Azokak
2018/12/13 - 13:43
2018ko Santa Luzia azoka Zumarragan eta Urretxun
Euria egin arren, milaka lagun gerturatu dira Zumarragara eta Urretxura.
2018/12/05 - 20:16
Gilda, Donostiako San Tomaseko protagonista
Urrozen jaiotako txerri zuri arrazakoa, betikoa, eta irailetik jaso ditu Leitzan Kristina Saralegiren mimo eta zaintza. 340 kilorekin iritsiko da Donostiako azokara.
2018/10/29 - 15:01
Eguraldiak baldintzatu du Gernikako urriko azken asteleheneko azoka
Euriak eta hotzak atzendu egin du jendea eta ez da beste urte batzuetako jende emanik izan. Hala ere, 333 postu irekita daude baserriko produktu onenak eskaintzeko.
2018/10/27 - 18:05
Tolosa Goxua azokak sagarra eta parrilla izan ditu protagonista
4.000 sagar tarta txiki banatu dira herritarren artean, eta lehiaketa herrikoia ere egin dute.
2018/09/08 - 18:57
Tomatearen azoka egin dute larunbat honetan Iruñean
Lan handia egiten ari dira Nafarroan, garai bateko tomate motak berreskuratzen.
2018/09/05 - 17:08
54 gazta izan dira protagonista Ordiziako Azokan
27 lagunek osatzen dute epaimahaia eta horien esku dago gaztarik onena aukeratzea. Posturik eta perretxiko lehiaketarik ez da falta izan aurtengo azokan.
2018/07/25 - 14:56
Santiago eguneko azoka ospatzen ari dira Gasteizen
Arabako 50 nekazari baino gehiagok hartu dute parte Santiago eguneko azokan. Baserri-inguruneko emakumeak hartu ditu ardatz aurtengo azokak, 'Emakumeak etorkizuna ereiten' lelopean.
2018/03/03 - 21:50
Emakume baserritarren lana begi bistan jartzeko azoka egin dute Zornotzan
Euskal Herriko Nekazarien Elkartearen arabera, lehenengo sektorean lan egiten duten emakumeek 50 ordu inguru egiten dute astean, eta % 10ek bakarrik kobratzen dute.
2018/02/24 - 18:33
Ipar Euskal Herriko laborariak Parisko nezakal azokarik handienean
Parisen, urtean egiten den nekazari feriarik handiena egiten ari dira. Ipar Euskal Herriko laborarientzat ere euren produktu eta abereak ezagutzera emateko erakusleihoa da.
2018/02/03 - 15:22
Giro ezin hobea Abadiñoko San Blas azokan, euria eta hotza gorabehera
San Blaseko kordoien eta erroskillen bila joan da jende andana, baita ganadua ikustera ere.
2017/12/30 - 19:21
Elgoibarko Gabon Zaharretako Azoka Handira hurbildu da jende andana
2017ko Idiazabal gaztarik onena izendatzeko lehiaketa ere izan da udaletxe barruan. 11 gazta lehiatu dira eta Ilarduiako La Leze gaztandegia irten da garaile.
2017/12/21 - 18:59
100.000 bat lagun izan dira Bilboko San Tomas azokan, eguerdira arte
Taloa, txorizoa, Gabonetarako erosketak, giro ederra... Bizkaiko hiriburuko Areatzan, Plaza Barrian eta Alde Zaharrean, hainbat lagunek gozatu dute eguraldi eguzkitsuaz eta jaiaz.
2017/12/21 - 16:58
Goizetik, giro bikaina Donostiako azokako 201 postuetan
Jendeak bete egin ditu, urtero legez, Donostiako San Tomas azokako postuak. Erregina, ohi bezala, txistorra izan da, eta aurten, Ursula txerria eztabaidaren erdigunean izan da.
2017/12/21 - 16:15
Gasteizko Gabonetako Nekazal Azoka jendetsua
140 postu, 114 saltzaile. Zeru urdin garbia eta jendetza, denak elkartu dira Gasteizko gabonetako nekazaritza merkatuaren 60. edizioan.
2017/12/21 - 14:15
San Tomas Donostian
San Tomas azokak milaka lagun bildu ditu Donostian.
2017/12/21 - 13:44
Baserriko onena, animaliak, taloa, sagardoa eta giro paregabea Bilbon
Eguraldi onak jende andana erakarri du Bilboko San Tomas azokara, Areatzan eta Plaza Barrian. Bisitariek baserriko produktuak erosteko eta taloa txorizoarekin dastatzeko aprobetxatu dute.
2017/12/21 - 09:55
Zerua hodeitsu eta tenperatura fresko, San Tomasen
Hodeiak ugaritzen joango dira egunak aurrera egin ahala, baina ez dute ondoriorik utziko.
2017/12/13 - 16:44
Janari eta ardo azoka, Gasteizen
Bertako produktuen dastatzeez gain, hainbat tailer eskainiko dira heldu zein umeentzat.
2017/12/13 - 16:09
Giro bikaina Urretxun eta Zumarragan, Santa Lutzi azokan
Jende asko bildu da ferian, urtero bezala, asteazken honetan. Egun handia da Gipuzkoako bi herri horietan.
2017/12/13 - 14:12
2017ko Santa Lutzi azoka, Urretxun eta Zumarragan
451 postu jarri dituzte Urretxun eta Zumarragan banatuta. Abere-azoka izan da historikoki, baina gaur egun era guztietako produktuak eskuratzeko aukera dago.