Azokak
2018/03/03 - 21:50
Emakume baserritarren lana begi bistan jartzeko azoka egin dute Zornotzan
Euskal Herriko Nekazarien Elkartearen arabera, lehenengo sektorean lan egiten duten emakumeek 50 ordu inguru egiten dute astean, eta % 10ek bakarrik kobratzen dute.
2018/02/24 - 18:33
Ipar Euskal Herriko laborariak Parisko nezakal azokarik handienean
Parisen, urtean egiten den nekazari feriarik handiena egiten ari dira. Ipar Euskal Herriko laborarientzat ere euren produktu eta abereak ezagutzera emateko erakusleihoa da.
2018/02/03 - 15:22
Giro ezin hobea Abadiñoko San Blas azokan, euria eta hotza gorabehera
San Blaseko kordoien eta erroskillen bila joan da jende andana, baita ganadua ikustera ere.
2017/12/30 - 19:21
Elgoibarko Gabon Zaharretako Azoka Handira hurbildu da jende andana
2017ko Idiazabal gaztarik onena izendatzeko lehiaketa ere izan da udaletxe barruan. 11 gazta lehiatu dira eta Ilarduiako La Leze gaztandegia irten da garaile.
2017/12/21 - 18:59
100.000 bat lagun izan dira Bilboko San Tomas azokan, eguerdira arte
Taloa, txorizoa, Gabonetarako erosketak, giro ederra... Bizkaiko hiriburuko Areatzan, Plaza Barrian eta Alde Zaharrean, hainbat lagunek gozatu dute eguraldi eguzkitsuaz eta jaiaz.
2017/12/21 - 16:58
Goizetik, giro bikaina Donostiako azokako 201 postuetan
Jendeak bete egin ditu, urtero legez, Donostiako San Tomas azokako postuak. Erregina, ohi bezala, txistorra izan da, eta aurten, Ursula txerria eztabaidaren erdigunean izan da.
2017/12/21 - 16:15
Gasteizko Gabonetako Nekazal Azoka jendetsua
140 postu, 114 saltzaile. Zeru urdin garbia eta jendetza, denak elkartu dira Gasteizko gabonetako nekazaritza merkatuaren 60. edizioan.
2017/12/21 - 14:15
San Tomas Donostian
San Tomas azokak milaka lagun bildu ditu Donostian.
2017/12/21 - 13:44
Baserriko onena, animaliak, taloa, sagardoa eta giro paregabea Bilbon
Eguraldi onak jende andana erakarri du Bilboko San Tomas azokara, Areatzan eta Plaza Barrian. Bisitariek baserriko produktuak erosteko eta taloa txorizoarekin dastatzeko aprobetxatu dute.
2017/12/21 - 09:55
Zerua hodeitsu eta tenperatura fresko, San Tomasen
Hodeiak ugaritzen joango dira egunak aurrera egin ahala, baina ez dute ondoriorik utziko.
2017/12/13 - 16:44
Janari eta ardo azoka, Gasteizen
Bertako produktuen dastatzeez gain, hainbat tailer eskainiko dira heldu zein umeentzat.
2017/12/13 - 16:09
Giro bikaina Urretxun eta Zumarragan, Santa Lutzi azokan
Jende asko bildu da ferian, urtero bezala, asteazken honetan. Egun handia da Gipuzkoako bi herri horietan.
2017/12/13 - 14:12
2017ko Santa Lutzi azoka, Urretxun eta Zumarragan
451 postu jarri dituzte Urretxun eta Zumarragan banatuta. Abere-azoka izan da historikoki, baina gaur egun era guztietako produktuak eskuratzeko aukera dago.
2017/12/05 - 16:01
Ursula txerria izango da San Tomas eguneko erregina, Donostian
360 kiloko pisua du; Leitzan izan gara, berarekin eta Kristina Saralegi haren zaintzailearekin.
2017/11/16 - 22:05
Nafarroako arte eta kultura azokaren lehen edizioa egin da
Orotariko artistek, ekoizleek eta banatzaileek elkar ezagutzeko parada izateko helburuarekin antolatu dute Iruñean “948 merkatua” ekimena.
2017/10/28 - 21:51
12 urteren ostean, Mausitxako gaztagileek txapela jantzi dute berriro
Gaztarik onena egiteko sekreturik ez dagoela diote, baina eurek aurkitu diote garaile izateko puntu egokia.
2017/10/03 - 19:29
Aguraingo azokak 622. edizioa du aurten
Egun handia dute gaur agurain eta arabako abeltzain eta nekazariek. Aguraingo azokak 622. edizioa du aurten eta herria jendez bete da.
2017/05/07 - 18:34
Euskal gaztaren azokaren lehen edizioan jende ugari bildu da
Illarduiako La Leze gaztandegiko gaztak irabazi du lehiaketa. Herritarrak izan dira epaileak. Lehen aldiz Euskal Herriko 2 gaztak izan dira elkarrekin: Idiazabal eta Ossau Iratikoa.
2017/02/03 - 16:11
Inoiz baino jende gehiago bildu da Abadiñoko San Blas Azokan
Abadiñon abeltzaintza eta nekazaritza azoka dute gaur, urtero bezala. Ohiturak dion bezala, San Blaseko opila eta roskillak saldu dira.
2017/01/31 - 18:49
Abadiñoko San Blas azokak 250 abelburu izango ditu
Baserriko produktuen 94 saltoki ere izango dira azokan. Abelburun Trinkete inguruan egongo dira.