Azokak
2014/05/04 - 19:09
500 kilo gazta dastagai Idiazabalgo Gazta Egunean
Mutrikuko Goienetxe Gaztandegiak irabazi du aurtengo lehiaketa. Halaber, Arantza Tapia sailburuak iragarri duenez, Idiazabal gaztaren ekoizpenak % 20 handitzea izango da hurrengo erronka.
2014/04/26 - 20:36
Abian da Pagoetako landare berezien azoka
Mundu osoko lorez bete dute Iturrarango lorategi botaniko handia. Goiz osoan, bertaratu direnek, ezohiko landareak ikusi eta erosteko aukera izan dute.
2014/02/03 - 16:53
Giro bikaina Abadiñon San Blas egunean
Eztarriko mina uxatzeko lepokoek eta erroskilek atontzen dituzte Abadiño inguruan jarritako postuek. Horiez gain, azoka ederra aurkituko dute bertara hurbiltzen direnek.
2013/12/21 - 15:32
Bilboko San Tomas azokaren parte-hartzeak markak haustea espero dute
Bizkaiko azokak 286 nekazal-postu eskainiko ditu, aurreko urtearekin alderatuta, zortzi postu gehiago. Euririk egiten ez duenez, jendetza bildu da goizeko lehen orduetatik.
2013/12/21 - 15:30
212 postu izan dira aurten Donostiako San Tomas azokan
Halaber, Konstituzio Plazan, Jaxinta txerria jaiaren erregina da. Inoiz baino jende gehiago biltzea espero da, eguraldiak lagunduta.
2013/12/21 - 10:46
Milaka lagunek Bilboko eta Donostiako San Tomas azokak hartu dituzte
Dendarien esanetan, "egun handia izan da, oso jendetsua". Gainera, oso pozik azaldu dira eta, esan dutenez, aurtengoa "aurreko urteetakoa baino positiboagoa izan da, asko saldu da".
2013/12/19 - 20:54
Bisitarien kopurua % 20 igoko da Santo Tomas egunean, Bilbon
Euskadiko "azoka handiena" izango da Bizkaiko hiriburukoa, Arenalean eta Plaza Berrian 300 postu inguru jarriko baitituzte. Autobus zerbitzuetan aldaketak izango dira.
2013/11/27 - 19:19
Ordiziko azoka eta Gipuzkoako odolki txapelketa
Asteazkenero bezala, baserritarrek beraien produktuak atera dituzte Ordiziako merkatura. Gainera, gaur, Gipuzkoako odolki txapelketa ere ospatzen zen bertan.
2013/11/24 - 17:27
Santa Katalinako azoka garrantzitsua hartu du gaur Heletak
Azken urteetan bezalaxe, aurten ere tratu gutxi egin direla esan dute saltzaileek. Hala ere, jende andana bildu da pottoken feria ezagun honetan.
2013/10/28 - 20:20
Bisitari gutxiago euriaren eraginez Urriko Azken Asteleheneko Azokan
Olaberriako Aizpeta gaztandegiak irabazi du gazta lehiaketa eta 6.700 euroren truke saldu dute enkantean. Bilboko Mendata Berri jatetxeak erosi du.
2013/10/28 - 15:55
Euriak ez du festa zapuztu Gernikan
Gaur, ohi baino gehiago animatu behar izan dituzte saltzaileek bezeroak, euriarekin, aurreko urteetan baino jende gutxiago etorri baita. Hori bai, etorri direnentzat euria ez da oztopo izan.
2013/10/28 - 13:41
Gernikako Urriko Azken Asteleheneko Azoka, euripean
Dagoeneko kaleak jendez gainezka daude azokan jarri dituzten 277 postuez gozatzeko eta jai-giroan egun-pasa egiteko.
2013/10/28 - 11:35
100.000 lagun espero dira gaur Gernikan
Urteko azokarik handienean jendetza espero dute Gernikan. 277 postu izango dira ikusgai.
2013/10/27 - 19:15
Ardiki Eguna ospatu dute Zaldibian
Artisau edo ganadu azokaz gain, Aralarko gazta eta mondeju lehiaketa egin dira. Goierriko eskualde horretako nortasun ikur den mondejua nola egiten den ere irakatsi digute.
2013/10/24 - 23:36
Urteko azoka garrantzitsuena hartzeko prest dago Gernika
277 postu egongo dira aurten Urriko Azken Asteleheneko Azokan. Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du Gernikara joateko.
2013/10/20 - 18:06
Iparraldeko nekazaritza azoka handiena hartu du Biarritzek
Kalitatearen alde egiten duten ekoizleek euren lana eta horren emaitza erakutsi diete bezeroei. Halaber, nekazaritza jasangarriaren garrantzia azpimarratu dute.
2013/10/02 - 17:19
400 kilo onddo salgai, Ordiziako azokan
Lehen mailako onddoak 24 eurotan saldu dira; bigarren mailakoak, aldiz, 10 euroan.
2013/05/11 - 17:48
Balmaseda Erdi Aroko azokaren 15. edizioa ospatzen ari da
Musikariak, malabaristak, akrobatak edota orekariak alde historikoaren kaleak bete dituzte. Erdi Aroko azokak 100.000 lagun espero ditu, eta suarekin erlazionatutako ikuskizun batekin amaituko da.
2013/03/02 - 18:54
Parisek 50. Nekazaritza Azoka hartu du
Parisen, baserri erraldoi batek ateak zabalik dauzka egunotan egiten den 50. Nekazaritza Azokarekin. Nekazaritza Iparraldeko ekonomiaren zutabe garrantzitsua da.
2013/02/03 - 17:28
San Blas eguna Abadiñon
Baserritar eta abeltzainek produktu onenak jarri dituzte salgai. Abadiñoko San Blaseko azoka Bizkaiko garrantzitsuenetako bat da.