Euria goizean eta ostarteak arratsaldean, San Tomas egunaz gozatzeko
San Tomas egun tradizional hau euriarekin hasiko dugu, egunaren lehen partean zerua oso hodeitsu egongo delako, baina arratsaldean hobera egingo du, ostarteak irekiz; nahiz eta lekuren batean zirimiri pixka bat egin dezakeen, Euskalmet euskal meteorogiaren aurreikuspenen arabera.
Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango, baina gauean hoztu egingo du; izan ere, balio minimoak azken orduetan neurtuko dira. Hiriburuetan, Bilbon 8 gradu espero dira gutxienez eta 12 gehienez, Donostian 7 gutxienez eta 11 gehienez, Gasteizen 3 gutxienez eta 8 gehienez, eta Iruñean 2 gutxienez eta 8 gehienez.
Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta arratsaldean baretu egingo du. Itsaskirria izango da, eta arratsaldetik aurrera itsaso kizkurra. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2-2,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 09:20an eta 22:03an izango dira, eta itsasbehera 15:51ean. Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.
Ostegunak hodeiak eta euria ekarriko dizkigu. Egun osoan egin dezake euria, baina bereziki egunaren lehen partean eragingo digu, arratsaldean hobekuntza nabarituko baitugu. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura beste pixka bat igoko da: kostaldean maximoak 14-15 ºC ingurukoak izango dira, eta barnealdean 11-12 ºC ingurukoak.
Ostiralean eguraldi argia izango da nagusi, hodeiak eta ostarteak. Ateri eutsiko dio egun osoan. Goizeko lehen orduetan eta azken orduetan hodei dezente pilatuko da gure parean, baina eguerdi partean ostarte zabalak irekiko dira. Gainera, tenperaturak beste koska bat gora egingo du, eta balio altuenak 13-16 ºC artekoak izango dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Rigloseko suteak hobera egin du eta dena prest dago ebakuatutako bizilagunak euren etxeetara bueltatzeko
Sutearen zatirik handiena, 17.500 hektarea baino gehiago erre dituena, egonkortuta dago, sektore batzuen faltan.
49 urteko motor-gidari bat larri zauritu da Arrietan izandako istripu batean
Ezbeharra 17:00 inguruan gertatu da, NA-1720 errepidean Arrietan parean (Artzibar). Nafarroako Gobernuak ohar batean azaldu duenez, aurrez aurre talka egin dute autoak eta zauritutako gizona zihoan motorrak.
Sabino Ormazabal ekintzaile eta bakezale nekaezina zendu da, 72 urte zituela
Kazetaritza, antimilitarismoa, ekologismoa, giza-eskubideak eta desobedientzia zibila izan ditu ardatz donostiarrak bere bizitza osoan zehar. Gizarte-mugimenduetan murgilduta beti, Eusko Legebiltzarrak izendatutako polizia-gehiegikeriaren eta giza eskubideen urraketen biktimen aldeko batzordean parte hartu zuen 2013tik.
Pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu da Zallan, auto batek eta kamioi batek talka eginda
Hildakoa turismoaren gidaria da, 51 urteko gizona; haren bidaiaria, berriz, 48 urteko emakumea, ospitalera eraman dute.
Espainiako Gobernuak aldi baterako 1.500 harrera-plaza gaitu ditu Ceutan, migrazio-presioaren aurrean
Elma Saizek iragarri du harrera-sistema arintzeko lau gune berehala zabalduko direla, eta erakundeen arteko lankidetza nabarmendu du.
Bilboko konpartsek kuotak ezarri dituzte euskarazko musikarentzat txosnetan, % 27 baino ez dela egiaztatu ondoren
Konpartsek kanpaina bat aurkeztu dute jaietan euskararen erabilera indartzeko, eta txosnetan euskarazko musikaren proportzioa handitzeaz gain, beste aldaketa batzuk ere egin dituzte erabilera areagotzeko.
Zuia egoera larrian dago ur faltagatik, eta zisterna-kamioiak eskatu dizkio Aldundiari
Udalak igerilekuak betetzea, baratzeak eta lorategiak ureztatzea eta ibilgailuak garbitzea debekatu du, Baias ibaiaren ur-emaria jaisten ari delako.
Tessy Ebosele euskal atleta biral egin da sareetan "iruzkin krudelak" salatu ostean
Tessy Ebosele atleta arabarra, birala egin da Europako Atletismo Txapelketan parte hartu ondoren egindako adierazpenengatik. Gasteizen bizi den luzera-jauzilariak gogor kritikatu du atletek sare sozialetan jasotzen dituzten iruzkin negatiboak, eta esan du halako mezuek sekulako eragina dutela lehiatzerako orduan. Malkoak begietan, argi baino argiago hitz egin du.
Llantenoko sutea itzaltzeko lanean jarraitzen dute, garrak kontrolpean hartu ondoren
Laudioko, Langraizko eta Espejoko parkeetako suhiltzaileak, Nekazaritza Brigadako kideak, basozainek gidatutako bulldozerrak eta Larrialdietako helikopteroa lanean ari dira.
Laia eta Oihan, jaioberrien izen ohikoenak Euskadin
2025ean jaiotakoen artean izen arruntenak Laia, Ane eta June, eta Oihan, Markel eta Martin izan dira.