Milaka lagunek Bilboko eta Donostiako San Tomas azokak hartu dituzte
San Tomas azokek jendetza bildu dute gaur Bilboko eta Donostiako kaleetan, eta bi hirietan bisitarien markak gainditu direla uste dute, behin betiko datuak jasotzean baieztatuko da.
Bilbon, urtean zehar jende gehien erakartzen duen eguna izan ohi da gaurkoa. Aurten, 286 postu izango dira Bizkaiko hiriburuan, iaz baino zortzi gehiago.
Aurten Bilboko ferian parte hartu duten dendarien esanetan, "egun handia izan da, oso jendetsua".
Gainera, oso pozik azaldu dira eta, esan dutenez, aurtengoa "aurreko urteetakoa baino positiboagoa izan da, asko saldu da".
Postu gehienak Areatzan kokatu dituzte, baita txoznak ere. Plaza Berrian nekazal produktuen 62 saltoki baino ez dira egongo, jende pilaketak ekiditeko.
Animali bizien postu bat; barazkien 28 postu; ogi eta pastelen 15 saltoki; gaztaren 23 postu; lore eta landareen bost mahai; fruten hiru saltoki; eztiaren zortzi denda; zezinaren 17 postu; kontserben hamar mahai; txakolin eta sagardoaren 20 postu; esnekien saltoki bat; zortzi txozna eta bidezko merkataritzaren bost postu egongo dira Bilbon, azokaren 66. edizioan.
Athletic Club futbol taldeko Josu Urrutia presidenteak eta Ernesto Valverde lehen taldeko entrenatzaileak ireki dute azoka.
Momentu horretatik aurrera, Areatza eta Plaza Berria jendez gainezka egotea egin dute milaka eta milaka lagunek. Fruta, barazkiak, lekaleak eta baserri bizkaitarren jakiak aztertu dituzte bertaratutakoek.
Baina, gehienek - Bilbon betiko legez- txorizo taloaren eta txakolinaren, edo sagardoa, alde egin dute.
Feriara zenbait politikari ere hurbildu da, besteak beste, Iñaki Azkuna Bilboko alkatea, Ibone Bengoetxea, Ibon Areso eta Andoni Aldekoa.
Garraio publiko zerbitzu gehiago eskainiko dira gaur egun osoan zehar. Gainera, Bilboko Udalak segurtasun eta garbiketa zerbitzu bereziak antolatu ditu.
Donostian, 212 postu kokatu dira Alde Zaharrean eta Gipuzkoa Plazan, sekula baino gehiago. Konstituzio Plazan, 340 kiloko Jaxinta txerria da gaur festaren erregina.
Azpeitian, Lekeition, Errenterian, Irunen, Hondarribian eta Usurbilen ere, besteak beste, San Tomas eguna ospatzen ari dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun kalera atera dira Euskadin eta Nafarroan, etxebizitzaren negozioaren aurka
Etxebizitzaren aldeko protesta jendetsua egin dute Madrilen, eta greba orokorra prestatzen ari dira
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko