Azokak
2017/10/03 - 19:29
Aguraingo azokak 622. edizioa du aurten
Egun handia dute gaur agurain eta arabako abeltzain eta nekazariek. Aguraingo azokak 622. edizioa du aurten eta herria jendez bete da.
2017/05/07 - 18:34
Euskal gaztaren azokaren lehen edizioan jende ugari bildu da
Illarduiako La Leze gaztandegiko gaztak irabazi du lehiaketa. Herritarrak izan dira epaileak. Lehen aldiz Euskal Herriko 2 gaztak izan dira elkarrekin: Idiazabal eta Ossau Iratikoa.
2017/02/03 - 16:11
Inoiz baino jende gehiago bildu da Abadiñoko San Blas Azokan
Abadiñon abeltzaintza eta nekazaritza azoka dute gaur, urtero bezala. Ohiturak dion bezala, San Blaseko opila eta roskillak saldu dira.
2017/01/31 - 18:49
Abadiñoko San Blas azokak 250 abelburu izango ditu
Baserriko produktuen 94 saltoki ere izango dira azokan. Abelburun Trinkete inguruan egongo dira.
2016/12/22 - 19:29
Eskaintza gastronomiko zabala, Gasteizko Gabonetako Azokan
143 salmenta postu jarri dituzte aurten. Merkatariek etxeko produktuak eraman dituzte azokara eta artisauen lanak ere ikusgai izan dira.
2016/12/21 - 20:04
Milaka pertsona elkartu dira Bilboko San Tomas Azokan
Guztira, 140 baserritar elkartu dira Bilboko Plaza Berrian eta Areatzan, urte osoan ekoiztutako produktuak eskaintzeko.
2016/12/21 - 16:58
DONOSTIAKO SAN TOMAS AZOKA
Giro ederra dago Alde Zaharreko kaletan, jende ohiko txistorrarekin gozatzen ari da. Janariak “Potxola” txerriarekin, azokaren historiako handienarekin, partekatzen du protagonismoa.
2016/12/21 - 15:56
Giro ederra nagusi, Donostiako San Tomas Azokan
Milaka pertsona daude Alde Zaharreko kaletan gozatzen, ohiko txistorra dastatuz. Janariak “Potxola” txerriarekin, azokaren historiako handienarekin, partekatzen du protagonismoa.
2016/12/21 - 15:30
Taloaren eta sagardoaren bila hurbildu dira Bilbora bizkaitarrak
Jendetza dabil goizean goizetik Bilboko kaleetan. Txistorraz gain, fruta eta berdura eskaintza zabala da Bilbon.
2016/12/21 - 15:16
Jendetza hurbildu da Donostiako Konstituzio Plazara
Eguraldiak lagundu du eta jendetza hurbildu da Donostian Konstituzio Plazara. Txistorra erosteko 53 postu daude hirian.
2016/12/21 - 11:03
Donostiako San Tomas azokako 216 postuak, gozagai
'Potxola', inoiz izan den txerrrik pisutsuena, Konstituzio plazan dago jada.
2016/12/21 - 10:42
Txistorra usaina nagusi da Bilbon
Goizean goiz hasi dituzte San Tomas azokako prestaketa lanak Bizkaiko hiriburuan. Milaka lagun espero dituzte egun osoan zehar.
2016/12/21 - 10:23
Euria goizean eta ostarteak arratsaldean, San Tomas egunaz gozatzeko
Egunaren lehen zatian zerua oso hodeitsu egongo da, eta euria egingo du, baina orduek aurrera egin ahala ostarteak irtengo dira, eta eguraldiak onera egingo du.
2016/12/21 - 10:16
'Potxola' bisitarien zain dago jada Konstituzio plazan
Goizaldean hasi dira Donostiako San Tomas azoka prestatzeko lanekin. 'Potxola' ere goizean goiz iritsi da Donostiara.
2016/12/21 - 08:07
Milaka bisitari, Bilboko San Tomas Azokan
Guztira, 286 postu ditu. Ohi bezala, Areatzan eta Plaza Barrian jarri dituzte.
2016/12/20 - 15:28
Baserritar jantziak saltzen dituzten dendak, jendez beteta
Bihar San Tomas eguna ospatuko da Euskal Herriko herri askotan. Hala ere, bada oraindik ere zapiak edo abarkak falta dituenik.
2016/12/19 - 12:12
Aldaketak Donostiako TAOan eta Dbusen, San Tomas azoka dela eta
Autobus zerbitzua indartuko dute, eta Okendo eta Gipuzkoa plazako geltokiak Askatasun hiribidera eramango dituzte.
2016/12/18 - 17:41
Gabonart artisau-azoka abian da Bilbon
Eskuz egindako produktuak salgai izango dira Bilboko Arriaga plazan urtarrilaren 5era arte antolatutako Gabonart azokan.
2016/12/18 - 15:59
Tradizioz betetako egunak ditugu aste honetan
San Tomaseko feria, loteria, Olentzero, gabon gaua.... Egun bereziak ditugu aste honetan, prestaketa handia behar duten egunak. Eguberri aurreko giroa jaso dugu gertutik. Lan handiko egunak dira.
2016/12/16 - 17:35
216 saltoki izango dira 2016ko Donostiako San Tomas azokan
'Potxola' 408 kiloko txerria ikusgai izango da Konstituzio plazan, Donostian inoiz izan den lodiena.