Auzitegi Konstituzionala
2022/12/19 - 21:18
Konstituzionalak PPren helegitea onartu eta bi magistratu baztertzea errefusatu du
Iturri juridikoen arabera, bi erabakiak aldeko 6 botorekin (gehiengo kontserbadorea) eta kontrako 5 bozekin (gutxiengo aurrerakoia) hartu dira.
2022/12/19 - 16:18
Konstituzionalak osoko bilkurari berriro heldu dio, PPk jarritako helegitea onartu ala ez erabakitzeko
Auzitegia premiazko bilkura egiten ari da, erabakitzeko onartuko duen ala ez PPk jarritako helegitea Botere Judiziala erreformatzen duten zuzenketen aurka, sedizio delituaren indargabetzearen barruan.
2022/12/19 - 15:16
Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren zain
Auzitegi Konstituzionalak gaur esan beharko du kode penala aldatzeko Senatuan egingo den bozketa geldiarazten duen ala ez. Aurrera ateraz gero, hauxe izango litzateke lehen aldia demokrazian, botere judizialak modu prebentiboan botere legegilearen ekimen bat geldiarazten duena.
2022/12/18 - 14:36
Felix Bolaños: ''Alderdi Popularra demokrazia kontrolatzen saiatzen ari da''
Presidentzia ministroak "demokrazia atzeko atetik kontrolatzen saiatzea" leporatu dio Aderdi Popularrari, Konstituzio Auzitegian helegitea aurkeztuta, eta ohartarazi du "ondorio larriak" izango lituzkeela PPren "maniobra" horrekin bat egiteak.
2022/12/17 - 15:24
Botere Judizialaren ordezkari kontserbadoreek Pedro Sanchezen kritikak deitoratu dituzte
Adierazpena sinatu duten 8 epaileek diote hitz horiek ez dutela oinarririk eta erakundeen deslegitimazioa dakartela.
2022/12/17 - 14:06
"Eskuin politiko eta judizialaren estrategia kolpista gaiztotu egin" dela salatu du Ione Belarrak
Auzitegi Konstituzionalaren erreforma behin-behinean bertan behera geratzeko balizko aukeraren harira, "legea eta konstituzio-ordena defendatzeko" beharrezkoak diren ekintzak hartzeko eskatu dio Podemoseko buruzagiak eta Eskubide Sozialerako ministroak Espainiako Gobernuari.
2022/12/15 - 19:44
Konstituzionalaren eta Zigor Kodearen erreformak onartu ditu Kongresuak, saio gatazkatsu batean
Sedizioa indargabetzea, bidegabeko erabiltzearen zigorrak murriztea eta Konstituzionala aldatzea onartu du Kongresuak, aldeko 184 botorekin. PSOEk, Unidas Podemosek eta parlamentu aliatuek babestu dute; PPk eta Ciudadanosek ez du botorik eman, protesta gisa, eztabaida zakar baten ostean.
2022/12/15 - 16:13
Epaileak aukeratzeko prozeduraren erreforma geldiarazi ala ez erabakitzen ari da Konstituzionala
Espainiako justiziak bizi duen blokeoarekin amaitzeko PSOEk eta Unidas Podemosek onartu nahi dituzten erreformak bozkatu daitezkeen edo ez. Hori da ordu honetan Auzitegi Konstituzionala urgentziazko bilkuran ebazten ari dena.
2022/12/15 - 15:47
Astelehenera atzeratu dute Botere Judizialaren aldaketak aztertuko dituen Konstituzionalaren bilera
Auzitegia premiazko bilkura egiten ari da, erabakitzeko onartzen duen ala ez PPk jarritako helegitea Botere Judiziala erreformatzen duten zuzenketen aurka, sedizio delituaren indargabetzearen barruan.
