroa kobratzeari.
2014/05/06 - 18:31
Errezeta bakoitzeko euro bat ordaintzea Konstituzioaren kontrakoa da
Auzitegi Konstituzionalak emandako erabakia da eta, nahiz eta soilik Kataluniako kasua aipatzen duen, litekeena da Madrileko kasuan ere erabaki bera hartzea.
2014/04/28 - 15:37
Jaurlaritzak hilabeteko epea eman du, LOMCE baliogabetzeko
Espainiako Gobernuak atzera egin ezean, Eusko Jaurlaritzak Auzitegi Konstituzionalera joko du.
2014/04/01 - 19:04
Kataluniako Gobernua sendotu egin dute Konstituzionalaren ondorioek
Francesc Homsek, Presidentziako consellerra eta Governeko bozeramailea, adierazi duenez erabakiak Generalitatat aurretik aurkeztutako argumentuen alde egiten du.
2014/03/26 - 21:47
Adela Asua: 'Katalunia subjektu politiko-juridikoa da; ez subiranoa'
Konstituzionaleko presidenteordeak azaldu duenez, Kataluniak erabakitzeko eskubidea du, baina ez bere egoera juridikoaz. ''Ez dago aldebakarreko erreferendumarentzako aukerarik'', gaineratu du.