2022/12/15 - 08:40
Albiste izango dira: EITB Maratoia, "Haurtzaro urratuak" eta Botere Judizialaren erreforma
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/12/09 - 10:12
Espainiako Gobernuak lege aldaketa proposatu du BJKNren eta Konstituzionalaren izendapenak desblokeatzeko
PSOEk eta Unidas Podemosek zuzenketak aurkeztuko dizkiote ostiral honetan Kongresuan izapidetzen ari den Zigor Kodearen erreformari. Horrela, hiru bosteneko gehiengoa kenduko da eta nahikoa izango da gehiengo soila magistratuak aukeratzeko.
2022/12/04 - 21:58
Lau urte daramatza Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak berritu gabe
Aitzakia bat bestearen atzetik jarri du alderdi popularrak botere judizialeko erakunderik garrantzitsuena ez berritzeko. Ondorioz Konstituzionaleko edo Goreneko epaile berriak ezin dira izendatu eta eutanasia, abortua edo hezkuntzaren erreforma esaterako egiteke daude.
2022/11/29 - 12:25
Espainiako Gobernuak Juan Carlos Campo Justizia ministro ohia aukeratu du Auzitegi Konstituzionalerako
Campo urtebete eta erdiz egon zen karguan, Kataluniako prozesuko buruzagiei indultuak eman zitzaizkien garaian. Camporekin batera, Laura Diez Moncloako aholkularia izandakoa ere izendatuko dute. Botere Judizialak bere bi magistratuak izendatu gabe dituela heldu da Espainiako Gobernuaren iragarpena.
2022/11/03 - 13:01
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko progresistek Jose Manuel Bandres proposatuko dute Konstituzionalerako
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko bi sektoreek, alegia, progresistak eta kontserbadoreak, bilera egingo dute osteguneko 16:00etan.
2022/10/13 - 20:56
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Rafael Mozo izendatu du bitarteko presidente
Horrek esan nahi du, "de facto", Botere Judizialaren buruzagitza zatituta geratzen dela, Francisco Marin Castan magistratua baita Auzitegi Goreneko Presidentetzaren funtzioak betetzen dituena, Lesmesen dimisioa ofizial egin zenetik.
2022/10/10 - 19:14
PSOE eta PP, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia berritzeko "azken saiakeraren" aurrean
Felix Bolaños Presidentetzako ministroak esan du "orain serio" ari direla. Esteban Gonzalez-Pons PPko idazkariorde instituzionalak esan du Espainiako Gobernuak jada ez dituela "mespretxatzen".
2022/10/10 - 17:23
Lesmesen dimisioaren ondoren mahai gainean dauden galdera nagusiak
Espainiako justiziak duen organo gorenaren presidenteak kargua utzita, aurrekaririk gabeko agertokia zabaldu da. Lekukoa nork hartuko duen da galdera ikur handiena.
2022/10/10 - 15:15
Lasagabaster: "Beranduegi aurkeztu du dimisioa Lesmesek"
Espainiako justiziaren egoera "oso kezkagarria" iruditzen zaio EHUko Administrazio Zuzenbideko katedradunari. "Hemen, botere banaketa kolokan dago", esan du.
2022/10/03 - 19:11
Justizia eztabaida politiko alderdikoitik ateratzea eskatu dute Urkulluk eta Subijanak
2022-2023 urte judizialaren irekieran, lehendakariak "pentsaezintzat" jo du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia oraindik berritu ez izana. Bestalde, Justizia "mimoz zaintzeko" eskatu du EAEko Auzitegi Nagusiko presidenteak.
2022/09/16 - 18:15
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak berritzeko akordiorik gabe jarraitzen du, ostiralean bilera eginda
Datorren asteazkenean, hilaren 21ean, epaileen gobernu organoa berriro batzartuko da, negoziatzen jarraitzeko. Konpromisoa hartu du, hori bai, hautagaiak Auzitegi Goreneko magistratuak izateko eta izendapenetan "gehiengo zabala" egoteko.